1998.eko Abenduaren 9ekoa

    Agiri mota
    Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren bederatzigarrena, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris.

    Jesus Mª Martiarena Jaka ez da bilkurara etorri.

    Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.

    1.- UDALBATZAREN OSOKO BILKURETAKO AKTAK ONARTZEA: 98/10/14 DATAKOA (OHIKOA) ETA 98/10/27, 98/11/24 ETA 98/11/26 DATAKOAK (EZOHIKOAK).

    Urriaren 14ko akta onartzeko eta izenpetzeko aurkeztu denean, Jose Mª Boto ez dago ados akta horrekin eta esan du, puntu batzuk onargarriak direla baina beste batzuk ez, eta, beraz, bere taldeak ez duela onartuko akta hori.

    Pello Garbizuk eskatu du, aktan jaso dadila ezen, Andreoneko gurutzaguneari dagokionez egin zuen erregua, trafikoaren segurtasunari buruz zela (14 orria, 12.3 puntua).

    Era berean, seigarren orriko hirugarren paragrafoan, gazteleraz idatzitako aktan, azken partea zuzen dadila eskatu du eta, “indarrean iraupena kontuan harturik” esan ordez, “haren antzinatasuna kontuan harturik” esan dezala.

    Pello Garbizuk aurkeztutako zuzenketekin onartu eta izenpetu egin da urriaren hamalauko akta. PSOEko bi zinegotziek uko egin diote onarpenari nahiz izenpetzeari.

    Urriaren 27ko akta onartu eta izenpetu egin dute inolako zuzenketarik gabe.

    Azaroaren 24ko akta, Jose Mª Botoren iradokizuna onartu ondoren, berriro idatziko da, zeren, alderdi politikoek bilkura horretan azaldu zituzten argudioak zehazkiago jaso behar direla uste baita.

    Azaroaren 26ko bilkurako aktan, hirugarren orrialdean jasotako bere adierazpena zuzentzeko eskatu du Iñake Urrestarazuk, hazienda batzordean ez zela izan dioen aipamena kenduz. Zuzenketa onartu egin da.

    Jose Mª Botok eskatu du, bilkurako grabaketa berriro entzun dadila eta egiazta dadila ea, aurrekontuei buruzko eztabaida hasi aurreko idazkariaren ohartarazpena, haiek biziaturik egon zitezkeela esanez izan zen ala zuzenbidez bete-betean baliogabeak zirela esanez izan zen.

    Iñake Urrestarazuk seinalatutako zuzenketarekin eta, Jose Mª Botok eskatu bezala, idazkariaren adierazpenak egiaztatzearen falta baitan, onartu eta izenpetu egin da azaroaren 26ko akta.

    2.- ARAU SUBSIDIARIOAK “BIKARIOENEA” AIEKARI DAGOKIONEZ ALDATZEA BEHIN BEHINGOZ ONARTZEKO DIKTAMENA.

    Obra eta hirigintzabatzordearen diktamena onartzeko eskatu dio alkateak udalbatzari.

    Diktamenak honela dio:

    “Teknikari aholkulariak aditzera eman du ezen, Dokumentua jende aurrera ipinita egon den denboran, alegazio bakar bat aurkeztu dela, Antonio de Miguelek izenpetua, Sociedad Cooperativa Shole-eneako gestorea, hain zuzen.

    Aldakuntzaren proiektua idatzi dutenek horri buruz egindako txostenaren berri eman da.

    Mikel Arrizabalaga eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoez, eta Jose Mª Boto, Pello Garbizu eta Iñake Urrestarazuk iritzirik eman ez dutelarik, Hirigintza Batzordeak ondorengo akordio hauek diktaminatu ditu Udalbatzaren Osoko bilkuran erabakitzeko:

    Bat: Antonio de Miguelek, Sociedad Cooperativa Shole-eneako gestoreak, aurkeztutako alegazioa ontzat hartzea, eraikuntza-aprobetxamendua gehitzeko %10ean etxebizitzen zenbatekoan.

    Bi: Bikarioenea – 8 Sistema Orokorrean Arau Subsidiarioak Aldatzeko Proiektua behin-behinean onartzea, hartan aldez aurretik onartutako alegazioa jasota.

    Hiru: Dokumentua, alegazioa bertan jaso ondoren, diligentziaturik igortzea Gipuzkoako Foru Diputazioko Obra eta Hirigintza Departamentura.”

    Alkateak proposatu du, diktamena zehaztu egin beharko litzatekeela, ñabardura gisa esanez ezen, handitzea baimentzen dena, etxebizitzen zenbatekoa dela (20tik 22ra) eta ez, ordea, eraikitako bolumena.

    Pello Garbizuk eskatu du ezen, alegazioari buruz egindako txosten teknikoaren arabera, diktamenean jaso dadila, baldintza moldez, aurreikusitako etxebizitzek eta apartamentuek Babespen Ofizialeko Etxebizitzen diseinu eta bizigarritasun irizpideak mantendu beharko dituztela.

    Jose Mª Botok dio, bere taldeak kontra bozkatuko duela, aurrerapen gisa aurkeztu zenetik bertatik hasita aldakuntza horrekiko beti mentendu duten jarrerarekin kontsekuente izanik. Bere ustez udalak ez luke onartu behar alegazio hori, hasierako proiektuak bere baitan zeramanaz gain astakeria gehiago ez eransteko.

    Diktamenari buruzko bozketa eginik, alkateak egindako zehazpena eta Pello Garbizuk aurkeztutako baldintza barne direla, zortzi boto izan dira alde alcateak, HBk eta Pello Garbizuk emanak; bi kontra, Botok eta Nicanor Barradasek emanak; eta bi abstentzio, Mirari eta Iñakerenak. Beraz, udalbatza osatzen duten partaideen gaiengo absolutuaren aldeko botoez, erabaki hauek hartu dira:

    BAT: Antonio de Miguelek, Sociedad Cooperativa Shole-Eneako gestoreak, aurkeztutako alegazioa onartzea, etxebizitzen zenbatekoa gehitzeko (20tik 22ra), eraikuntza bolumenaren gehikuntzarik gabe, etxebizitza eta apartamentu horiek bete beharko dituztelarik Babespen Ofizialeko Etxebizitzen diseinu-irizpideen barruan aurrikusitako baldintzak.

    Bi: Bikarioenea – 8 Sistema Orokorrean Arau Subsidiarioak Aldatzeko Proiektua behin-behinean onartzea, hartan aldez aurretik onartutako alegazioa jasota.

    Hiru: Dokumentua, alegazioa bertan jaso ondoren, diligentziaturik igortzea Gipuzkoako Foru Diputazioko Obra eta Hirigintza Departamentura.”

    3.- 7. POLIGONOAN KONPENTSAZIO-SISTEMA ORDEZKATZEA ONARTZEKO DIKTAMENA.

    Alkateak aurkeztu du udalbatzaren onarpenerako hirigintza batzordearen diktamena, eta honela dio:

    “Aurkeztutako txosten teknikoan oin harturik, Jose Mª Abadek proposatutako konponbidea onartu egin da konpentsazio-proiektuaren alternatiba gisa ekitatezko banaketaren eta borondatezko lagapenaren konponbidea gauzatuz.

    Diktamena aldekoa da Mikel Arrizabalaga eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoez. Jose Mª Boto, Pello Garbizu eta Iñake Urrestarazuk ez dute iritzirik eman.”

    Gogorazi du, espedientean aurkitzen direla kasu honen aurrekinak eta, baldin eta diktamena onartuko balitz, alkateari ahalmena eman behar zaiola akordio hau gauzatzeko behar diren dokumentu publiko eta pribatu guztiak izenpetzeko.

    Jose Mª Botok eskatu du, diktameneko azken esaldia zuzen dadila eta beste honen bidez ordezka dadila: “Jose Mª Boto, Pello Garbizu eta Iñake Urrestarazuk ez dute inolako iritzirik eman”. Eskaera onartu egin da.

    Beste adierazpenik ez denez, bozkatu egin da diktamena alkateak esandako eranskinarekin batera. Zortzi boto eman dira alde: alkateak, H.B.k eta Pello Garbizuk; eta lau abstentzio: Jose Mª Boto, Nicanor Barradas, Mirari eta Iñake. Beraz, udalbatza osatzen duten partaideen gehiengo absolutuaren aldeko botoez, akordio hauek hartu dira:

    BAT.- Aurkeztutako txosten teknikoan oin harturik, Jose Mª Abadek proposatutako konponbidea onartzea Lezoko 7. poligonorako konpentsazio-proiektuaren alternatiba gisa ekitatezko banaketaren eta borondatezko lagapenaren konponbidea gauzatuz.

    BI.- Alkateari ahalmena ematea akordio hau gauzatzeko behar diren dokumentu publiko eta pribatu guztiak izenpetzeko.

    4.- FUTBOL ZELAIKO OBRAGINTZA PROIEKTUARI ZENBAIT ALDAKUNTZA EGITEA ONARTZEKO PROPOSAMENA.

    Alkateak gogorazi du ezen, horretarako deitutako hirigintza batzordean quorumik osatu ez zenez, gaia diktaminatu gabe dagoela hirigintza batzordearen aldetik.Lehenik premiazkotasuna berresteko eta ondoren arazoaren mamiaz erabakitzeko udalbatzari aurkezten zaion proposamena hau da:

    “Udalbatzak 1997ko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran onartu zuen 4’ Sistema Orokorrean kirol ekipamendu bat –futbol zelaia- eraikitzeko proiektua.

    Ondoren, 1997ko azaroaren 10ean egindako bilkuran adjudikatu zen proiektuaren obragintza.

    Obrak egiten ari diren bitartean, gomendagarritzat eman da proiektuan aurreikusi gabeko beste zenbait obra egitea.

    Proiektuaren lau eranskinetan jaso dira aldakuntzak. Lehen eranskinean aldageletako zenbait aldakuntza azaltzen da; bigarrenean, beste kolektore baten gaia eta eta tentsio altuko linea lurperatzeko obra zibila jasotzen dira. Hirugarrenean, beste horma euskarri batzuk proiektatu dira eta laugarrenean eskoilera baten proiektua ageri da.

    Aldakuntza horien guztirako kostua, proiektua idaztearen ordainsariak, zuzendaritza eta obra-aurrekontua barne, 32.832.202,- pta da.

    Lau eranskinak onartzea proposatzen diot udalbatzari.”

    Iñake Urrestarazuk eskatu du, obren jarraipenerako batzordearen erakuntza eta funtzionamendu arauak, plenoaren erabakirako jar daitezela. Bere iritzirako zinegotzien eskubidea da hartzen diren erabakiak, zertarako hartzen diren e.a. jakitea.

    Jose Mª Botok esan du, harriturik ari dela geratzen berrikiko proiektu bati planteatzen zaizkion aldakuntzak ikusita. Bere iritzirako, proiektu batek hasieratik kontuan hartu behar dituen ohiko arazo arruntak ari dira planteatzen. Eskatu du ezen, edozein obra, proiektuari buruzko edozein aldaketa dokumentalki jaso dadila, erabakiaren erantzule egingo den udal organoren baten akordio bidez.

    Galdetu du ea nola jasotzen den hedakuntza hori udal aurrekontuetan.

    Alkateak esan du, gehikuntza hori datorren urteko aurrekontuetan jasoko dela.

    Idazkariak ohartarazi du ezen, aurrekontuan kontsignazio faltaren aurrez aurre, ez dagoela proiektu aldatua egiteko adjudikatzerik, gaur proiektuen aldakuntza onartzea bakarrik onar daitekeela, baina ez haien obra egitea.

    Gaiaren premiazkotasuna onartzea eta udalbatzak arazoa erabaki ahal izatea bozkaturik, aldeko zazpi boto eman dira alkateak eta H.B.ko gainerako zinegotziek emanak, kontrako lau boto: Jose Mª Boto, Nicanor Barradas, Mirari Rekalde eta Iñake Urrestarazu, eta abstentzio bat: Pello Garbizu, beraz, gaiaren premiazkotasuna onartuz.

    Alkateak egindako proposamenari buruzko bozketa eginik aldeko zazpi boto eman dira alkateak eta H.B.ko gainerako zinegotziek emanak, kontrako hiru: Jose Mª Boto, Nicanor Barradas eta Pello Garbizu; eta bi abstentzio: Mirari Rekalde eta Iñake Urrestarazu. Beraz, ondorengo akordio hauek hartu dira:

    BAT: Proiektuaren lau eranskinetan jaso diren aldakuntzak onartzea. Lehen eranskinean aldageletako zenbait aldakuntza azaltzen da; bigarrenean, beste kolektore baten gaia eta eta tentsio altuko linea lurperatzeko obra zibila jasotzen dira. Hirugarrenean, beste horma euskarri batzuk proiektatu dira eta laugarrenean eskoilera baten proiektua ageri da.

    BI: Aldakuntza horien guztirako kostua, proiektua idaztearen ordainsariak, zuzendaritza eta obra-aurrekontua barne, 32.832.202,- pta onartzea. Aldatutako proiektuen adjudikazioa bideratuko duen aurrekontuetako kontsignazioa 1999ko aurrekontuak jasoko du.

    5.- LOPENE PLAZAKO (OSASUN ZENTROA) LOKALAREN ESKRITURAK IZENPETZEKO, ALKATEARI AHALMENA EMATEKO PROPOSAMENA.

    Alkateak aurkeztu dio proposamena udalbatzari onarpenerako. Proposamenak honela dio:

    “Lopenen babespen ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko bidea eman zuen hitzarmen urbanistikoaren ondorioz, Udala etxebizitza horien bebarruetako lokal baten jabe egin zen, hain zuzen 299,80 m/2 duen lokal bat, Lopene plazako 4.eko atariko ekilaburuan kokatua.

    Aipatutako lokalaren lagapena eskrituratzeko tenorea heldurik, bidezkoa da ondorengo akordio hauek hartzea:

    BAT: Deskribatutako lokalaren lagapena ontzat hartzea.

    BI: Lagapen hori formalizatzeko behar diren dokumentu publiko eta pribatu guztiak izenpetzeko alkateari ahalmena ematea.”

    Jose Mª Botok esan du, abstenitu egingo direla, ez, noski, Lezon osasun zentro bat eraikitzearen kontra daudelako, baizik eta, hautatutako kokagunearekin ados ez daudela azaltzeko.

    Alkateak eta Jose Mª Botok elkarren artean iritziak trukatu dituzte, zerbitzu publikoak herriko aieka desberdinetan sakabanatzearen egokitasunari buruz, herriko alde guztiak integratzeko helburuz.

    Gaia inongo batzordek diktaminatu gabe dagoenez, gaiaren premiazkotasuna udalbatzaren berrespenerako jarri da. Aldeko zazpi boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatearena, eta zinegotzi hauenak: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea. Bi boto eman dira kontra: Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi; eta hiru abstentzio: Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris.

    Gaiaren premiazkotasuna onarturik, proposamena bozkatu da eta onartu egin da aldeko zortzi botoz: Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatearena, eta zinegotzi hauenak: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Pello Garbizu Azkue. Bi Abstentzio: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Bik ez dute parte hartu bozketan: Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendik.

    6.- EUSKARAREN ERABILERA PLANAREN BIDERAGARRITASUN TXOSTENARI ONIRITZIA EMATEKO PROPOSAMENA.

    Bai Jose Mª Boto baita Miraren Rekalde eta Pello Garbizu ere, bat datoz esanez ez dutela ezagutzen jasotako proposamena eta inongo batzordetan hura tratatzeko aukerarik ez dutela izan eta, beraz, gaia mahai gainean uztea eskatu dute harik eta dagokion batzordean tratatu arte.

    Bertan diren zinegotzi guztiak konforme direnez, gaia mahai gainean geratu da.

    7.- PLANTILA ORGANIKOAREN ALDAKUNTZARAKO DIKTAMENA ETA, ERA BEREAN, KIROL INSTALAZIOEN ZUZENDARIAREN HAUTAKETA ERAENDUKO DUTEN OINARRIAK ONARTZEKO.

    Maixabel Unzainek aurkeztu du pertsonal arazoetarako batzordearen diktamena. Diktamenak honela dio:

    “Udalbatzak 1997ko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkuran onartu zituen Kirol Instalazioren Zuzendari bat barne promozio bidez hautatzeko oinarriak.

    Deitutako lehiaketa murriztua hutsik geratu ondoren eta Lezon kirolgintza indartzeko teknikari arduradun bat edukitzearen premia kontuan izanik, are gehiago kiroldegia berehala ireki behar dela ikusita, behin-behinekoan langile ebentual bat izendatzea erabaki zen.

    Egoera honen aurrez aurre, lau hilabete iragan ondoren, egokitzat eman da hautes-prozesu bat irekitzea Kirol Instalazioren Zuzendari plaza bat betetzeko, plantilan hutsik dagoen plazaren ezaugarriak aldatuz, eta gauzatu behar dituen eginkizunekin baterakortasun handiagoa duen titulazio espezifikoa eskatuz.

    Horiek horrela, Barne Batzordeak 98/11/26an egindako bileran, Maixabel Unzainen, Iñake Urrestarazuren eta Nicanor Barradasen aldeko botuekin, honako akordio hauek diktaminatu ditu, Plenoak erabakia har dezan:

    BAT: 1998ko plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda aldatzea, Kirol Instalazioen Zuzendari plaza honela definiturik geratuz:

    • Plazaren izena: Kirol Instalazioren Zuzendaria.
    • Taldea: B
    • Erregimena: Funtzionarioa.
    • Betetzeko era: Oposizio-Lehiaketa.
    • Ordainketa Osagarriak: 15 nibela.
    • Eskala: Administrazio Berezia
    • Azpieskala: Teknikoa.
    • Klasea: Tenikariak
    • Hizkuntza eskakizuna: 3.
    • Titulazioa: Diplomatua
    • Arduraldia: %100


    BI: Udaleko plantilan hutsik dagoen Kirol Instalazioren Zuzendari plaza bat betetzeko hauta-prozesua eraenduko duten oinarriak onartzea.”

    Iñake Urrestarazuri iruditzen zaio, berak eta Nicanor Barradasek ez dutela diktamenaren alde botatuko.

    Pello Garbizuk zuzenketa batzuk planteatu ditu aurkeztutako oinarriei buruz:

    1.- Plazaren definizioari eransteko zuzenketa bat: Hizkuntza eskakizuna bete behar izateko data seinalatzea; zein arlotan adskribaturik egongo den zehaztea eta bere berehalako zerbitzuburua nor izango den zehaztea.

    2.- Zuzenketa-aldaketa oinarrietako zenbait erreferentziari, kultur batzordeari egiten zaion erreferentziaren ordez udalbatza aipatuz aldatzeko.

    3.- Dokumentuko lehen oinarriari:

    • Zuzenketa-aldaketa a) atalari: aurkeztutako testuaren ordez beste hau proposatzen du: “Udalaren kirol programazioa eta udalerrian garatzen diren kirol-jarduerak aholkatu, bultzatu eta indartzea.”
    • Zuzenketa-aldaketa e) atalari: aurkeztutako testuaren ordez beste hau proposatzen du: Udalerriko kirol-klubak koordinatu eta indartu eta Udalaren, kirol-kluben eta ikastetxeen artean lotura gisa jardun
    • Zuzenketa-aldaketa g) atalari: aurkeztutako testuaren ordez beste hau proposatzen du: Haurrei, gazteei, helduei eta adinekoei zuzendutako kirol jarduera orokorren eta espezifikoen programazioa eta jarraipena egitea.
    • h) atala kentzearen zuzenketa: hau kentzea iradokitzen du, d) atalean jasorik dagoelako.
    • Zuzenketa-aldaketa i) atalari: aurkeztutako testuaren ordez beste hau proposatzen du: “Kirol instalazioen mantenimendu lanak zuzendu eta egitea”.
    • Zuzenketa-eranskina: beste atal bat eranstea: “Kirol ekipamenduen planak egin eta jarraitzea”.


    Jose Mª Botok hiru zuzenketa aurkeztu dizkio proposatutako oinarrien testuari. Lehen zuzenketa, hizkuntza eskakizunaren betebehar data bi urtez luzatzea da. Bigarrenean planteatzen du 7 a) oinarrian ematen den puntu kopurua murriztea: hilabete bakoitzeko 0,4 punturen ordez urteko puntu 1.Hirugarren zuzenketan proba denbora luzatzea proposatzen du: 12 hilabete ordez 24 hilabeteko proba denbora proposatzen du.

    Alkateak zuzenketa bat planteatu du: 2, d) oinarrian, gaitasungabetzeari dagokionez, intsumiso izateagatik gaitasungabetuak onartzea proposatu du, soldaduskari dagokionez udalbatzak hartutako osoko bilkuretako akordioekin kongruentziaz.

    Zuzenketak bozkatzeari ekin baino lehen idazkariak ohartarazi du ezen, alkateak planteaturiko zuzenketa onartzeak, ondorioz oinarrien legezkontrakotasuna ekarriko lukeela, indarrean dagoen ordenamandu juridikoa hautsiko litzatekeelako. Pello Garbizuren lehen zuzenketari dagokionez, hizkuntza eskakizunari dagokiona alegia, aurreikusitako beharrezkotasun data hautaketa egiten deneko momentu bera dela esan du. Alegia, plaza okupatzeko hautatuko den pertsonak jadanik egiaztaturik eduki behar duela hizkuntza eskakizuna.

    Ohar hauek egin ondoren, alkateak erretiratu egin du bere zuzenketa, hautaketa prozesuan ilegalitate arazorik gerta ez dadin, nahiz eta bere borondatea, udalbatzak ere bere egitea nahi duena, aipatutako arrazoiarengatik inor kanpoan ez uztea izan. Pello Garbizuk bere aldetik, hizkuntza eskakizunari buruzko zuzenketa erretiratu egin du.

    Gainerako zuzenketei buruz bozketa eginik, aho batez onartu da postua kultur arlora adskribatzea eta kultur dinamizatzailea izan dadila buru. Halaber aho batez onartu dira Pello Garbizuk aurkeztutako gainerako zuzenketak.

    Ondoren, Jose Mª Botok aurkeztutako zuzenketak bozkatu dira. Hizkuntza eskakizuna hautaketatik bi urte geroagora atzeratzeko proposamena baztertu egin da kontrako hamar botoz eta aldeko birekin. Kontrako botoak eman dituztenak: alkatea eta H.B.ko zinegotziek, EAJko zinegotziak eta EAko zinegotziek. Aldeko botoak: zinegotzi sozialistak.

    Oinarrietako 7, a) atalean aurreikusitako puntuazioa murrizteko zuzenketa eta proba denbora 24 hilabetera luzatzeko zuzenketa baztertu egin dira kontrako zazpi botoz, aldeko bi eta abstentzioak hiru. Kontrako botoak alkateak eta H.B.ko zinegotziek eman dituzte; PSOEko zinegotziek botatu dute alde eta Eusko Alderdi Jeltzaleko eta Eusko Alkartasunako zinegotziak abstenitu egin dira.

    Onartutako zuzenketekin oinarriak onartzea proposatu du alkateak. Aldeko zortzi boto eman dira: alkateak eta H.B.ko eta E.A.J.ko zinegotziek; kontrako bi boto: PSOEko zinegotziek; E.A.ko zinegotziek ez dute iritzirik eman. Jose Mª Botoz azaldu du ezen, berak aurkeztutako zuzenketak onartu ez direnez, kontra botatu dutela.

    Bozketaren emaitza hala izanik, ondorengo akordio hauek hartu dira:

    BAT: 1998ko plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda aldatzea, Kirol Instalazioen Zuzendari plaza honela definiturik geratuz:

    • Plazaren izena: Kirol Instalazioren Zuzendaria.
    • Taldea: B
    • Erregimena: Funtzionarioa.
    • Betetzeko era: Oposizio-Lehiaketa.
    • Ordainketa Osagarriak: 15 nibela.
    • Eskala: Administrazio Berezia
    • Azpieskala: Teknikoa.
    • Klasea: Tenikariak
    • Hizkuntza eskakizuna: 3.
    • Titulazioa: Diplomatua
    • Arduraldia: %100


    BI: Udaleko plantilan hutsik dagoen Kirol Instalazioren Zuzendari plaza bat betetzeko hauta-prozesua eraenduko duten oinarriak onartzea.”

    8.- UDAL PLANTILAKO LANGILE LABORALAK FUNTZIONARIO EGITEKO PROZESUA ERAENDUKO DUTEN OINARRIAK ONARTZEKO DIKTAMENA.

    Maixabel Unzainek planteatu du barne batzordearen diktamena onartzea, deiarekin batera banatu dena eta espedientean jasorik dagoena, alegia.

    Jose Mª Botok hiru aldaketa proposatu ditu: lehenengoan, funtzionario-gaien egokitasuna egiaztatuko duten probak egitea proposatzen du; bigarrenean, hizkuntza eskakizunaren kreditazioa eskatzea proposatzen du, eta, hala behar izanez gero, horren kreditaziorako bidea emango duten probak egitea.. Prposatutako hirugarren aldaketa, udalbatza osatzen duten alderdi politikoak epaimahai kalifikatzailean partaide izatea da.

    Lehen zuzenketa, gaitasun proba teknikoa egiteari buruzkoa, kontrako zazpi botoz baztertu da, alkateak eta Herri Batasunako zinegotziek emanak; aldeko bi: PSOEko zinegotziek; eta hiru abstentzio: EAJ eta EAko zinegotziak.

    Bigarren eta hirugarren zuzenketak bertan diren zinegotziek aho batez onartu dituzte.

    Zuzenketak bozkatu ondoren diktamena bozkatu da eta onartu egin da alkatearen, HBko zinegotzien eta EAJko zinegotziaren aldeko botoez; bi boto kontra: PSOEko zinegotziek; eta bi abstentzio: EAko zinegotziek. Bozketaren emaitza hala izanik, akordio hauek hartu dira:

    “1.- Udalak bere Osoko Bilkuretan onartutako Plantila eta Lanpostuen Zerrenda oinarritzat hartuz, zeinak 1998ko martxoaren 9an Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitara eman ziren, aldaketa hauek egitea erabaki da:

    Plantila Organikoan oraindaino izaera Laborala izan duten lanpostu guztiak, lan kontratu partziala duten 14 musikoak ezik, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea aldatzen duen 16/1997 azaroaren 17ko Legearen 2. Erabaki Gehigarrian aipatzen den funtzionarizazio prozesuan sartzen dira. Hau dela eta, deialdi honetan parte hartu eta gainditzen duten langileak Karrerako Funtzionario izaera lortuko dute, lorpen honek lanpostua automatikoki aldatzen dela suposatzen duelarik, lanpostua funtzionarioen plantilan sartuko baita. Aukeraketa prozesuan parte hartzen ez dutenek edo prozesu hori gainditzen ez dutenek beren lanpostuan jarraituko dute aurretik zuten lan-harremanekin, eskubide finkatu guztiekin, sustapen profesionalerako aukeren kalterik gabe eta indarrean dauden xedapenen arabera beren izaerari dagozkion eskubide guztiekin. Plaza horiek ezabatu beharrekotzat joko dira.

    Plantila eta Lanpostuen Zerrenda, akordio hau hartzen den momentuan eta Udal Ediktu Taula eta Probintziako Buletin Ofizialean argitarazten direnean indarrean sartuko dira, 781/1986 Erret. Dekretu Legislatiboko 127. artikuluaren arabera. Behin aipatu medio ofizialean publikatu eta gero, akordio honen kopia bat aipatu «EDL»ko 127. artikuluan aipatzen diren organismoei bidaliko zaie

    2.-  Lezoko Unibertsitateko Udaleko lan-kontratuko langile finkoak karrerako funtzionario izatera heltzeko hautaketa probetara deitzea, Euskal Herriko Funtzio Publikoari buruzko azaroaren 7ko 16/1997 Legearen bigarren Xedapen Gehigarriak aipatzen duenari jarraiki, lan kontratu partziala duten hamalau musikoak izan ezik.

    3. Deialdia eraenduko duten oinarriak onestea, Jose Mª Botok proposaturik onartutako aldaketekin.”

    9.- KULTURA ETA EUSKARA DINAMIZATZAILEARI ATZERAPENEN ORDAINKETA GISA KOPURU SEINALATU BAT ABONATZEA ONARTZEKO PROPOSAMENA.

    Maixabel Unzainek aurkeztu du proposamena. Hontan oinarritu du, alegia, garai batean euskara dinamizatzailea zenari kultur dinamizatzaile funtzioak egitea proposatu zitzaiola, jaietako egitarauaz eta kultur batzordeaz arduratuz. Proposamena hori, interesatuarekin berarekin alkateak, kulturako zinegotziak, ordezkari sindikalak eta pertsonaleko zinegotzi eskuordedunak 1996ko uztailean izan zuten bilera batean egin zitzaion. Bilera ezkero funtzio horiek betetzen ari da eta udalbatzak funtzio horiengatik ordainketa bat errekonozitzen dio 1998ko urtarrilaren 1.a ezkero. Langileak orain 1.028.258,- pta kopurua erreklamatzen du atzerakin gisa, funtzio horiek bete eta baina zegokion nibela kobratu ez duen hilabeteetakoa.

    Aurkeztutako akordio proposamena hau da:

    “Udalbatzak 1997ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran erabaki zuen euskara eta kultura dinamizatzaileari 15 ordainketa-nibela esleitzea, eginkizun berriak bere gain hartzeagatik.

    Orain planteatzen da aitortzea ezen, kultura eta euskara dinamizatzailearen eginkizunak betetzen ari zen pertsona, eginkizun berri horiek 1996ko uztailean edo garaitsu hartan planteatu ziren ezkero ari zela betetzen.

    Kultura eta pertsonak eskuordedunek izenpetutako txostenak hala egiaztatzen dute.

    Hori guztia dela eta, lan hori aitortzea proposatzen diot udalbatzari, 1996ko uztaila ezkerokoa 15 nibelaren arabera ordainduz.”

    Jose Mª Botok ulertzen du ezen, gai horrek ez duela inolako udal organoren txosten edo akordiorik, funtzio berriak eta eta ordainketa berria erabakiko dituenik. Bere iritzirako, 1997ko abenduaren 17ko osoko bilkuraren akordioaren aurretiko egoera ezin da onartu.

    Iñake Urrestarazuk galdetu du ea zergatik gai hori ez den barne batzordetik pasa. Gogorazi du ezen, oraindik ere, bai kultura eta euskara dinamizatzaileak, bai idazkaritzako administratiboak, egiten dituzten funtzioen deskribapenaren zain dagoela.

    Idazkariak ulertzen du ezen, lanpostuen funtzioen eta haien ordainketen aldakuntza oro, eskumena duten udal organoek onartu behar dituztela eta, kasu honetan, ez duela ezagutzen 1997ko abenduaren 17ko osoko udalbatzarena baino lehenagoko beste akordiorik dagoenik eta, beraz, kaltetua enplegatua bera suertatzen den egoera irregular baten aurrean aurkituko ginatekeela.

    Maixabel Unzainek esan du, ez daukala inolako eragozpenik gaia barne batzordetik pasatzeko, baina betiere batzordekideak bertara etorriko direla bermatzekotan.

    Alabaina, alkatearen iritziz, gaia nahiko argi dago eta, beraz, udalbatzari proposatzen dio gaiaren premiazkotasuna onar dezan, proposamena bozkatu ahal izateko, hau batzorde informatzaileak aldez aurretik diktaminatu gabe dagoenez.

    Bozketa eginik, premiazkotasunaren aldeko zazpi boto eman dira, alkateak eta H.B.ko zinegotziek emanak; kontrako bi boto, PSOEko zinegotzienak; eta hiru abstentzio, EAkoen eta EAJkoarenak.

    Premiazkotasuna onarturik, proposamena bozkatu da, haren alde zazpi boto eman direlarik: alkateak eta HBko zinegotziek; kontrako bi PSOEko zinegotzienak; eta hiru abstentzio, EAkoen eta EAJkoarenak.

    Bozketaren emaitzaren arabera onartu egin da proposamena, euskara eta kultura dinamizatzaileari, Xanti Vali, 1.028.258,- pta abonatzea erabakiz, ordainketa-atzerakin gisa, 15 nibeleko funtzioak egin baititu 1996ko uztailaren 11tik 1997ko abenduaren 31 arte, horiek 11 nibelez ordaindu zitzaizkiolarik.

    10.- ALKATETZAREN ETA ESKUORDEDUNEN ADIERAZPENAK.

    Alkateak iragarri du, abenduaren 23rako hazienda batzordearen bilera deituko dela, abenduaren 29an egingo den osoko bilkurara eramateko gaiak diktaminatzeko.

    11.- GALDERA ESKAERAK.

    1.- Iñake Urrestarazuk galdetu du ea egia den hortik zehar dabilen zurrumurrua, alegia, 1 Sistema Orokorreko inguruetan balkoi partikularra ixtearen gastuak udalaren kargura izango direla.

    Alkateak erantzun du egia dela, bere garaian justifikatuko duela gastua. Argitu du ezen, hori, saihesbide berriaren eraikuntzak eraginik datorrela etxebizitza batzuk zein egoeratan geratzen diren kontuan izanik.

    2.- Jose Mª Botok gogorazi du, kiroldegiko obrei dagokienez egindako aldaketen onarpen izenpetuak eskatu zituela.

    Alkateak gogorazi dio ezen, obren jarraipenerako batzordean baloratu ondoren, aldakuntzak osoko bilkuran onartu direla. Beraz, osoko udalbatzarena beste erabakirik ez dagoela.

    Jose Mª Boto ez da konbentzitu erantzunarekin zeren, bere ustez, aldakuntzen obrak egin ondoren aurkeztu baitira osoko bilkurara. Obra horiek egiteko aginduak eskatzen ditu berak.

    3.- Jose Mª Botok galdetu du ea udalak inolako aditzerarik duen edota inolako kontrolik, portuan egiten diren molde askotako materialen etengabeko erabilpenei buruz, horien ondorioz hautsa e.a. zabaltzen baitira herrian.

    Alkateak esan du berriki igorria duela idatzi bat portuko Agintaritzara, arazo horiei buruz argibideak eskatuz.

    4.- Pello Garbizuk bederatzi galdera egin ditu idatziz, eta idazkaritzako artxiboan jasota daude. Alkateak haietariko batzuei erantzun die. Egitatezko bikoteen erregistroaz diktaminatzeko batzordea biltzeko eskaeraren aurrez aurre, alkateak gogorazi du ezen, deitutako bigarren eta azken bilerara bera eta udal idazkaria beste inor ez zela etorri eta, beraz, gaiari buruz interes eskasa zegoela pentsatu zuela. Alabaina, eskaera berriro egin denez, batzordera berriro dei egingo duela esan du.

    Pello Garbizuk galdetu du, urriaren 27an eta azaroaren 24ean presoen egoera zela medio hartutako osoko bilkurako akordioen gauzatzeaz. Alkateak esan dio, prentsara, Presondegi Erakundeetara, Lezoko presoak atxiloturik dauden presondegietara eta presoei beraiei ere igorri dizkiela.

    Pello Garbizuk galdetu du, hauteskundeetako kanpainako hondakinak garbitzeko Alkatetzaren 151 Dekretuaren bidez kontratatutako pertsonen kostuaz. Alkateak esan dio datu zehatza ez daukala baina bi asteko kontratazioa izan zela, 8 nibelekoa.

    Pello Garbizuk egindako gainerako galderei, zinegotzi eskuordedunen bidez erantzungo zaie, galdera haiek zuzendurik daudenaren arabera, hurrengo bilkuran.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 21:30 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna