1998.eko Urriaren 14ekoa

Agiri mota

Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamalaugarrena, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jesus Mª Martiarena Jaka, Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris.

Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.

1.- UDALBATZAREN OSOKO BILKURETAKO AKTAK ONARTZEA: 98/07/29 DATAKOA (OHIKOA) ETA 98/08/03, 98/09/29, 98/09/30 ETA 98/10/06 DATAKOAK (EZOHIKOAK).

Onartu eta izenpetu egin dira onarpenerako aurkeztutako aktak. Alabaina, Jose Mª Boto ez dago ados 1998ko abuztuaren 3ko aktaren idazketarekin orokorrean.

2.- ARAU SUBSIDIARIOAK "BIKARIOENEA" AIEKARI DAGOKIONEZ ALDATZEA HASTAPENEZ ONARTZEKO DIKTAMENA.

Alkateak eman dio aditzera udalbatzari Obra eta Hirigintza Batzordearen diktamena. Hori onartzea proposatu dio udalbatzari. Zehaztu du ezen, espaloiaren zabalerari buruz egindako iradokizuna, parte batean onartu egiten dela 2,50 metrotako zabalera proposatuz.

Diktamenak honela dio idatzian:

"Udalbatzak 1998ko ekainaren 10eko osoko bilkuran onartu zuen Bikarioenea aldeko Arau Subsidiarioen aldakuntzarako aurrerapena, dokumentuaren hastapeneko onarpena onartutako hitzarmen urbanistikoa izenpetzearen baldintzapean utziz.

Aurrerapenaren dokumentua informazio publikorako jende aurrean ipinirik egon da prentsako eta boletin ofizialeko iragarkien bidez. Denboraldi horretan iradokizun bat aurkeztu da, espaloiaren zabalera 3 metrotik 2,20 metrora murrizteko.

Abuztuaren 6an izenpetu zen hitzarmen urbanistikoa Udalaren eta jabeen artean, horrela hastapeneko onarpenerako baldintza betez.

Orain dokumentua hastapeneko onarpenerako aurkezten da. Dokumentua Manuel Jimenez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek idatzi dute eta Euska Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisatu du 1998ko irailaren 30ean.

Aurrekin horiek ikusirik Obra eta Hirigintza Batzordeak, Mikel Arrizabalaga alkatearen eta Jesus Mª Martiarena zinegotziaren aldeko botoez eta Pello Garbizuk eta Jose Mª Botok iritzirik eman ez dutelarik, dokumentu hori Osoko Udalbatzaren onarpenerako diktaminatu du, betiere gogoraraziz ezen, akordio horrek Udalbatza osatzen duten partaideen geiengo absolutoaren aldeko botoa eskatzen duela, eta akordioa hau da:

1.- Lezoko Hirigintza Planeamendurako Arau Subsidiarioetako zenbait elementuren aldaketa, Bikarioenea aiekari dagokionez (8 S.O. eta Antonio Pildain kaleko 10eko finkaren parte bat), onartzea, dokumentua Manuel Jimenez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek idatzi dutelarik eta Euska Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisatu duelarik 1998ko irailaren 30ean, eta dokumentu horretan jaso da, halaber, aurrekina informazio publikorako egon den epean aurkeztutako iradokizuna.

2.- Akordio hau informazio publikorako ipintzea, hilabete batez, prentsan eta probintziako egunkari ofizialean iragarkiak argitaratuz."

Jose Mª Boto proposamena aldatzearen kontra azaldu da: Inor kontuan izan gabe egoitza eraikitzeko asmoa bertan behera utzi izanarekin ez dator bat eta proposatutako eraikuntzarekin ere ez dator bat, haren iritzirako aieka horretan egin beharko litzatekeenetik kanpo dago, tramankulutzar bat iruditzen zaio. Espaloiaren zabalerari dagokionez, iruditzen zaio ezen, iradokizuna ez litzatekeela onartu behar zeren, horrek, kale berean hiru zabaleratako espaloiak izatea suposatuko bailuke.

Bozketa eginik, bederatzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearena eta zinegotzi hauenak: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jesus Mª Martiarena Jaka, Pello Garbizu Azkue; bi abstentzio izan dira: Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi; bi boto izan dira kontra: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Eta, beraz, diktamena onartu egin da iradokizuna parte batean jasoz eta espaloiaren 2,50 metrotako zabalera ontzat emanez, udalbatza osatzen duten kideen gehiengo absolutuaren aldeko botoez.

3.- BEKOERROTA UDAL KIROLDEGIKO OBREN ALDAKETAK ONARTZEKO DIKTAMENA.

Alkateak proposatu dio udalbatzari kiroldegiaren kostuen gehikuntzari buruz obra eta hirigintza batzordeak emandako diktamena onartzea.

"Alkateak eta kiroldegiko obretako arkitekto zuzendariak laburbildu dizkiete bazkideei, kiroldegiko obra proiektuari egindako aldakuntzak.

Aldakuntzen zerrenda baloratua da aurkezpenerako oinarritzat baliatu dena; balorazioak bere baitan daramatza aurreikusitako obragintzaren kosto-gehikuntza eta horri dagokion aurrekontu aldaketa. Behin betiko likidazioaren zain estimatu den gastua 37.562.087.- pta da, aurreikusitako gastuaren gainetik. Horren arrazoiak nagusiki bi dira: lehengo adjudikaziodunak abandonatu ondoren izandako obra-hondaketaren zuzenketa eta proiektuko hobekuntzak, nahiz obraren aldakuntzak nahiz materialen aldaketak.

Mikel Arrizabalaga eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoez eta Pello Garbizuk eta Jose Mª Botok iritzirik eman ez dutelarik, Hirigintza Batzordeak Osoko Udalbatzan onartzeko diktaminatu ditu ondorengo akordioak:

1.- Udal Kiroldegiko proiektuari eta haren aurrekontuari egindako aldaketen zerrenda onartzea, horren obragintzarako aurrekontua onartuz. Guztira 37.562.087.- pta.

2.- Udal aurrekontuetan horri dagokion aurrekontu-partida baliatzea.

3.- Horren obragintza Construcciones Adolfo Sobrino S.A. enpresak egin dezan onartzea, Kiroldegiko obren adjudikazioduna hori izaki.

Jose Mª Botok ez du ulertzen gastuaren gehikuntzaren zergatia, eta aldakuntza horien dokumentazio izenpetua aurkezteko eskatu du."

Alkateak errepikatu egin ditu gastuaren gehikuntza hori eragin duten arrazoiak: kiroldegiaren eraikuntza lanak hasi zituen enpresak obra bertan behera utzi izana, proiektuaren hobekuntzarako partida berriak eta materialetan aldakuntzak.

Iñake Urrestarazu ez dago ados diktamenarekin zeren, udalbatzaren eskumeneko arazoak ekartzen baitira bertara eta baina, aldez aurretik, auskalo non erabaki eta burutu ondoren.

Jose Mª Botok, hirigintza batzordean egin zuen bezala, adjudikatutako obran aurreikusi gabeko obra-partiden agindu izenpetuak eskatu ditu. Kiroldegiaren inguruan hartutako erabaki guztiak kritikatu ditu, inprobisazio ugari izan dela iruditzen zaio eta azkenean kiroldegi kaskarra eta garestia burutu dela.

Pello Garbizu bat dator bi zinegotziek azaldutako iritziarekin eta, iruditzen zaio, udalbatzari erabakia ukatu izana dela okerrik larriena, udalbatzak orain ezin baitu bestelakorik erabaki, eta udalbatzaren kontrolaz kanpo gauzatu direla egintzak.

Idazkariak ohartarazi du, aurkeztutako akordioa legearen kontrakoa dela, aurrekontu-legedia eta kontratazio administratiboarena ere errespetatzen ez dituelako zeren, gastu-baimenaren prozedura ez baita bete ezta, era berean, proiektuaren aldukuntzen onarpen eta kontratu-adjudikazioarenak ere.

Bozketa eginik, zortzi boto eman dira diktamena onartzearen alde: : Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearena eta zinegotzi hauenak: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jesus Mª Martiarena Jaka; bi boto izan dira kontra: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris; Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendik ez dute eman botorik. Eta, beraz, diktamena onartu egin du udalbatzak.

4.- BEKOERROTA UDAL KIROLDEGIAREN ERABILERA-ARAUDIA ONARTZEKO

PROPOSAMENA.

Alkateak aurkeztu dio udalbatzari proposamena eta, argibide gisa, adierazi du ezen, horretarako deitutako kultur batzordean ezin izan zela diktaminatu quorum faltaz. Udalbatzari proposatu dio gaiaren premiazkotasuna onar dezala eta hastapenez araudia onar dezala.

Proposamenak honela dio:

"Bekoerrrota udal Kiroldegia laster irekiko denez, kirol zerbitzu teknikoak instalazioen erabilera araudia proposatu du.

Aipatu araudia diktaminatzeko deitutako Kultura Batzordeak ez du izan quorumik eta, ondorioz, ez da gaia diktaminatu.

Kiroldegia irekitzear dagoenez, ez dago gaia uzterik; hortaz, Osoko Bilkurari ondorengo erabaki hauek hartzea proposatzen diot:

1.- Bekoerrota Udal Kiroldegiaren erabilera-araudia onartzea.

2.- Araudia jendeaurrera ateratzea, iradokizunak aurkeztu ahal ditzaten."

Jone Salaberriak esan du ezen, Lezoko elkarte eta taldeen ordezkariekin egindako kultur batzordearen bilkuran banatu zela araudiaren zirriborroa iradokizunak jasotzeko helburuz, eta gaia hurrengo kultur bileran berriro tratatzea erabaki zela.

Pello Garbizuk esan du, testua, tamalez, ez dagoela artikulatuta, horrek erraztu egingo bailuke hari buruz egin nahi izango litzatekeen edozein aipamen. Testuan zenbait akats ere badagoela esan du, esateko, errepikapenak, itzuli gabeko paragrafoak e.a. Bere iritzirako, hortik zehar badago indarrean molde honetako nahikoa araudi, eta ongi merezitako kopia txukun bat egiteko aukera eman zezateken.

Idazkariak seinalatu du, zinegotziei igorritako testu osoa artikulatu duela.

Jose Mª Botok eskatu du proposamena mahai gainean gera dadila, harik eta behar diren zuzenketak egin arte.

Alkateari eraginkorrago iruditzen zaio testua hastapenez onartzea, informazio publikorako jartzea eta testu artikulatua banatzea.

Mahai gainean uzteko proposamena atzera bota da zinegotzi hauen aldeko bost botoekin: Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Zazpi boto izan dira kontrakoak:Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, eta abstentzio bat: Jesus Mª Martiarena Jaka.

Bozketa horren ondoren eta gaiaren premiazkotasuna onartutzat emanik, araudiaren onarpen proposamena bozkatu da. Proposamena onartu egin da aldeko zazpi botoz: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea. Bi boto izan dira kontra: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris; abstentzio bat: Jesus Mª Martiarena Jaka; Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi zinegotziek ez dute botorik eman.

5.- BEKOERROTA UDAL KIROLDEGIKO PREZIO PUBLIKOAK ONARTZEKO PROPOSAMENA.

Alkateak aurkeztu du akordio-proposamena eta gogorarazi du ezen, horretarako deitutako Hazienda Batzordearen bilkuran, ezin izan zela diktaminatu quorum faltaz.

Askotariko adierazpenak eman dira jarritako kuoten kontzeptuak nahasgarriak gertatzen direla esanez (gazteleraz bakarrik daude, matrikula ez dago aski definiturik, denboraldi abonoa bera definitu gabe, urteko bonoa falta da, klub hitzaz zer ulertzen den, e.a.).

Maixabel Unzainek esan du, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegiko prezio berak direla zeren, hitzarmen bat baliatu nahi baita bi instalazioak bietako abonatuek erabil ditzaten.

Bai Mirari Recaldek baita Jose Mª Botok ere seinalatu dute, agian egokiago zela hitzarmena Errenteriarekin edo Pasaiarekin egitea Oiartzunekin baino.

Alkateak esan du, aipatuko duela gaia Oarsoaldeako hurrengo bileran.

Gaiaren premiazkotasuna neurtzeko bozketa eginik, gaia inongo batzorde informatzailek diktaminatu gabe dagoenez, zortzi boto eman dira premiazkotasunaren alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Mª Martiarena Jaka. Lau boto kontrakoak: Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris; eta abstentzio bat: Pello Gazbizu Azkue.

Gaiaren premiazkotasuna onarturik, proposamena bozkatu eta aldeko zazpi botoz onartu da: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea. Bi boto kontra: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris; eta abstentzioak lau: : Jesus Mª Martiarena Jaka, Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

Bekoerrota udal kiroldegirako puntu honetan onartutako prezio publikoak, espedientean jasota aurkitzen dira.

6.- 1999KO EKITALDIRAKO ORDENANTZA FISKALAK ONARTZEA ETA ALDATZEA, ETA 1998KO BATZUK KENTZEA.

Alkateak deitoratu egin du proposamena premiazkotasunez aurkeztu behar izana, gaia hazienda batzordeak diktaminatu gabe baitago, horretarako deitutako bilkuran beharrezko gutxieneko quorumik osatu ez zelako.

Alkateak proposameneko berritasun nagusiak laburbildu ditu: %3ko gehikuntza proposatzen da, batetik KPI gehiguntzari erantzuteko %2 eta bestetik zerbitzuen kostuen gehikuntzak finantziatzeko. Kiroldegiaren eta Musika Eskolaren kasuan proposatutako gehikuntza %10 da. Gogorarazi du ezen, Lezoko zerga, tasa eta prezioak eskualdeko merkeenak direla.

Iñake Urrestarazu kexu da, hain garrantzi handiko gaia aztertzeko asti gutxi izan delako. Beste batzuetan kexatu den bezala, ez da justua hazienda batzordeetarako deia goizetarako egitea, hartako partaide askok ez baitute lan arrazoirengatik bertara etortzeko aukerarik.

Mirari Recaldek seinalatu du, Musika Eskolako prezioak igo beharra dagoela. Bere iritziz, Musika Eskola haurtzaindegi molde bat bihurtu da, eskolaz kanpoko orduetarako beste aukerak eskasak direnez, familia askok Musika Eskolan sartzen dituzten beren seme-alabak. Prezioek irtenbide hori bultzatu egiten dute. Eskolaren defizitaren parte bat ludotekak eta eta denborapasarako beste jarduera batzuk sortzen erabiltzea iradoki du eta musika eskola ikasle gutxiagorekin eta eta maila handiagoa eskatuz jartzea.

Jose Mª Botok, gaia aztertzeko eman den denbora urria kritikatu du, gaia hain epe laburrerako aurkeztu beharra adarra jotzea dela iruditzen zaio. Azaldutako proposamenari dagokionez, %3ko igoera gehiegizkoa iruditzen zaio eta kiroldegiko eta musika eskolako tasak %10 igotzearekin ez dator bat zeren, bere iritzirako, hiritarrek ez dute zertan ordaindurik langileen soberako kostoa. Iradoki du ezen, berrikusi beharreko gaietariko bat salbuespenena dela, ordenantza fiskal bakoitzean era desberdinean tratatzen baita.

Pello Garbizuri iruditzen zaio, benetako eztabaida ordenantza fiskalari buruz egin behar dela proposatutako igoerei buruz baino: iruditzen zaio ezen, indarrean daramaten denbora luzea kontuan harturik, ordenantzen testuek merezi dutela berrikuspen bat.

Zehazki proposamenari dagokionez galdetu du ea tasa berriak ezartzeko proposamenak aldez aurretik estudio ekonomiko finantziero bat ez ote duen behar, eta edonola ere kiroldegiko zerbitzuaren kostuen estudioaz galdetu du. Idazkariak erantzun du, txosten horiek aginduzkoak direla eta, horiek falta direnez, akordioak eduki lezakeela bere balioari buruzko bizioren bat.

Alkateak planteatu dio udalbatzari, onar dezala proposamena tratatzea, diktaminaturik ez dagoen arren. Udalbatzak zortzi boto eman ditu alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Mª Martiarena Jaka. Lau boto kontrakoak: Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris; eta abstentzio bat: Pello Gazbizu Azkue. Beraz, onartu egin da gaiaren premiazkotasuna.

Segidan,deialdiarekin batera igorritako proposamena onarpenerako aurkeztu du alkateak, eta idazkariak gogorarazi du, Toki Erregimeneko Oinarrien Legeko 47.3 artikuluaren ildotik, onarpenerako udalbatza osatzen duten kideen gehiengo absolutuaren aldeko botoa behar dela.

Bozketa eginik, udalbatzak zortzi boto eman ditu alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Mª Martiarena Jaka. Lau boto kontrakoak: Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris; eta abstentzio bat: Pello Gazbizu Azkue. Beraz, onartu egin dira ondorengo puntu hauek:

  1. Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan xedatutakoa betez, ondoko hau erabaki da behin-behineko izaeraz:

A).- Jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik, hau da,

1

Merkantziak, eraikuntzarako materialak, zatarriak, hesiak, euskarriak, ostikoak, aldamioak eta antzeko beste instalazioak.

2

Espaloietan zehar ibilgailuak sartzea eta aparkaleku esklusibotarako bide publikoa erreserbatzea, ibilgailuen geltokia, edozein mldetako merkantziaren karga eta deskarga.

3

Portadak, Erakusleihoak eta beira-arasak

4

Feriak eta Merkatu txikiak.

5

Lubakiak, zuloak eta langiketak erabilpen publikoko udal lurretan egitea, errepideak, bideak eta gainerako herribideak barne, ubideak, estolderiak eta beste edozein instalazio egiteko, eta era berean, bide publikoan zorua edo espaloiak nolanahi harrotzea.

6

Bide publikoan kiokoak jartzea

7

Erabilpen publikoko udal lurretan lurpea okupatzea

8

Mota orotako udal bide publikoren hegaldura okupatzea, eraikuntza elementu itxiz, terrazak, behatoriak, balkoiak, markesinak, toldoak, haize-babesak eta antzeko beste instalazioak, bide publikoaren gainera hegaldura dutenak edo fatxadaren lerrokaduratik kanpo ateratzen direnak.

9

Udal jabari publikoko luretan iragarkiak jartzea edota errepide, herribide eta gainerako bide publikoetatik ikusten direnak jartzea.

10

Erabilpen publikoko udal lurrak okupatzea mahai, aulki, tribuna, solairu eta antzeko beste elementuz, irabazizko helburuz.

B).- Ordaindu beharreko tasak finkatzea, horiek arautzen dituen zkidun Ordenantza fiskala onartuz,

C).- Halaber, zerbitzuak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik, hau da, exijituko diren tasak ezartzea

1

Herri-uraren hornidura

2

Zaborra biltzea

3

Estodleria zerbitzua

4

Udalaren kanposantuko tasa

5

Establezimenduak irekitzearen gaineko tasa.

6

Obra lizentzien gaineko tasa.

7

Inork eskaturik emandako dokumentuak.

8

Autotaxien eta gainerako ibilgailuen lizentziak

9

Ibilgailuak erretiratzeko zerbitzua ematea

10

Ibilgailuen zirkulazioa eta bideetako segurtasuna

11

Plakarik gabeko ziklomotoreak

12

Musika eskolako irakaskuntza tasa

13

Bekoerrota kiroldegiko tasa.

D).-ordaindu beharreko tasak finkatzea, horiek arautzen dituen Ordenantza fiskala onartuz,

E).-Udal jabari publikoa okupatzeagatik, hau da, ezarrita dauden prezio publikoak kentzea, horiek arautzen dituen 14 zk.dun Ordenantza indargabetuz, eta, halaber, zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatik, hau da,

13. Ordenantza

.- kontserbatorioa

.- Musika Eskola

.- Kiroldegia

14. Ordenantza

.- Itxidurak, zurkaitzak, merkantziak, eraikuntza-materialeak, zatarriak

.- Finka baera espaloian zehar ibilgailuen sarrera, eta bide publikoan hauen aparkamendurako erreserba

.- Eskaparateak, bairategiak, laginteriak, atalaurre-apainduriak, eskaparateen itxiturak eta instalazio osagarriak edo haien ordezkatzaileak

.- Ferietako eta herriko jaietako postuak, kaleko industriak eta kalez-kalekoak.

Zoruan edo espaloietan arroilak edo lubakiak irekitzea edo beste edozein indusketa

.- Jabari publikoko i¡ondasunen lurzoruaren eta lurpeaaren erabilpen pribatibo eta probetzamentu berezia

.-Udal bide publikoen lurzoru, lurpe edo hegalduraren erabilpen pribatiboa edo probetxamendu berezia, hordidura zzerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen alde.

Hori guztia, Udal Batzarrak 1998 urriaren 14(e)ko bileran hartutako Erabakiari jarraiki egiten da (Erabaki hori behin betiko bihurtuta, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean, eta 1999ko urtarillaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak

2. 11/1989 Foru Arauan xedatutakoarekin bat etorriz, behin-behineko Erabaki hau eta hari erantsitako ordenantza fiskalen testua hogeitahamar lanegunez jarriko dira ikusgai jendaurrean Udaletxe honetako iragarki taulan interesatuek espedientea aztertu eta egoki deritzeten erreklamazioak aurkez ditzaten.

3. Erakustaldia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bitartez jakinaraziko zaio jendeari. Erakusteko epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.

7.- KREDITU ALDAKETARAKO ESPEDIENTEA ONARTZEA: TRASFERENTZIAK (98/30007 Z.).

Alkateak eman du proposamenaren berri eta, hitzez hitz, honela dio:

"Udal honen Aurrekontuari eragiten dion gastuen aurrekontu partiden arteko kreditu transferentziaren bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientearen berri eman da.

Kontuhartzaileak egindako txostena irakurri da, zeinak adierazten baitu aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaiola, zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/1991 Foru Arauak 29. artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96/1992 Foru Dekretuak 34. artikuluan ezarritako beharkizunei egokitzen zaiela.

Alkate naizen aldetik hemen heldu den erakabia hartzea proposatzen diot osoko bilkurari:

E R A B A K I A :

Lehenik.- Proposamenean zerrendatzen diren gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, udal honen Aurrekontuari dagokiona, kapitulukako ondoko laburpenaren arabera:

Transferitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (bajak)

Art.

Azalpena

Hasierako.Kred

Gutxipena

Emaitza

220-421-

Bulego materiala

500.000

200.000

300.000

227-311-09

Estancia residencias tercera edad

4.500.000

1.265.000

3.235.000

226-110-99

Crédito Global

2.083.919

1.047.771

1.036.148

Gehitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (altak)

Art.

Azalpena

Hasierako kredit.

Igoerak

emaitza

622-421

Habilitacion sotano

1.000.000

200.000

1.200.000

625-311.1

Mobiliario tercera edad

0

1.265.000

1.265.000

623.222.2

Telecomunicaciones

0

1.047.771

1.047.771

Bigarren.- Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea."

Gaia Hazienda Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, udalbatzari proposatu dio horren premiazkotasuna onar dezala. Udalbatzak zortzi boto eman ditu alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Mª Martiarena Jaka. Lau boto kontrakoak: Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris; eta abstentzio bat: Pello Gazbizu Azkue. Beraz, onartu egin da gaiaren premiazkotasuna.

Ondoren alkateak proposamena onarpenerako aurkeztu du. Bozketa eginik, udalbatzak zortzi boto eman ditu alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Mª Martiarena Jaka. Lau boto kontrakoak: Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris; eta abstentzio bat: Pello Gazbizu Azkue.

8.- LAU ZINEGOTZIK EGINDAKO ESKAERA, BATZORDE BEREZI BAT SORTZEKO, "EUSKADIKO ITZULIA 95" DELAKOAREN AZKEN ETAPAKO KOMITE-ANTOLATZAILEAREN KONTUAK AZTERTZEKO HELBURUZ.

Alkateak eman dio aditzera udalbatzari batzarde berezi bat sortzeko lau zinegotzik egindako proposamena. Zinegotziek egindako proposamena hau da:

"Aurrekariak

"EUSKADIKO ITZULIA 95" txirrindulari-probaren azken etapak Lezon izan zuen bukaera 1995eko apirilaren 7an. Lezoko Udalak ekonomikoki lagunduz garatu zen proba Herriko Organizatzaile Komitearekin batera lan eginez.

Horri buruz Kontuhartzailetzak 1998ko otsailaren 26an egindako txostenetik ateratzen denez:

1.- Nahiz eta 1995ko Udal Aurrekontuak proba hori burutzeko 1,5 milioiren defizita aurreikusirik eduki, likidatutako defizita 4,9 milioi izan zen; aurreikusitako 7 milioiko sarreretatik, 0,8 milioi eskas besterik ez zen bildu.

2.- Ekarpen ekonomiko handiena (5 milioi) aurrerapen gisa eman zen, udal Idazkariaren eta Kontuhartzailetzaren ilegalitate oharrarekin.

3.- Arrizabalaga alkate jaunak eskatu zion Komite Organizatzaileari 1995eko azaroan, emandako aurrerapenaren justifikazioa.

4.- Eskatutako justifikazioa, inolako argibiderik gabe udal Diruzaintzan entregatu zen karpeta baten bidez gauzatu zela, hartan askotariko dokumentuak ageri direlarik.

Bestalde, Osoko Bilkuretan gure galderek jaso dituzten erantzunetatik atera dugunez:

5.- Arazoaren nabarmentasuna arren, lehen deskribatutako karpetako dokumentazioa ez da aztertu, eta aurrerapen hura, inolako egiaztapen beharrik gabe, nahikoa justifikatutzat ematen da.

6.- Korporazio honetako partaide batzuk aipatutako Komite Organizatzailean taldekide izan ziren.

Hori guztia dela eta, Lezoko Udalbatzari ondorengo hau proposatzen diogu:

PROPOSAMENA

"EUSKADIKO ITZULIA 95" DELAKOAREN AZKEN ETAPAKO KOMITE-ANTOLATZAILEAREN KONTUAK AZTERTZEKO HELBURUZ, BATZORDE BEREZI BAT SORTZEA.

Xedea:

Aurkeztutako dokumentazioa eta kontuak eta hartako akats posibleak aztertzea, hortarako, beharrezkoa balitz, udal zerbitzu teknikoen aholkutza jasoz, eta azterkuntzaren emaitzak eta, erantzukizunik erabaki behar balitz, jokabide-proposamen posibleak Udalbatzari aurkeztea.

Osakera:

Udalbatzako talde politiko bakoitzeko zinegotzi bat, Komite Organizatzaileko partaide izan ziren zinegotziak salbuetsirik.

Bozketak:

Gerta daitezkeen bozketetan, HBren ordezkariaren botoak bi balioko du eta gainerako partaideetariko bakoitzarenak bat.

Lehendakaritza:

Alkateak HBko zinegotziaren esku delegatuko luke lehendakaritza. Lehendakaritzak markatuko du bilerarako eguna eta ordua.

Bileren aldizkakotasuna:

Astean behin.

Udalbatzari diktamena aurkezteko epea:

1998ko azaroaren 30 arte."

Pello Garbizuk proposatu du, batzorde bereziak horri buruzko diktamena emateko epeburua urtarrilaren 31 arte luza dadila.

Alkateak bere talde politikoaren izenean aitortu du, komite organizatzailearen kontuetan defizita badagoela, osoko bilkuretan egindako galderen informazioa eman denean egiaztatu dela ezen, organizazioak ekarritako fakturak ez datozela bat udaleko espedienteekin. Alabaina, bere iritzirako kontuak argi daude eta bere taldea moralki konbentziturik dago iruzurrik ez dela izan eta, beraz, defizita onartu egiten dute. Hori guztia dela eta, alkateak dio, ez dutela oztoporik jarriko ikerketarako edozein batzorde berezi sortzeko baina, ordea, hartan ez dutela parte hartuko eta, hortaz, bozketan abstenitu egingo dira.

Bozketa eginik proposamena onartu egin da aldeko sei botoz, hauek emanak: Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta Pello Gazbizu Azkue. Zazpi abstentzio izan dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea.

Aztergai zerrendako hurrengo puntuari ekin baino lehen, Jesus Mª Martiarena zinegotziak utzi egin du udalbatzaren bilkura.

9.- KUTXAKO BATZAR OROKORREKO UDAL ORDEZKARIAREN IZENDAPEN BERRIA EGITEKO PROPOSAMENA.

Alkateak aurkeztu du osoko bilkuraren onarpenerako izendapen proposamena. Jose Mª Boto kexu da, deialdiarekin batera igorritako proposamenagaztelerara itzuli gabe dagoelako.

Proposamenak zehatz-mehatz hala dio:

"Lizartza, Lezo, Oiartzun, Zaldibia, Amezketa, Usurbil eta Anoetako Udalok, herri txiki gisa sortu eta atera zitezkeen arazo eta proposamenak Kutxako Batzar Orokorrera eramateko, ordezkari izendatu genuen Jose Antonio Urkiola Cuni jauna, duela bi urte. Nahiz eta hasiera batetan eragozpenik jarri ez, Urkiola jaunaren lana zenbait agintariri gehiegi ez zitzaion gustatu, eta bateraezintasun kasu bat atereaz kalean utzi zuten.

Hau guztia kontutan izanik, eta lanarekin ildo berdinarekin jarraitzeko ordezkoa izendatu beharrean aurkitu garenez, honako puntu hauek onartzeko eskatzen diogu Osoko Udal Batzarrari:

1.- Jose Antonio Urkiola Cuni jaunari, zazpi herri hauen izenean KUTXAko Asanblada Orokorrean egin duen lanagatik eskerrak ematea.

2.- Herri txikien sentsibilitatea KUTXAko Asanblada Orokorrean present egon dadin, JOSE MARI PEREZ BUSTERO jauna, N.A.N. 15.645.904 zenbakiduna, gure ordezkari berri gisa izendatzea.

3.- Erabaki honen berri, KUTXAko Batzorde Erabileari ematea."

Bozketa eginik proposamena onartu egin da aldeko zazpi boto hauekin: Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, eta HBko gainerako zinegotziak, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea. Kontrako bi boto: Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta hiru abstentzio: : Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Gazbizu Azkue

10.- TOMAS GARBIZU MUSIKA ESKOLAKO LANGILEENTZAKO LAN HITZARMENA ONARTZEKO PROPOSAMENA.

Alkateak aurkeztu du akordio-proposamena. Gogorarazi du, hori ezin izan zela diktaminatu barne batzordean quorumik bildu ez zelako eta, beraz, bertan direnei eskatu die onar dezatela gai hau bilkura honetan tratatzea.

Akordio-proposamena honela dio:

"1998ko maiatzaren 27an EUDELek eta ELA eta LAB sindikatuek, XV. ARCEPAFE 1997ko hitzarmenaren eranskina sinatu zuten; aipatu eranskina, Udalarenak edo Udal Erakunde Autonomoenak diren Kontserbatorioetako eta Musika Eskoletako langileei dagokie.

Tomas Garbizu Musika Eskolako irakasleek eta Udal honetako ordezkari sindikalek behin eta berriz eskatu dute hitzarmen hori aplikatzea. Dena den, hitzarmen hori ezin izan zen diktaminatu urriaren 6an izandako Barne Batzordean ez baitzen quorumik izan.

Hori guztia ikusita, langile gaietarako delegatuak Osoko Bilkurari honako ERABAKI hauek hartzea proposatzen dio

BAT: Onartzea 1998ko maiatzaren 27an EUDELek eta ELA eta LAB sindikatuek sinatu zuten XV. ARCEPAFE 1997ko hitzarmenaren eranskina, Udalarenak edo Udal Erakunde Autonomoenak diren Kontserbatorioetako eta Musika Eskoletako langileei dagokiena.

BI: Hitzarmena aplikatzea Tomas Garbizu Musika Eskolako langileei, 98/99 ikasturte hasieratik, hau da, 1998ko irailaren 28tik aurrera.

HIRU: Udal ordezkariekin, musika irakasleekin eta ordezkari sindikalekin batzorde bat osatzea Tomas Garbizu Musika Eskolan hitzarmena aplikatzeak izan ditzakeen ondorioak aztertzeko eta arazoei irtenbidea emanteko."

Pello Garbizuk bere zalantzak azalditu hitzarmen hori indarrean sartzen den datari buruz: irailaren 28tik ote den edota, hitzarmeneko 3. Artikuluak dioen bezala, haren onarpenetik hasita. Halaber kexu azaldu da informazioa banatzeko eragatik zeren, bere iritziz, hitzarmenaren testua igorri baitzitekeen Eudeletik jaso zen orduko, eta, horrek, aukera emango zuen gaia lasaiago aztertzeko, eta ez osoko bilkurarako dokumentazio guztiarekin batera bidali.

Jose Mª Boto ez dator bat langileen artean bereizkeriak sor ditzaketen hitzarmenak onartzearekin eta gainera, iruditzen zaio, hitzarmenean proposatutako ordainketa nibelak udalean indarrean direnekin kontresanean daudela. Hitzarmen hau onartzeak suposatzen duen kostuaz galdetu du, eta berriro ere gaitzetsi egin du orain hori ordaindu behar duena herria izatea musika eskolako prezioak %10 igotzean.

Gaiaren premiazkotasunari buruz eta batzorde informatzaileak diktaminatu gabe egon arren bilkura honetan tratatzeari buruz bozketa eginik, onartu egin da aldeko zazpi botoz: : Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, eta HBko gainerako zinegotziak, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea. Kontrako bi boto: Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta hiru abstentzio: : Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Gazbizu Azkue

Akordio proposamena aldeko zortzi botoz onartu da:Mikel Arrizabalaga Pikabea alkate-lehendakaria, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Pello Garbizu Azkue. Kontrako lau boto: Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Mirari Recalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

11.- ALKATETZAREN ETA ESKUORDEDUNEN ADIERAZPENAK.

Alkateak 132/133 dekretuaren bidez egindako kreditu aldaketa baten berri eman du, eta azaroaren erdi aldera inauguratuko dela kiroldegia.

12.- GALDERA ESKAERAK.

1.- Jone Salaberriak eman dio Pello Garbizuk egindako galderari erantzuna, kultur erakunderentzako dirulaguntzei buruz onartutako araudia aplikatzeari dagokionez. Egoera desberdinetan aplikatu izan dela esan dio (ihauteriak, euskal jaia, dantza txapelketa, udalekuak, e.a.), eta jaietako dirulaguntzetan eta Orratx aldizkariari emandakoetan ez dela aplikatu.

2.- Alkateak erantzun die Pello Garbizuk aurkeztutako hiru galderari:

2.1.- Errenteriako TAO Lezoko udalerrian aplikatzeari buruzko gestioak. Alkateak esan dio ez duela ezagutzen aurreko legealdikoakordioa gai horri buruz. Esan du, jadanik badela bi-hiru urte Errenteriako alkatearekin hitz egin zuela, udalerrien arteko mugei buruzko zenbait arazo kontzeaz (Olibet aldea, Larrañaga etxeak, e.a.), baina gaia erantzunik gabe geratu zela eta, arau subsidiarioen idazketaren aukeraz baliatuz, berriro horri ekitea espero duela.

2.2.- 1 Sistema Orokorreko urbanizazio-obren atzerapena. Alkateak esan dio, enpresa adjudikaziodunari eskatuko diola atzerapenaren arrazoiei buruzko idatzia, eta hura bera igorriko diola.

2.3.- Udaletxeko fatxadan "Pakea behar dugu" dioen kartel bat jartzeko xedez onartutako mozioa betetzeari buruz. Alkateak esan dio, hurrengo osoko bilkuran erantzungo diola horri buruz.

3.- Eskeak: Pello Garbizuk eskatu du, aldez edo moldez konponbideren bat eman diezaiola Andreoneko gurutzaguneari, arriskutsua baita.

4.- Nicanor Barradasek ohartarazi du, Darieta aldeko herribidean idi-demak egiten dituztela eta horrek nabarmenki hondatzen duela bidea.

AKTAREN AMAIERA.

Eta beste aztergairik ez dagoenez, 21:30 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna