Pandemiaren eraginez, bi urteko etenaldia ondoren, gau berezi hau ospatzeko aukera egongo da Lezon.
Lezoko Udalak udako solstizioa bihar ospatuko du, ekainak 23. Pandemiarengatik bi urteko etenaldia izan ostean, San Joan Sua berriro ospatuko da herrian.
Hasteko, Musika Eskolatik kalejira antolatu da 19:30ean.
Ondoren, haurrentzako ekitaldia antolatu da Gurutze Santuaren Plazan 20:00etan.
Bertan, Murixka Dantza Taldeko kideak izango dira.
22:00etan, helduentzako ekitaldian dantzariek “helduen soka-dantza” egin ostean, sua piztuko da. Bukatzeko eta behin sua piztuta, San Joaneko Zortzikoa fandangoa eta arin-arina dantzatuko dira.