Lezoko parke-sarea berritzeko prozesua aurrera doa

Az, 2026-07-01 13:57

Legegintzaldi honen hasieratik udal gobernu taldearen lehentasunetako bat zen Lezoko parke-sarearen eraberritzea abiatzea. Horretarako, prozesu parte-hartzaile bat jarri zuen martxan Hiritik At enpresaren laguntza teknikoarekin.

Bide horretan herriko guraso taldeak eta beste eragile batzuek osatutako talde eragileak eraberritze prozesuaren gidaritza hartu zuen, ondoren sortu zen Hezkuntza Foroak lekukoa hartu arte.

Jada lehenengo bi esku-hartzeak egin ditu Lezoko Udalak, Altamirako parkea guztiz berrituz eta Pisbeko berdegunean parke bat eginez. 

Iker Salaberria Urkizu zinegotziak, Errota Guraso Elkarteko eta Hezikuntza Guraso Elkarteko ordezkariekin batera, orain arteko garapenaren xehetasunak eman ditu Hamaika Telebistako Sakonean saioan