Egutegi txikiak eta handiak udaletxean eta Kultura Aretoan banatuko dira.
Gaurtik aurrera, 2024 urteko Lezoko udal egutegien banaketa hasi da. Aurten ere, egutegi handiak eta txikiak (mahaikoak) banatuko dira. Hauek eskuratzeko, 08:30etik aurrera gerturatu beharko dira herritarrak udaletxera (Herritarren Arreta Zerbitzura) edo Kultura Aretora.
Egutegiak doakoak dira eta aleak soberan egongo direnez, presarik gabe udal eraikin hauetara gerturatzeko deia egiten da.
Lezoko momentu kuttunez beteriko egutegia lortzeko aukera, beraz, gaurtik aurrera.