1998.eko Maiatzaren 27ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko maiatzaren hogeita zazpigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Maixabel Unzain Zapiainek ezin izandu bilerara etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko maiatzaren 14an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute maiatzaren 14an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezerren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Fakturak eta aurrekontuak

    3.- 1 Sistema Orokorreko urbanizazio-obretako fakturak onartzea (1. eta 2. obra ziurtapenak).

    Construcciones Adolfo Sobrino enpresak aurkeztutako fakturak ikusirik, 1 Sistema Orokorreko 2. Faseko Urbanizazio obretako 1. eta 2. ziurtapenei dagozkienak, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Construcciones Adolfo Sobrino enpresak aurkeztutako 1. eta 2. obra-ziurtapenak onartzea, 1 Sistema Orokorreko urbanizazioaren 2. faseko obrei dagozkienak, guztira bata 10.221.245,- pta. (ADO 99 431/98) eta bestea 9.821.259,- pta. (ADO 99 598/98).

    4.- Kiroldegiko megafonia-sistema adjudikatzea.

    Udal kiroldegiko megafonia instalazioak egiteko J. Satrustegik, Dardarak eta Telekom-Ekintzak aurkeztutako eskainteak azterturik, eta udal honek hala eskaturik, injineru tekniko industrial batek emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:

    BAT: Udal kiroldegian megafoniaren instalazioa egitea Dardarak enpresari adjudikatzea, aurkeztutako eskaintearen arabera, guztira 2.239.632,- pta (+ bez) kopuruan.

    5.- Kanposantuan 33 nitxo egiteari dagokion faktura onartzea, Karlos Cuñak aurkeztua.

    Herriko kanposantuan 33 nitxo egiteagatik Karlos Cuña Penabellak aurkeztu duen faktura azterturik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:

    BAT: Herriko kanposantuan 33 nitxo egiteagatik Karlos Cuña Penabellak aurkeztu duen faktura onartzea. Faktura hori guztira 3.004.330,- pta da. ((0 99 610/98).

    6.- Joannes Etxeberriko sabaiak konpondu eta pintatze-lanak adjudikatzea.

    Ikusirik Joannes Etxeberriko sabaiak konpondu eta pintatze-lanak egiteko Isidoro Aguilar, Pinturas Lezo, Garcia eta Federico Garcia eta Jabier Iparragirrek aurkeztutako aurrekontuak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Isidoro Aguilarri ematea Joannes Etxeberriko sabaiak konpondu eta pintatze-lanak eskeintza merkeena delako. Aurrekontua 2.999.528,- pezeta (A 275/98).

    BI: Pintaketa lanak uztailaren 1etik abuztuaren 15a bitarte egin beharko dira.

    HIRU: Lanak hasi aurretik, aurrekontuaren %4a jarri beharko du fidantza gisa.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    7.- 1998. urterako udal-tasen salbuespenetarako irizpideak onartzea.

    1998ko Udal Ordenantzen arabera, ez dute udalaren tasa batzuk ordaindu beharrik Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino dirusarrera txikiagoak dituztenek edo/eta pobreziaren aurkako osoko egitasmoan sarturik daudenek.

    Horiek horrela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea irizpideak, uraren, zaborrak biltzearen, estolderiaren, kanposantukoaren eta lizentzia urbanistikoaren gaineko tasarik ordaindu beharrik ez izateko 1998an, proposamenaren .eranskinean azaltzen den araberan.

    8.- 1998ko Gizarte Zerbitzuen Oinarriko Sarearen II. eranskinaren sinadura onartzea.

    Aztertu ondoren Gipuzkoa Foru Aldundiak bidalitako dokumentazioa; izan ere, Diputatuen Kontseiluak 1998ko otsailaren 24ean hartutako erabaki bat dela bide baremo ekonomiko batzuk onartu ziren "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko itunea?n heldu diren programak, zerbitzuak eta ekintzak egitekoan erabiltzeko. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Lezo Udalak eta Gipuzkoa Foru Aldundiak (Gizartekintzak) "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna"ren II. eranskina izenpetzea, Gizarte zerbitzuen oinarrizko sarea, 1998. urtea. Itunak 1996ko apirilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra arte balio du.

    LANGILEAK:

    9.- Garbiketa lanak, brigadari laguntza eta ordezkapen bat egiteko langileen kontratazioa.

    Kale-garbiketa zerbitzuko langileei eta beste zenbaiti dagokienez Barne arazoetarako Eskuordedunak egindako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak hurrengo kontratazioak egitea ERABAKI DU:

    BAT: Xabier Olaziregi Salaberriaren zerbitzuak (edota, bestela, zerrendako hurrengoarenak) kontratatzea kale-garbitzaile gisa, 1998ko maiatzaren 29tik ekainaren 27ra, biak barne. Urdaburu aldekoari dagokion garbiketa egingo du.

    BI: Xabier Fernandezen zerbitzuak kontratatzea 1998ko ekaina, uztaila eta abuzturako, denboraldi horretan kanpoan izango baita Alberto Irasuegi. Uztailean zehar uraren kontadoreen irakurketa zerbitzua egingo du.

    HIRU: Lau enplegatu kontratatzea jai egunetan brigadari bere lanetan laguntzeko maiatzaren 30 eta 31.ean eta ekainaren 1 eta 2an, egunean 7,30 orduz, zerbitzuko beharren arabera.

    Hauek kontratatuko dira: Jose Luis Diez Altamira, Antonio Carranza Macho, Joseba Pikabea Lertxundi eta J. Antonio Fernandez Davila.

    EUSKARA ETA KULTURA

    10.- Uztaileko udaleku irekietako monitoreak kontratatzea arautuko duten oinarriak onartzea.

    Uztaileko hilabetean euskararen erabilpena indartzeko Udalak 3/12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen dituen kanpaleku irekietan monitore lanetan aritzeko begiraleak kontratatzea da oinarri hauen xedea.

    Horiek horrela, uztaileko udaleku irekietako monitoreak kontratatzeko aurkeztu diren oinarriak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Uztaileko udaleku irekietako begiraleak kontratatzeko aurkeztu diren oinarriak.

    Azterketan parte hartzeko eskabideak Erregistro Nagusian egin beharko dira deialdia kaleratzen denetik ekainaren 5eko eguerdiko ordubata arte.

    11.- Mendekoste jaietarako aurkeztutako aurrekontua onartzea.

    Mendekoste jaietarako aurkeztu den programa eta aurrekontua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Medekozte jaietarako aurkeztutako programa eta aurrekontua, 5.198.640,- pezetakoa hain zuzen (A 276/98).

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    12.- Ingeniería Construbrik S.L.ren ordezkari gisa Eduardo San Martin Txaskori obra lizentzia ematea, Sagasti 103 poligonoko 15-C partzelan pabiloi industrial bat eraikitzeko.

    Ingeniería Construbrik S.L.ren ordezkari gisa Eduardo San Martin Txaskok aurkeztu duen obragintza proiektua azterturik, Sagasti 103 poligonoko 15-C partzelan pabiloi industrial bat eraikitzeko lizentzia eskatu baitu, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ingeniería Construbrik S.L.ren ordezkari gisa Eduardo San Martin Txaskori obra lizentzia ematea, Sagasti 103 poligonoko 15-C partzelan pabiloi industrial bat eraikitzeko.

    Obrari ekin baino lehen zuhinketa plano bat aurkeztu beharko du eta sokaz seinalamendua egin.

    BI: Pabiloiaren eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, dokumentazio hau aurkeztuz:

    Obra berriaren eskritura.

    Obra bukaeraren ziurtapen tekniko bisatua.

    Kontribuziorako Haziendaren inprimakiak: U-4/1; U-4/2 eta U-5.

    Fatxaden argazkiak.

    HIRU: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 3.722.013.- pta da.

    13.- Zenbait dirulaguntza ematea.

    Dirulaguntzak emateko Euskara Batzordetik egin diren proposamenak ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 35.000,- pezetako dirulaguntza ematea Kilometroak 98ri (AD 272/98).

    BI: 35.000,- pezetako dirulaguntza ematea Ibilaldia 98ri (AD 271/98).

    Galdera eskaerak.

    Gobernu Batzordeak hurrengo bilera ekainaaren 10ean egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna