8:00etatik 14:00etara Kultura Saileko bulegoetan izen eman ahal izango da eta ikasturte berriari urriaren 3an ekingo zaio.
Ludoteka zerbitzua 3-10 urte bitarteko haurrentzat da. Gehienez ere 50 haur har ditzake ludotekak, horregatik, izen eman nahi dutenek kultura sailera jo beharko 8:00-14:00 bitartean.
Izen emateko, baina, haurrak Lezon erroldatuta eta Lezoko ikastetxeetan matrikulatua egon beharko du. Matrikulazio prezioa 50€koa da, bi salbuespenekin: prestazio ekonomikoen onuradunek hobariak izango dituzte eta familia ugariko kideek beherapena izango dute.
Ludoteka zerbitzua urriaren 3an hasi eta maiatzaren 31ean amaituko da. Zerbitzua, arratsaldez, 16:30etatik 19:30etara eskainiko da.