- AKTA ONARTZEA
- 1.- Egoki irudituz gero, 2004ko irailaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 2.- Alkatearen erabakien kontu ematea
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- 3..- F. Gaintza kaleko 4.ean (Elizkibel etxea) teilatupean terraza irekitzeko proposamena, Fermin Urtizberea Ugartemendiak aurkeztuta.
- 4.- Obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Nerea Aramburu Emparanek eskatuta, Inversiones Arahonde, S.L. enpresaren ordezkari gisa
- 5.- Lokal bat etxebizitza bihurtzeko lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel Hiribidea, 39an, Arkaitz Goya Olaizola eskaturik.
- GIZARTE ZERBITZUAK
- 6.- Gizarte larrialdietarako laguntza eskaera onartzeko proposamena.
- 7.-Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerari erantzuna emateko proposamena.
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2004ko urriaren 13an, goizeko 9:05etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, eta Jesús Mª Martiarena Jaca eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.
Ez dira bileran izan, Aroia Goienetxea Egibar ezta Aitor Ocerin Ibañez.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- Egoki irudituz gero, 2004ko irailaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.
Bileran diren zinegotzi guztien adostasunarekin akta onartu eta firmatu egin da.
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea
Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
3..- F. Gaintza kaleko 4.ean (Elizkibel etxea) teilatupean terraza irekitzeko proposamena, Fermin Urtizberea Ugartemendiak aurkeztuta.
Fermín Urtizberea Ugartemendiak, ?Elizkibel? deritzan etxean, F. Gaintza kaleko 4an, teilatupean terraza bat eraikitzeko obra lizentzia eskatu du.
Arkitekto aholkulariaren txostenak honela dio:
?Idatzi bat eta krokis bat aurkeztuz, kontsulta urbanistiko bat eskatu da, ?Elizkibel? etxearen teilatuan hutsune bat irekitzeko posibilitateari buruz teilatupearen parte bat terraza bihurtzeko asmoz.
Horri buruz, Arau Ordezkatzaileek hau diote:
1.- Teilatuaren tipologia
Teilatuaren tipologia lehendik dagoen eraikinarenari egokituko zaio, etxebizitzatarako eraikinen kasuan, etxe-sailen errematean izan ezean, haietan hiru uretarako teilatua hautatu ahal baita.
??.
3.- Teilatu-profilaz gorako elementuak.
Definituriko profiletik gora, soilik 30 zentimetro baino gehiago ateratzen ez diren eta haren paraleloan doazen sabai-leihoak eta tximiniak bakarrik ametituko dira.
Tximiniak fatxada-lerrotik gutxienez hiru metro aldenduko dira.
Alabaina, gaur egun dauden txapitula-erako elementuak finkaturik geratzen dira.
Beraz, teilatupean terraza bat irekitzeko proposamena hirigune zaharreko ordenantzei egokitzeari dagokionez, seinala daiteke ezen, ordenantzako 3. Puntuaren kontra ez doan arren, fatxadaren planotik kanpo ateratzen ez delako, alabaina ikuspuntu tipologikotik ?1 puntua- teilatua erabakitzeko modu horrek ez daukala inolako zerikusirik lehendiko eraikinarekin, terrazatarako zulo bat irekitzean.
Ondorioz, aurkeztutako proposamenaren kontra informatzen da?.
Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:BAT: Arkitekto aholkulariaren txostenean dioenean oin harturik, Fermín Urtizberea Ugartemendiari lizentzia ukatzea, ?Elizkibel? deritzan etxean, F. Gaintza kaleko 4an, teilatupean terraza bat eraikitzeko
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4.- Obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Nerea Aramburu Emparanek eskatuta, Inversiones Arahonde, S.L. enpresaren ordezkari gisa.
Nerea Aramburu Emparanek eskaturik, Inversiones Arahonde, S.L enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, aldi berean, udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, ?A gasolio errekinaren hornidura unitaterako?, Ipintza Kaleko 47, Ipintza industrialdean (110 polígonoa), betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.
Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.
Era berean, obra-bukaeraren ziurtagiri bisatua eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren baimena aurkeztu behar ditu.
Eraikuntzaren gaineko zerga 3.549,07 euro da.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
5.- Lokal bat etxebizitza bihurtzeko lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel Hiribidea, 39an, Arkaitz Goya Olaizola eskaturik.
Arkaitz Goya Olaizolak obra lizentzia eskatzen du Jaizkibel hiribideko 39an kokaturiko lokala etxebizitza bihurtzeko.
Aipatutako lokal komertziala etxebizitza erabilpenera aldatzeko behin-behineko baimena 487/2004 Dekretuz eman zitzaion.
Proiektua ere aurkeztu du, hain zuzen ere Angel Errastik idatzia eta Gipuzkoako Dekoradore eta Barne-Diseinugileen Elkargo Ofizialak 2004ko irailaren 22an bisatua.
Lezoko Udalak tramitatu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak ?Lezoko herri alderdi zaharrari, herriguneari eta herrigunearen kanpoaldeari, 3.eta 5. Poligonoei eta 2. Alorrari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketari?, behin betiko onarpena eman dio 2003ko abenduaren 22an.
Arau aldaketa horren ondoren Jaizkibel hiribideko 39ko solairuartekoetan etxebizitzak egokitzea posible da, erabilera hau onartuta baitago aipatu Arau Subsidiarioen aldaketa behin betikoz onartu zen ezkero.
Bestalde Lezoko udalak behin betikoz onartu ondoren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2003ko urriaren 10an argitaratu zen behe solairuak etxebizitza bilakatzeko prozedura arautzen zuen ordenantza. Ordenantza honen arabera etxebizitza bilakatuko diren lokalak, besteak beste, Babes Ofizialeko Etxebizitzak bete behar dituzten diseinu baldintzak berberak eduki behar dituzte. Diseinu Baldintza hauek jasotzen diren agindua 2002ko abenduaren 31an argitaratu zen Euskal Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean.
Udal Arkitektoaren txostenak honela dio:
?Aurkeztutako proiektuaren helburua lokal bat etxebizitza bihurtzea da, programa honen erara osaturik: sukalde-jangela, egongela, bi logela, hall bat eta bainugela osoa.
Aurrez erabilpen-aldaketa eskatu zen lokalerako eta 2004ko irailaren 22ko txostenean eskaera horren alde informatu zen, seinalatuz ezen, ikuspuntu urbanistikotik, proposaturiko erabilpen-aldaketa posible zela zeren lokala hori baimendutako eskualdean kokaturik baitago, eta gainera, ikuspuntu teknikotik seinalatzen zen:
Logela nagusiak gutxienez 10,90 m² eduki beharko du zeren, logelatarako 10m2ko azalera gutxienekoari, 0,60x1,50 metrotako armairuari dagokiona erantsi behar baitzaio, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzetako 5.2.1.a.2 artikuluan jasotzen den bezala.
Proposatutako etxebizitzak esekitokirik ez dauka (Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu-Ordenantzetako 5.1 artikulua) baina xehetasun hori saihestu daiteke baldin eta lehorgailu bat edota garbigailu-lehorgailu bat jartzen bada, eta baina hori baldintza bihurtuko da lehen erabilpenerako lizentzia emateko.
Behin-betiko proiektuak bermatu egin beharko du gela orok, komuna salbu, argi-zulo bat eduki beharra gela beraren azaleraren gutxienez %10 adinako azalerakoa.
Azkenik, bestalde, aireztapen baldintza eta kea teilaturaino eramateari dagozkion baldintzak bermatu egin beharko dira, Diseinu-Ordenantzetako 5.2.e.7 artikuluan finkatzen den bezala?.
Exekuzio proiektua aurkezturik eta hura aztertu ondoren seinala daiteke logela nagusiaren neurria ez dela aldatu eta, beraz, lizentzia eman aurrez, beharrezkoa izango dela banaketaren plano bat zuzendurik aurkeztea, gela horrek gutxienez 10,90 m² baduela bertan bermatuz.
Lizentzia emateko, aldez aurretik beharrezkoa da hitzarmen bat izenpetzea jabearen eta Udalaren artean, eta horretan, besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa eta haiek ordaintzeko era jasoko dira?.
Hori ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Arkaitz Goya Olaizolari, Jaizkibel hiribideko 39an dagoen lokalean etxebizitza bat egokitzeko baimena ematea, baina arkitekto aholkulariaren txostenean esandako guztia bete beharko da.
BI: Lizentzia jaso aurretik Lezoko Udalarekin hitzarmena izenpetu beharko du, horretan besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa zehaztu behar da , hori kasu honetan 81,42 m² bider 12.5 Euro/m², guztira 1.017,75 euro delarik.
HIRU: Hitzarmen honen edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza Erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.
LAU: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren Lezoko Udalak, bigarren atalean aipatzen den erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.
BOST: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 2.361,87 euro da.
SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
6.- Gizarte larrialdietarako laguntza eskaera onartzeko proposamena.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:
Esp. Zkia. |
Kontzeptua |
zenbatekoa |
883 |
1 |
469,02 ? |
2 |
131,7 ? |
|
882 |
1 |
311,82 ? |
6 |
97,20 ? |
|
605B |
1 |
616,44 ? |
GUZTIRA |
1.626,18 ? |
BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-54/2003)
.
HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.
§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.
§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.
§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.
§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.
LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.
BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
7.-Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerari erantzuna emateko proposamena.
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Juan Manuel Gala Perezek egindako eskaera onartzea.
BI: Ordainduta duen tasa itzultzea.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
Ez dira izan.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxxari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.
eko pabilioiaren instalatik 522.xxxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.