Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamaseian, goizeko 9:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- 1999ko abuztuaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.
1999ko abuztuaren 5ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
HIRIGINTZA
2.- Transformazio zentro bat kokagunez aldatzeko obra lizentzia eskatuz, Iberdrola S.A.k aurkeztutako eskabidea.
Iberdrola S.A.k aurkeztutako eskabidea azterturik, hartan obra lizentzia eskatzen baitu Industrialdean transformazio-zentroa aldatzeko, 103-110 poligonoetarako sarbideen hobekuntza dela medio, eta, halaber, goi-tentsioko eta behe-tentsioko kableak lurpean barrena bideratzea kanalizazio eta erregistro bidez, 103 poligonoan lubakiak irekiz, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT: Iberdrola S.A.ri obra lizentzia ematea Industrialdean transformazio-zentroa aldatzeko, 103-110 poligonoetarako sarbideen hobekuntza dela medio, eta, halaber, goi-tentsioko eta behe-tentsioko kableak lurpean barrena bideratzeko kanalizazio eta erregistro bidez, 103 poligonoan lubakiak irekiz, obra horiek Pedro Azkue injinariak idatzitako 103 eta 110 poligonoetarako sarbideen Hobekuntza Proiektuaren, Udalbatzak 1999ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran onartutakoaren, arabera egin beharko direlarik.
BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 182.500,- pta ordaindu behar du (Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 132.500,- pta. da eta obra handiarengatiko tasa 50.000,- pta.).
3.- Javier Ruiz Ruizek aurkeztutako eskabidea, Industrialdeako 27, 28 eta 29 pabilioien teilatua berritzeko obra lizentzia eskatuz.
Industrialdeako Itturrin eraikineko 27, 28 eta 29koen administratzaile gisa Javier Ruiz Ruizek aurkeztu duen eskabidea azterturik, Eraikin horren teilatua konpontzeko obretarako lizentzia eskatzen baitu, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT: Teilatua berritzeko eskatutako obra lizentzia ematea Industrialdeako Itturrin eraikineko 27, 28 eta 29koen administratzaile gisa Javier Ruiz Ruizi, kolore gorriko teila edo txapa prelakatua jarri beharko delarik.
BI: Aldamioak jartzeko baimena ematea, eta kontainerra ere hilabete batez.
HIRU: Baldintza hauek bete beharko ditu:
-Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren neurriak hartu, fatxada osoan sareak ipiniz.
- Zaborrak eta hondakinak erretiratzea kontainerrera hodi bat jarriz egin beharko du.
- Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.
- Aldamioak jartzea indarrean dagoen araudia betez egin beharko du.
LAU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa (obra handia) 50.000,- pta ordaindu behar du eta eraikuntzaren gaineko zerga guztira 473.110 pta. da, hortaz, guztira 523.110,- pta.ordaindu behar izango du.
4.- Miguel Angel Sotillos Gomezen iharduera espedientearen aldeko txostena ematea, Lopene plazako 1.an taberna-okindegia jartzeko.
Miguel Angel Sotillos Gomezek eskaturik tramitatzen ari den espedientea azterturik, Lopene plazako 1.an kokatutako lokala egokitzeko lizentzia eskatu baitu taberna-okindegi lanean aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Miguel Angel Sotillos Gomezek taberna-okindegi lanean aritzeko, Lopene plazako 1.an kokatutako lokala egokitzeko lizentzia eskatuz aurkeztu duen iharduera espedientearen alde informatzea.
BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
5.- Emilio Belintxon Mitxelenaren eskabidea, eskola-garraio zerbitzuaren fakturazioa K.P.I.aren heinean gehitzeko.
Eskola garraioko autobusen zerbitzuaren fakturazioan, 1999/2000 ikasturterako, K.P.I.-aren heineko gehikuntzari buruz Emilio Belintxon Mitxelenak aurkeztutako eskabideari dagokionez, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:
BAT: Hirugarren urtez segidan luzatzea (1999-2000 ikasturtea) eskola-garraiorako zerbitzuaren kontratua.
BI: Fakturazioa %1,8 gehitzea (K.P.I.), hileroko zerbitzuaren kostua guztira 864.888,- pta (B.E.Z. barne) izanik.
HIRU: Interesatuak egiaztapen-dokumentazioa ekarri beharko du, bai garraioa egin behar duten autobusen aseguruei dagokienez, eta I.T.V. delako errebisioei dagokienez.
GIZARTE ONGIZATEA:
6.- Gizarte-larrialdietarako zenbait laguntza ematea.
Gizarte premia larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak akordio hau hartu du:
BAT: Gizarte-premia larrietarako dirulaguntza ematea onartzea ondorengo espediente hauei:
568 A....................92.000,-pta
224 A.................... 9.500,-pta
569 A....................26.450,-pta
339 A ...................63.000,-pta
526 B ....................30.000.-pta
421 B ....................30.000.-pta
294 B ....................87.000.-pta
051 B ....................31.500,-pta
GUZTIRA................369.450,-pta
BI: Kopuru hori gastuen partida honi atxikitzea: 1.480.00.313.00.99.
7.- Famili eskuhartze baten gastua onartzea.
Gizartekintzak eta Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalari dagokio famili eskuhartze programaren kostuaren %25 ordaintzea, eta %75 Gizartekintzari.
095 A espedientea dagokion familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Famili terapia saioen kostua 12 hilabetez, guztira, 484.700,- pta da.
Hala, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT: Udalak aurreratzea famili terapia-saioen kostu osoa, guztira, 484.700,- pta.
BI: Udalak bere gain hartzea terapia-saioen kostuaren %25, hau da, 121.175,- pta., eta beste %75, hau da, 363.525,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari.
HIRU: Kopuru hori partida honi atxikitzea: 1.227.99.313.00.99.
8.- Emakume Taldeari dirulaguntza bat onartzea, zenbait ekintza burutzeko.
Lezoko Emakume Taldeak 1999-2000 ekitaldirako aurkeztu duen "Helduentzako Aktibitateen" proiektua eta programazioa aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak erabaki hau hartu du:
BAT: Lezoko Emakume Taldeari aktibitate horiek antolatzeko 1.894.000,- pta ematea. Dirulaguntza hau hiruhilekotan ordainduko da hemen zehazten diren kopuruen arabera zatituta:
Lehenengo hiruhilabetekoa: 630.000 pta
Bigarren hiruhilabetekoa: 630.000 pta
Hirugarren hiruhilabetekoa: 634.000 pta
BI: Dirulaguntza hauek hiruhilabetero aurrez ordainduko zaizkio Lezoko Emakume Taldeari. Hiruhilabetekoak amaitu ondoren gastuak justifikatu beharko dituzte.
Ekitaldi amaieran, baldin eta egindako gastuen justifikazioak Udalak emandako dirulaguntza baino gutxiago balira, diferentzia bueltatu egin beharko lukete.
HIRU: Dirulaguntza hau 1999ko udal aurrekontuko 1.481.00.313.00.99 partidaren kargu izango da.
9.- Familia-hezitzaile bat lau hilabetez kontratatzeko proposamena.
Hautaketa probak eginik eta Epaimahaiak hala proposaturik, Xabier Zipitria Urkizu kontratatzea erabaki da. Ordainketa-nibela E.U.F.A.L.E.B.A.-ko 12ari dagokiona izango da.
Nolanahi ere, emandako dirulaguntzaren arabera (20/053/03-Famili Orientazio Programa) zerbitzuaren hasiera abuztuaren 1.tik aurrerago atzeratu behar ez zenez, hasieraren luzamendua urriaren 4 arte luzatzeko INEM-i eskatzea erabaki da, eskaera horretarako arrazoi gisa zinegotzien eta alkatearen aldaketan eta opor garaia izatean oinarrituz, aurreikusitako data horietan gertatu baitira, horrek erabakien harrera atzeratuz.
Era berean erabaki da INEM-i aditzera ematea, emakumeentzat esperientzia-programarako dirulaguntzari (20/053/01) uko egitea, eta ofizial-lorazain bat eta bi peoi kontratatzeko dirulaguntza berrestea (20/053/01-Udal Mantenimendua).
10.- Aiton-Bordako taberna-zerbitzuaren kontratua berritzea.
Melchor Vila Martiarenari Aiton-Bordako taberna-zerbitzuaren kontratua luzatzeko eskabidea ikusi ondoren, eta orain arteko kontratua irailaren 8an bukatu denez, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT: Beste urtebete batez esleitzea Aiton-Bordako taberna Melchor Vila Martiarenari: 1999ko irailaren 9tik 2000ko iraiaren 9ra, orain arteko kontratuak izan dituen baldintza berak mantenduz.
BI: Tabernako garbiketa egiteko hilero ordaintzen zaion kopuruari 1998ko KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) aplikatzea, datorren irailaren 9tik aurrera, hilean 90.624.- pta. guztira 1.087.488- (milioi bat laurogeita zazpi mila laurehun eta hogeita zortzi) pta. urtean.
11.- Etxez etxeko laguntza eskabidea.
Etxez-etxeko laguntza eskatuz Milagros Irastorza Sagarzazuk egin duen eskabidea ikusi ondoren eta, era berean, horri buruz gizarte laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
Milagros Irastorza Sagarzazuri Etzez-etzeko laguntza-zerbitzua ematea hemen ondoren zehazten denaren arabera:
Zerbitzua etxeko eta norberarentzako lanak egitea izango da, eta astean 4 ordukoa, nahiz eta denbora hori luzatu ahal izango den, zerbitzuko beharren arabera. Zerbitzua hasieran Josefa Lasarte eta Izaskun Kintasek emango dute. Zerbitzua jasotzeagatik onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean 2.781,- pta. izango da.
12.- Pilar Lekuona Etxabeguren egoitza batean izateari buruz konpromezu ekonomikoa.
Hirugarren adinekoentzako egoitza laguntzadunean sartzeko Pilar Lekuona Etxabegurenek egindako eskabidea aztertu ondoren, eta Donostiako ?Ricardo Berminghan? / ?Txara 2? egoitzan segituan sartzeko plaza librerik ez dagoenez, Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu du:
BAT: Konpromezua hartzea Pilar Lekuona Etxabeguren hirugarren adinekoentzako erresidentzian (Txara 2/Berminghan) egotea kostatzen dena 60.653,- pta hilean Udalak bere gain hartzeko. Baliteke, edozein moduz ere, kopurua aldatzea, egokitzen zaion plazaren (236.885.-pta. hilean) eta interesatuak zenbateko pentsioa jasotzen duen eta plaza ordaintzeko ematen duena (65.515.-pta. hilean) kontuan harturik, eta halaber Foru Diputazioaren ekarpena (110.168.-pta. hilean).
BI: Gastu hau aurrekontuko partida honi atxikiko zaio: 1.227.99.311.00.99 ?estancia en residencias? delakoa.
EUSKARA
13.- Familiak euskalduntzeko programaren ordainketa.
Hezkuntza eta Kultura Ordezkariak aurkeztu duen proposamena ikusirik, A.E.K.n 1999ko urtarriletik ekainera emandako eskola-gastuak ordaintzeko, familiak euskalduntzeko programaren barruan, Gobernu Batzordeak onartu egin du aurkeztutako zerrenda, horren zenbatekoa guztira 3.912.418,- pta. delarik. (AD-628).
14.- Euskara ikasleentzat bekak (Ikastaro eta Barnetegiak).
Hezkuntza eta Kultura Ordezkariak aurkeztu duen proposamena ikusirik, eta Gobernu Batzordeak 1995eko apirilaren 27an hartutako akordioaren ildotik, Gobernu Batzordeak onartu egin du euskara ikasleei bekak ematea ikastaro eta barnetegi kontzeptutan, bata guztira 455.630,- pta. eta bestea 55.558,- pta. (A-625).
15.- Dirulaguntzak UEUko matrikula ordaintzeko eta UEUrako.
Hezkuntza eta Kultura Ordezkariak aurkeztu duen proposamena ikusirik, ondorengo dirulaguntza hauek ematea erabaki du Udalbatzak, UEUko matrikula kontzeptutan eta UEUrako, hemen zehazten den bezala:
Izaskun Etxebeste 11.500,- pta.
Joseba Etxegoien 11.500,- pta.
Iker Salaberria 11.500,- pta.
Joana Villasante 11.500,- pta.
UEU 64.000,- pta.
GUZTIRA 110.000,- pta. (A-626)
16.- Udako ikastaroen ordainketa.
Hezkuntza eta Kultura Ordezkariak aurkeztu duen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Oroitzene AEK Euskaltegiari 99.397,- pta. kopurua ordaintzea, emandako udako ikastaroen kostuaren kontzeptutan. (AD-630).
17.- 1998-99 Ikasturteko merkataritza ikastaroa.
Hezkuntza eta Kultura Ordezkariak aurkeztu duen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Oroitzene AEK Euskaltegiari 463.424,- pta. kopurua ordaintzea, 1998-99 ikasturtean zehar merkatariei emandako ikastaroaren kontzeptutan. (AD-627).
18.- Helduak Euskalduntzeko programaren ordainketa.
Hezkuntza eta Kultura Ordezkariak aurkeztu duen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Oroitzene AEK Euskaltegiari 1.903.356,- pta. kopurua ordaintzea, helduen euskalduntze programaren ordainketa kontzeptutan (AD-629).
19.- Zenbait talde eta partikularri dirulaguntzak.
Hezkuntza eta Kultura Ordezkariak aurkeztu duen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du 335.000,- pta. kopurua abonatzea zenbait elkarteri, herriko jaiak direla medio (A640-1999).
KONTUHARTZAILETZA
20.- Zenbait faktura onartzea.
Zenbait udal Departamentuk aurkeztutako fakturak ikusirik, Gobernu Batzordeak hauek onartu ditu:
1.- Cooperativa del Mueble, Urzainkiko aterperako altzari-hornidurarengatik 3.126.200,- pta. (ADO/99-1190).
2.- Etnogintza, udalerriko mapa kartografiko-toponimicoa egiteagatik: 3.113.984,- pta. (ADO/99-1210 eta 0/99-1211).
ALKATETZA:
21.- Alkatearen 167 eta 172. dekretuak berrestea (langile-kontratuak), eta era berean 173. eta 174 dekretuak berrestea (jaietarako zenbait elkarteri laguntzak), eta 170 eta 171 dekretuak ere (Zaharretzako Egoitzetan zenbait ordainketa subentzionatzeaz).
Gobernu Batzordeak Alkatetzaren ondorengo dekretu hauek berretsi ditu:
167 eta 172 zenbakidunak, bi kale-garbitzaile hilabeterako kontratatzeari eta herriko jaietan lau peoi kontratatzeari buruzkoak.
170 eta 171 zenbakidunak: Batetik Ladislao Treku eta bestetik Rosalia Hermida Zaharrentzako Egoitzan sartzearen gastua finantzatzeko.
173 zenbakiduna: Futbol Taldearen gastuak ordaintzeko Allerruri dirulaguntza.
174 zenbakiduna: Herriko jaiak direla medio, herriko Elkarte batzuei zenbait laguntza.
GALDE ESKEAK.
Alkateak 182. Dekretuaren berri eman du, haren bidez udalaren gizarte-zerbitzuen arduraduna, Dorleta Jimenez Cueva, bereizi baitu zerbitzutik eta lanetik disziplinarioki botatzeko espedientea ireki baitu, hura bera deklaratu delako gizarte laguntzetako irregulartasunen eta zenbait kopururen bidegabeko sarreraren egile.
Ebazpen horren berri Lezoko herriari ematea erabaki da, hori Alkateari egokien iruditzen zaion eran egingo delarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.