2006.eko Azaroaren 6ekoa

Lezon, 2006ko azaroaren 6an, astelehena, goizeko 9:50 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko urriaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko urriaren 23az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 6. Sistema Orokorreko (Atzekoate) zati baten hiritartze obren esleipenerako proposamena (2006H0110001).

Baldintza agiriaren 19. atalak xedatutakoari jarraiki kontratazio organoak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 6 Sistema Orokoarraren zati baten Hiritartze Obren exekuzioa, Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. eta Probisa Tecnología y Construcción S.A.ri esleitzea ondorengo baldintzetan:

· Prezioa: 222.775,27 ? (D 649-2006)

· Exekuzio epea. 2 hilabete eta astebete.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honeN zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 8.911?.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.200 ? izango da, gehienez.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

HIRU: Kontratua formalizatu baino lehen esleipendun suertatu diren 2 enpresak aldi baterako enpresen batasuna eskritura publikoan formaldu beharko dute eta ordezkari bakarra izendatu beharko dute kontratuaren eskubide eta betebeharren gauzatzeko ahalmenarekin kontratuak irauten duen bitartean.

LAU: Eskulanaren eta makineriaren orduko prezioa gerora justifikatuko diren eta administrazioz ordainduko diren lan sailetarako ondorengo hauek izango dira: Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. aurkeztu duen prezioen zerrenda ontzat ematen da makineriari dagokionean hauetan makinista eta gidariaren kostua sartua dagoela kontuan izanda, eta makineriaren prezioa egunekoa dela kontuan izanda. Eskulanari dagokionez kasu honetan Lezoko udalak ez ditu onartzen aurkeztu diren prezioak eta ondorengo hauetan esleitzen du kontratua:

· Enkargatua: 25,8 ? orduko

· Ofiziala: 22,66 ? orduko

· Peoia: 20,16 ? orduko

4.- Arantza Suberbiola Apalategiri obra lizentzia emateko proposamena, Larraka baserriaren jabegoko lurretan nekazal pabilioia eraikitzeko (2006H0030006).

Arantza Suberbiola Apalategik obra lizentzia eskatu du nekazal biltegi bat eraikitzeko, Larraka baserriaren jabegoko lurretan, Gaintxurizketako gainean.

Nekazal Ingurunearen Garapenerako Departamentuak egindako txostena ikusirik

Arkitekto aholkulariak egindako informeak honela dio:

?Hau izenpetzen duen teknikariak 2006ko maiatzaren 24an eginiko informean Exekuzio Proiektuaren dokumentazio osagarria eskatzen zen, hartan ondorengo xehetasun hauek justifikatuz edo zuzenduz:

  • Bidetik hamar metroz erretiratzea betetzea.
  • Teilatuaren itxura egokitzea eraikin hori nekazal lurretako paisaian ondo moldaturik gera dadin.
  • Pabilioia hornitzea pentsatzen den instalazioen deskribapena.

Araututako erretiroak betetzeari dagokionez seinala daiteke ezen, ekarritako eranskinean seinalatzen den bezala, indarrean dauden Arau Ordezkatzaileetako 62. artikuluan ez da aipamen zehatzik egiten molde horietako pabilioiei dagozkien erretiroei buruz. Soilik, partzelaren mugetatik, mendi-bideetatik edo erreka-arroetatik 10 metro erretiratzea espresuki behartzen da 2m x 4m neurriko txabolen kasuan, erabilpen publikoko edota interes sozialeko eraikin edo instalaziorenean eta familia bakarrarentzako etxebizitzatara xedaturiko eraikinetan. Aurkeztutako eranskinean 5m erretiratzea proposatzen da, arrazoi hauek aipatuz:

Esparru ia osoan zuhaitzak daude landatuta eta, eskatzen zen bezala pabilioiaren kokagunea aldatuko balitz, zuhaitz horietako asko erauzi egin beharko lirateke, kalte handia eraginez (argazkiak bateratu dira).

Ez da posible pabilioiaren neurriak aldatzea bidearen aldetiko okupazioa murrizteko, zeren planteatutako pabilioia beharrezkoa baita bere azalera osoan makineria propioa eta behar diren lanabesak gordetzeko.

Azaldutako arrazoien ildotik, kontuan izanik ezen, erretirorako exijitutako datua interpretaziozkoa izan zela eta udalbatzak 2006ko irailaren 18an eginiko osoko bilkuran hastapenez onartutako Arau Ordezkatzaileen berrikuntza dokumentuan, gutxienez 5 m erretiroak finkatzen direla errepideekiko eta mendiko bideekiko nekazal erabilpenetara xedaturiko eraikin berrientzat, irizpide hori nahitaez bete beharrekoa ez izanik dokumentu hori oraindik indarrean ez dagoelako, eta baina udalak onartutako joera argia dirudiela, iruditzen zait 5m zentzuzko distantzia dela bidearekiko pabilioia erretiratzeari dagokionez. Nolanahi ere gogoan izan ezen, Uren Legearen arabera, gainera, erreka-arrotik 5m erretiroa errespetatu beharko dela.

Teilatuaren itxurari dagokionez, teilatu-materialak ohiko teila kolorea errespetatuko duela seinalatzen da.

Azkenik, pabilioiaren instalazioei dagokienez, hartan ez da izango inolako instalaziorik.

Hori guztia dela eta, ez dut inolako eragozpenik hautematen Exekuzio Proiektuan jarrita bezala eta aurkeztutako Eranskinean finkatutako aldaketekin pabilioia eraikitzeko, eta horrela adierazten diot korporazioari, egoki iruditzen zaion erabakia har dezan.?

Idazkariak dio eraikinak bideetatik erretiratze distantziarako ezin dela hartu kontutan indarrean ez dagoen araudirik.

Hori ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Arantza Suberbiola Apalategiri obra lizentzia ematea, lehen Larraka baserriaren jabegoko zirenetan nekazal biltegi bat eraikitzeko, Gaintxurizketa Goikoa Bailaran, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Ebazpen honen azalpen partean seinalaturiko txosten teknikoan markatutakoa errespetatu beharko du.

Obrei ekin aurrez, zuinketa akta jaso beharko da.

2.- Obra burutzean behar den lehen okupazio-lizentzia eskatu beharko du, harekin batera dokumentazio hau aurkeztuz:

· Obra berriaren eskritura.

· Obra zuzendaritzaren bukaera ziurtagiria.

· Behin betiko likidazioa.

· Kanpo aldetiko argazkiak.

· U-4 inprimakiak behar bezala tramitaturik eta Foru Diputazioko Ondasunen Sailak zigilaturik.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.409,11 ? ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- José Manuel Cestero Ecenarrori obra lizentzia emateko proposamena, Arretxene kaleko 1, beheko 7. lokala bulegotarako egokitzeko (2006H0040008).

José Manuel Cestero Ecenarrok Arretxene kaleko 1, beheko 7. lokala egokitzeko aurkeztutako eskabidea aztertu eta horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoak ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: José Manuel Cestero Ecenarrori obra eta jarduera lizentzia ematea Arretxene kaleko 1, beheko 7. lokala egokitzeko obrak egiteko, baldintza hauekin:

1. Ezingo dela erabili lokal hau etxebizitzaren erabilpenetarako

2. Obrak bukatu ondoren, irekitzeko udal lizentzia eskatu beharko du, horretarako ziurtagiri tekniko bisaturik aurkeztu beharko du eta baita ihardueraren CIF delakoa.

BI: Eraikuntzen gaineko zergari dagokionez 1.516,14 ? ordaindu beharko du. (eraikuntzen gaineko zerga 481,01 ?, obraren gaineko tasa 41,70 ? eta irekitzearen gaineko tasa 993,43 ?.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Nigurko Eraikuntzak, S.L.ri obra lizentzia emateko proposamena, Urdaburu kaleko 6an igogailua jartzeko (2006H0030010).

Nigurko Eraikuntzak, S.L.k Urdaburu kaleko 6an igogailua jartzeko obra lizentzia eskatu du.

Arkitekto aholkulariaren txostenak hau dio:

?? Baimena Construcciones Nigurko S.L. enpresak eskatu du eta Fernando Ruiz Lacasak idatzi eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2006ko irailaren 8an bisaturiko Exekuzio Proiektuaren Eranskina aurkeztu du.

Hau izenpetzen duen teknikariak 2006ko abuztuaren 3an eginiko txostenean dokumentazio osagarria eskatzen zen, hartu beharreko neurriak bertan islatuz, irisgarritasun araudia ez betetzearekin, NBE/CPI-96 delakoaren xedapenak ez betetzearekin zer ikusia duten arazoak zuzentzeko eta etxebizitzen barruko baldintza akustiko igogailua patioan jartzearekin kalteturik ez zirela gertatzen justifikatuz.

Baldintza akustikoak betetzeari dagokionez, aurkeztutako eranskinean hori behar bezala justifikaturik geratzen dela iruditzen zait, zeren eta, elementuen bereizketarako exijituriko isolamendu akustikoa betetzeaz gain, igogailua daraman egituraren eta bertako fatxaden artean bibrazioaren kontrako elementuak jartzea proposatzen da.

Irisgarritasunaren araudia betetzeari dagokionez aipagarri da zerbait hobetu direla baldintzak proiektu originalarekin konparatuz gero, baina igogailuak lehengo neurri berak mantentzen ditu eta goiko oinetatik hartara sarbideak 0,90m arte bakarrik handitu dira eta, beraz, ez dira betetzen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan finkaturiko xedapenak. Komenigarri iruditzen zait ahartzea arazoak izan daitezkeela gurpildun aulkiren zenbait modelo sartu ahal izateko. Hala eta guzti ere, nabarmen hobetzen da noski etxebizitzetarako irisgarritasuna igogailu hori jartzearekin.

NBE-CPI/96 betetzeari dagokionez seinala daiteke, proposaturiko igogailua jartzeak behartu egiten duela komunitatearen eskaileraren tarteko eskailburuak aldatzea. Aurkeztutako eranskinean aldatzen da pixkaren bat eskailburu horren jarrera, horren erdigunean maila bat sartuz eta bere zabalera 0,90m arte handitu daiteke. Aipatutako arauaren 7.4.3 artikuluan exijitzen da eskaileren eta irteera-pasilloen zabalera librea 1,00 m edo handiagoa izan behar dela eta, beraz, Arau horretan jasotako zehaztapenak ez dira betetzen. Alabaina, lehendik dagoen eraikin baten berrikuntza denez, ondorengo ohartarazpen hauek egin daitezke:

Sustapen Ministerioak argitaratutako NBE-CPI/96 delakoaren interpretazio-irizpideen arabera, gutxieneko zabalera hori murriztu ahal izango litzateke %10ean, baina murrizketa hori bideratzen duten baldintzetako bat da, hain zuzen, igogailuaren instalazioak erantzun behar diola oztopo arkitektonikoei eta mugikortasun murriztuko pertsonei buruz indarrean dagoen araudira eraikina egokitzeari. Gainera beharrekoa izango da su-itzalgailuak eta larrialdietarako argiak jartzea irteerako bidean. Garrantzi handia du hiru maila baino gutxiagoko eskaileretan neurri egokiak hartzea, jendea aise ohar dadin horien existentziaz. Aipaturiko irizpideak lotesleak ez diren arren, garrantzi handiko erreferentzia dira zeren eta araua sortu duen iturburu beretik datozen interpretazioak baitira.

7.4.3 artikuluak seinalatzen du ?irteera gisa aurreikusitako ate, pasabide eta hutsuneetako zabalera librea 0,80m edo gehiago izango da?. Proiektuan pasabide puntual gisa hartzen da eskailburuetako erdiko puntua, eta horrela eskailburu horrek oin guztietan 0,90m pasabide puntuala edukiko du. Izan ere, tramuetariko bateko tarteko eskailburuak bakarrik dauka neurri hori oin guztietan. Irteera eskaileraren gainerakoak betetzen ditu NBE/CPI-96 horrek finkatutako neurriak.

Azken batean iruditzen zait, irisgarritasunari buruzko 68/2000 Dekretuan finkatutako zehazpen guztiak ez bete arren, proposaturiko igogailua jartzeak nabarmen hobetzen ditu eraikinerako irisgarritasun baldintzak.

Era berean, NBE/CPI-96 horren eskakizunak ere ez dira zehazki betetzen baina, aurrez deskribatu den bezala, eman daiteke ezen, eskaileraren tarteko eskailburuaren parte bat murriztearen arrazoia igogailua jartzea izanik, onar daiteke haren zabalera 0,90 m arte murriztea zeren, gainera, neurri horrek gainditzen baitu irteera gisa aurreikusitako pasabideen gutxieneko 0,80 m.

Nolanahi ere irteerako bide horretan jarri beharko dira su-itzalgailuak eta larrialdietarako argiak segurtasun neurriak indartzeko, tarteko eskailburuaren erdian aurreikusten den maila bakarra seinaleztatzeaz aparte, eta suteen kontra babesteko seinalaturiko neurriekin eranskin bat entregatu beharko da, obra bukatzean onarpena emateko baldintza hori nahitaezkoa izango delarik. Hori guztia adierazten diot korporazioari, egoki iruditzen zaion erabakia har dezan?.

Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Urdaburu kaleko 6an igogailua jartzeko obra lizentzia ematea txosten teknikoan jasotzen diren baldintzetan.

BI: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik guztira 419,21 ? ordaindu beharko du. (Eraikuntzen gaineko zerga: 192,90 ?, kontainerra 5 egunez 25,50 ? eta aldamioak 45 egunez: 200,81 ?).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Construcciones José Aizpurua Unanue, S.L.ri obra lizentzia emateko proposamena, Donibane 22-24 etxeko teilatua berritzeko (2006H0030015).

Construcciones José Aizpurua Unanuek, Donibane kaleko 22-24 etxearen teilatua berritzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Construcciones José Aizpurua Unanueri, Donibane kaleko 22-24 etxearen teilatua berritzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1. Osatu beharko da ?Segurtasun Estudioan? agertzen dena.

2. Obraren iraupena hilabete jarraitua izango da.

3. Okupatu behar den gune publikoa izango da, Segurtasun Estudioan agertzen dena =40,50m2

4. Donibane kalean aldamioak jartzeko okupatu behar den espaloi-gunea, gutxienez 1,50m libre eta zainduta oinezkoentzat, utzi beharko da.

5. Obra hasi baino lehenago Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da, zirkulazioaren arazoak konpon ahal izateko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.292,45 ? ordaindu beharko du.(Tasaren diferentziagatik: 375,30 ?, eraikuntza gaineko zergarengatik 1.297,50 ? eta aldamioen okupazioarengatik hilabetekoa 619,65 ?).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

SERVICIOS SOCIALES

8.- Presoen senideei garraio-dirulaguntzak emateko araudia onartzeko proposamena (2006GZ190001).

Ikusirik preso eta deportatuen senideei garraio dirulaguntzak emateko araudia eta 2006ko aurrekontuetan kontzeptu honengatik jasotako diru kopurua, eta idazkariak, dirulaguntzen araudi orokorra eta txosten ekonomikoa falta direla esateko, egin duen oharpena entzun ondoren, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Presoen senideei garraio dirulaguntzak emateko araudiari hasierako onarpena ematea. Araudia eransten da.

BI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko anuntzio bidez, hilabeteko epean espedientea aztertu eta alegazioak tarteratu ahal izateko.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.

HIRU: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.

9.- Gizarte Zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza araudia onartzeko proposamena (2006GZ190003).

Ikusirik gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei emateko dirulaguntza araudi proposamena eta baita era 2006ko aurrekontuetan jasotako diru kopurua, eta idazkariak, dirulaguntzen araudi orokorra eta txosten ekonomikoa falta direla esateko, egin duen oharpena entzun ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatu proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gizarte Zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza araudiari hasierako onarpena ematea. Araudia eransten da.

BI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko anuntzio bidez, hilabeteko epean espedientea aztertu eta alegazioak tarteratu ahal izateko.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.

HIRU: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.

10.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010019).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Jesús Rico Iglesiasek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Jesús Rico Iglesiasi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, 3 ordu astean etxeko lanetan laguntzeko egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko ekarpen ekonomikoa zerbitzuagatik 3,98 ? / orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010021).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Amalia Veras Alfonsok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Amalia Veras Alfonsori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astero 3 ordu astean etxeko lanetan laguntza emateko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Ekarpen ekonomikoa zerbitzuagatik 0,25 ? orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010022).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Dionisia Prieto Prietok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Dionisia Prieto Prietori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astero 3 ordu astean etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Ekarpen ekonomikoa zerbitzuagatik 5,81? orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna