1996.eko Urriaren 10ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urriaren hamargarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, eta Jesus Mª Martiarena Jaka (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko irailaren 19ko akta.

    Aho batez onartu da 1996ko irailaren 19ko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Ez da ezeren berririk eman.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Mª Cruz Urkizuri Gurutze Santuaren plazako 4. etxeko fatxada txukundu eta pintatzeko.

    Mª Kruz Urkizuk egindako eskabidea (lizentzia ematea Gurutze Santua plazako 4. etxea garbitu eta pintatzeko) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Mª Kruz Urkizuri Gurutze Santua plazako 4. etxea garbitu eta pintatzeko, eta baita aldamioak jartzeko ere. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:

    Behar diren neurriak hartzea (sareak eta zaborra ateratzeko hodiak jartzea) ez automobilei eta ez oinezkoei minik ez emateko.

    BI: 36.170,- pezeta ordainaraztea lizentzia jasoko bada.

    4.- Ematea lizentzia Mª Luisa Arbelaiz Ugariagari Jaizkibel hiribideko 3. sotoan obrak egiteko.

    Mª Luisa Arbelaiz Ugariagak egindako eskabidea (obra batzuk egitea Jaizkibel hiribideko 3. sotoa hobexeago jartzeko) eta teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Mª Luisa Arbelaiz Ugariagari Jaizkibel hiribideko 3. sotoa hobexeago jartzeko obrak egiteko: pintatu, atea aldatu...

    . Obrak bi hilabete baino lehen egin behar dituzte.

    BI: 21.901,- pezeta ordainaraztea lizentzia jasoko bada.

    5.- Aldeko informea egitea Gaintxurizketako gainean bi familientzako moduko etxea egiteko ekarri duten proiektu oinarrizkoarentzat.

    Jose Luis Zabalo Calvok ekarritako propiektu oinarrizkoa (Gaintzurizketa gainean bi familirentzako moduko etxea egiteko lizentzia izateko) eta teknikari asesore Udalekoak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Aldeko informea egitea Jose Luis Zabalo Calvok ekarritako propiektu oinarrizkoarentzat, Gaintzurizketa gainean bi familirentzako moduko etxea egiteko lizentzia izateko aurkeztutakoarentzat. Baldintza hauekin, alabaina: exekuzio proiektua ekartzea (ikus-onetsitakoa) eta han markatzea etxea errejistroko orube bakarrean juxtu non joango den, eta baita bi orubeak errejistroko orube bakar batean, gutxienez 15.000 m² (hortik ez da beste lursailik bereizterik) biltzeko eskrituretan ere.

    BI: Foru Aldundira bidaltzea proiektua Hirigintza Batzordeak baimena eman dezan, 1992ko Lurzoruaren Legeko 16.3 artikuluko 2 b) atalak jartzen duenez.

    6.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Blanca Delia Quintanak Guillermo de Lazon kaleko 20. sotoko biztanleen izenean egindako erreklamazioa.

    Blanca Delia Quintana Díazek errekurtso bat egin zuen, Guillermo de Lazon kaleko 20. sotoko bizilagunen izenean: Gobernu Batzordeak irailaren 19an hartutako erabakia berraztertzea. Erabakia zen baimenik ez ematea aluminiozko lamak jartzeko fatxadan.

    Eskabidea azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Blanca Delia Quintana Díazek Guillermo de Lazon kaleko 20. sotoko bizilagunen izenean egindako eskaria eta ondorioz, baimena ematea etxeko fatxadan aluminiozko lamak jartzeko.

    7.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Telefónicak hodi eta errejistro batzuk jartzeko eskatu zuen lizentzia.

    Telefónicak lizentzia ematea eskatu zuen, hodiak sartu eta errejistroak egiteko Oreretako saihesbideak erasandako tokietan. Idatzian dioenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo dizkio aipatu obrak Telefónicari.

    Aurrekontua eskatu eta ez daukala ekartzerik adierazi du, obra bestek (Foru Aldundiak) egin behar diola eta.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Telefónicari hodiak sartu eta errejistroak egiteko Oreretako saihesbideak erasandako tokietan.

    Iharduera-espedienteak:

    8.- Informea egitea Juan Pablo Marqués Erausquinek ekarritako iharduera-espedientearentzat: Ipintza poligonoko Herrikoetxea kaleko 4. pabilioia elektrika-hariak birziklatzen aritzeko moduan jartzea.

    Udala Juan Pablo Marqués Erausquinek eragindako iharduera-espedientea tramitatzen ari da, lizentzia izateko da Ipintza poligonoko Herrikoetxea kaleko 4. pabilioia elektrika-hariak birziklatzen aritzeko moduan jartzeko. Hala, iharduera-espedientea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Pablo Marqués Erausquinek eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat: lizentzia izatea Ipintza poligonoko Herrikoetxea kaleko 4. pabilioia elektrika-hariak birziklatzen aritzeko moduan jartzeko.

    BI: Espedientea, orobat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro departamentura bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    9.- Onartzea Lanta, S.L.k ekarritako faktura, Algeposak Lezoko poligono batzuetan egindako proiektuak eta obrak baloratzearena.

    Algeposak Lezoko zenbait poligonotan egindako proiektuen eta obren balorazioa egiteagatik Lanta, S.L.k ekarritako faktura ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Lanta, S.L.k ekarritako faktura, Algeposa enpresak egindako obren eta proeiektuen balorazioa egiteagatik: 1.334.000 pezeta (BEZ barne).

    Faktura ordaintzeko, ordea, plano topografikoa ekarri behar dio Lanta, S.L.k Udalari, informea egin duen tokiaz altxatutakoa.

    Idazkariak ohartarazi die ez dutela kontratuak egiteko legeak jartzen duen ihardunbiderik jarraitu (ez baita kontraturik, ezta emateko akordiorik ere); espedientean ere ez dela ageri ondorio-informe horren aurretik beste informerik izan denik edota Algeposari horren berri eman zaionik; eta informerik izan balitz ere, ez dela ageri Algeposaren kontra-informerik.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    10.-Ematea beharrizan larrietarako laguntza batzuk.

    Gizarte beharrizan larrietako laguntza batzuk emateko txostena, gizarte laguntzailearena, ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ondoren azaltzen diren espedienteei gizarte beharrizan larrietarako laguntzak ematea:

    399B espedientea..................... 180.000,- pezeta

    382B " ..................... 150.000,- pezeta

    404B " ..................... 174.000,- pezeta

    389A " ..................... 90.000,- pezeta

    006B " ..................... 19.870,- pezeta

    016B " ..................... 111.000,- pezeta

    294B " ..................... 45.000,- pezeta

    268B " ..................... 20.893,- pezeta

    292A " ..................... 20.893,- pezeta

    002A " ..................... 20.893,- pezeta

    231B " ..................... 20.893,- pezeta

    033B " ..................... 20.893,- pezeta

    GUZTIRA............... 874.339,- pezeta

    BI: 091B espedienteari ez ematea eskatutako dirulaguntzarik, familiaren dirusarrerak legeak ezarritakoak baino handiagoak baitira.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    11.-Zerbitzu emateko kontratua izenpetzea Deikagest enpresarekin baratza eta lorategiei buruzko sakontze-ikastaroa eman dezan.

    Gobernu Batzordeak izenpetzea erabaki zuen, hilaren 19an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantzako Sailarekiko ituna, Lanbide hastapeneko programa bat jarri Lezoko zentruan eta lorazaintza eta baratzako lanak sakon ikasteko 1996-97 ikasturtean. Ikastaroak 350 ordu eskola-ordu izango ditu, eta 2.400.000 pezetako aurrekontua sarrera eta gastuetarako.

    Bestetik, ez dago arrazoirik eskolak ematea Deikagest, S.L.ri ez emateko. Aurreko ikastaroan ere materia beretsuak izan zirenez, eta erabili behar diren baliabideak ere ahalik eta gehien aprobetxatu behar direnez, egokiena sakontze ikastaroa ere Deikagest, S.L.ri ematea da.

    Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Berritzea, 1996ko irailaren 19an egindako bilkuran Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, egun Deikagest, S.L.k ematen duen zerbitzua, "Lozaintza eta baratza, sakontze ikastaroa" emateko. Ikastaroak 350 eskola-ordu izango ditu, Gizarte Garantiarako Programan sartua dago eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantzako Sailaren dirulaguntza du, lehen aipatutako lankidetza-itunaren arabera.

    BI: Zerbitzu emateko kontratua izenpetzea Deikagest, S.L. enpresarekin sakontze ikastaroa eta praktikaldia emateko 1996-97 ikasturtean 350 orduz, 1996ko urriaren 14an hasi eta 1997ko martxoaren 4ra arte, bi milioi eta berrogeita hamar mila pezetatan (2.050.000 pta.).

    HIRU:Baimena ematea, beraz, Udalaren lursail bat (Antxilastegi) eta lokal bat (Andreone kultur etxeko azpikoa edo Herri Eskolako behealdea) erabiltzeko.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    12.- Diruz laguntzea Askapena.

    Askapenako ordezkariak aurkeztutako eskaera ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Askapenari 50.000,- pezetako (berrogeita hamar mila pezeta) dirulaguntza ematea. Dirulaguntza hau Kubako kultur proiektua "Euskal astea La Habanan" finantziatzeko da, 1-01-00-481-911- 00-01-00 partidatik ordainduko delarik.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    KULTURA ETA EUSKARAKOAK:

    13.-Diruz laguntzea Koldo Mitxelena institutoan ikasten ari diren 91 ikasle lezoarren autobusa kostatzen dena.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da.

    14.-Diruz laguntzea "Zabarre" taldea.

    Komikia egiteagatik Zabarre taldeari 100.000 pezetako dirulaguntza emateko egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Zabarre Elkarteari 100.000 pezetako dirulaguntza ematea egin berri duen komikiaren gastuetarako.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    LANGILEEKIKOAK:

    15.-Onartzea Aski, S.A.L.k ekarritako faktura, Lezoko Udaleko langileen eta zinegotzien bizitza-aseguruarena.

    Aski, S.A.L.k ekarritako faktura (Lezoko Udaleko langileen eta zinegotzien bizitza-aseguruarena) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Aski, S.A.L.k ekarritako faktura, Udaleko langileen eta zinegotzien bizitza-aseguruena: 1.896.411 pezeta (ADO 99 954-96).

    ALKATETZAKOAK:

    16.-Berrestea 158. dekretua: langile bat hartzea garbiketa zerbitzurako.

    Aho batez berretsi da 158. dekretua. Dekretu horren bidez langile bat hartu da kalegarbitzaile aritzeko urrian.

    Pertsonal eta kontratazio arloko bi gairen berri eman da:

    1) Peoi kualifikaziorik gabekoen lan-poltsa behin betiko onartua gelditu dela. Ongizateko laguntzak jasotzen dituztenen zerrendarekin eta jasotzen ez dituztenenarekin bakarra egitea erabaki da, epaimahiak egindako proposamena onartuz.

    2) Lan-poltsa horretako zerrenda jarraituz, Joxepa Ezkurra Legorburu kontratatu dela, egunean bi orduz, eskolako jangelako garbiketa egiteko.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hau ere zerrendan sartu eta aztertu egin da:

    URJENTZIAZ:

    17.- Ematea lizentzia Susana Fernándezi Jaizkibel hiribideko 18. etxeko teilatua konpontzeko.

    Susana Fernández Bravok egindako eskabidea (ematea lizentzia Jaizkibel hiribideko 18. etxeko teilatua konpontzeko eta aldamioak jartzeko) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Susana Fernándezi Jaizkibel hiribideko 18. etxeko teilatua konpontzeko. Baldintza hau betetzekotan, dena delarik ere:

    Behar diren neurriak jartzea ez automobilei eta ez oinezkoei minik ez emateko.

    BI: Ematea lizentzia, hala berean, aldamioak jartzeko.

    HIRU:Bi hilabete baino lehen bukatzea lanak.

    LAU:Lizentzia jasotzeko, dena dela, 23.980,- pezeta ordaindu behar dute.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:10ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna