2008.eko Otsailaren 26ekoa

Lezon, 2008ko otsailaren 26an, goizeko 8:10etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Jon Legorburu Arrastua ez da bileran izan.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko otsailaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu eta sinatu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko otsailaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Fermín Pinzolas Bidaurreri, Itturrin, S.A.ren ordezkari gisa, irekitze lizentzia ukatzeko proposamena, Urune kaleko 22-23an kokaturiko pabilioian elikagairen horniduraren biltegiratzeko (2005H0050005).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 17an egindako bilkuran, eman zion Fermín Pinzolas Bidaurreri, Itturrin, S.A. enpresaren ordezkari gisa, Urune kaleko 22-23an kokaturiko pabilioian elikagairen horniduraren biltegiratzeko obra eta jarduera lizentzia.

Interesatuak, 2007ko urriaren 9an, jardueraren irekidura-lizentzia eskatu zuen.

Urrian bertan eskatu zitzaion dokumentazioa osa zezan eta, eskatutako guztia aurkeztu ez duela ikusirik, eta horri buruz egindako udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Fermín Pinzolas Bidaurreri, Itturrin, S.A. enpresaren ordezkari gisa, Urune kaleko 22-23an kokaturiko pabilioian elikagairen horniduraren biltegiratzeko obra eta jarduera lizentzia ukatzea, ondorengo dokumentazio hau aurkeztu ez izanagatik:

Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak emandako baiezko ziurtagiria, 2267/2004 Errege-Dekretua, Sute kontrako segurtasun araudia osatu dela adieraziz.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

4.- Txema González Rodríguezi, Tomas Garbizu kaleko 1 zenbakidun etxearen jabekideen ordezkari gisa, igogailua jartzeko behar den obra zibila egiteko obra lizentzia emateko proposamena (2007H0030023).

Txema González Rodríguezek, Tomas Garbizu kaleko 1 zenbakidun etxearen jabekideen ordezkari gisa, igogailu bat jartzeko obra lizentzia eskatu du.

Txosten tekniko negatiboaren ondoren, interesatuak otsail honen 13an, proiektuaren eranskin bat aurkeztu du.

Horretan oin harturik, arkitekto aholkulariak beste txosten bat egin du.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Txema González Rodríguezi, Tomas Garbizu kaleko 1 zenbakidun etxearen jabekideen ordezkari gisa, igogailu bat jartzeko behar den obra zibila egiteko obra lizentzia ematea aurkeztutako exekuzio proiektuaren eta eranskinaren arabera.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 98,53 € ordaindu beharko ditu

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- José Manuel Hoyos Aramburuk aurkeztutako exekuzio-proiektuari ongi emana emateko proposamena, Gaintxurizketa baserrian familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko obra-lizentziari dagokionez (Errekalde bailara, 12-B), Lezoko 3. poligonoko 45. partzelan (2007H0030001).

2007ko maiatzaren 21eko Tokiko Gobernu Batzordeak baldintzapeko obra-lizentzia eman zion José Manuel Hoyos Aranbururi, Gaintxurizketako gainean 3. poligonoko 45. lursailean dagoen baserri bat berreraikitzeko.
2007ko abenduaren 5ean, exekuzio-proiektua aurkeztu zuen.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

 

BAT: aurkeztutako exekuzio-proiektua onartzea. Dena den, ohartarazten zaio "4.2- Azpiegitura nagusiak" planoan azaltzen diren euri-uren eta ur beltzen saneamendu-sareak ezin izango direla egin exekuzio-proiektuan proposatzen diren moduan. Izan ere, bertan ez dago udal saneamendu-sarerik.

Hori dela eta, hobi septiko bat egin beharko du bide publikoetatik eta lursailaren mugatik 10 metrora, ondoko eraikinei ahalik eta gutxien eragiteko.

BI: Lanak hasi aurretik, dagokion elkargo ofizialaren oniritzia duen zuinketa-planoa aurkeztu beharko du, eskabidearekin batera. Horrela, udal zerbitzu teknikoak aurrean egongo dira zuinketa egiten denean.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

6.- Dolores Formoso Piñeirori behin betiko lizentzia emateko proposamena, Donibane kaleko 22ko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko (2007H0300026).

Dolores Formoso Piñeirok, Donibane kaleko 22ko beheko, lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta halaber hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Dolores Formoso Piñeirori, Donibane kaleko 22ko beheko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2007ko maiatzaren 3ko Alkatetzaren 07/382 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko maiatzaren 3an hitzarmena izenpetu zuen Dolores Formoso Piñeirorekin, Donibane kaleko 22ko beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak uztailaren 23ko 07/685 dekretuaren bidez eman zion Dolores Formoso Piñeirori Donibane kaleko 22ko beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Dolores Formoso Piñeirori, Donibane kaleko 22ko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Dolores Formoso Piñeirori, Donibane kaleko 22ko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 68,80 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Nerea Olasagasti Arrarasi obra eta iharduera lizentzia emateko proposamena, Gaintxurizketa Goikoa bailaran, 3. poligonoko 47 partzelan, nahiz negutegian nahiz aire zabaleko baratzean barazkien laborantzarako jarduerarako (2008H0040001).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 27an egindako bilkuran, eman zion Nerea Olasagasti Arrarási obra lizentzia nekazaritzarako eraikin bat altxatzeko Gaintxurizketa Goikoa Bailaran, 3. poligonoko 47 partzelan, besteak beste baldintza honekin: haren jarduera proiektua aurkeztea, tramitaziorako, jarduera salbuetsiei buruzko martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren arabera.

Interesatuak 2007ko abenduaren 26an aurkeztu zuen espediente horren tramitazioa.

Espedientearen tramitazioa eginik eta horri buruz egindako txosten teknikoa ikusi ondoren, era berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

 

BAT: Nerea Olasagasti Arrarási Gaintxurizketa Goikoa Bailaran, 3. poligonoko 47 partzelan, nahiz negutegian nahiz aire zabaleko baratzean barazkien laborantzarako jarduera lizentzia ematea,

BI: Eraikuntza amaiturik, lehen okupaziorako eskaerari buruzko dokumentazioa eta jardueraren irekidura lizentziari dagokiona aurkeztu beharko ditu.

Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

•· U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

•· Eraikuntza berriaren argazkiak.

  • Obra berriaren Eskriturak.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergari dagokionez 1.827,12 € ordaindu beharko du.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

8.- Mecanización y Autolubricados, S.A.k aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa onartzeko proposamena, Sagasti kaleko 31 eta 35 eta Urune kaleko 6, 7 eta 8an kokaturiko pabilioiaren barne-eraberritzerako obra baimenerako (2007H0030017).

Mecanización y Autolubricados, S.A. enpresak errekurtsoa aurkeztu dio Sagasti kaleko 31 eta 35 eta Urune Kaleko 6, 7 eta 8an kokaturiko pabilioiaren barne-eraberritzerako, zenbait baldintzarekin, 2007ko urriaren 16ko Tokiko Gobernu Batzarrak emandako lizentziari.

Arkitekto aholkulariak emandako txostena ikusirik.

Gertatzen da ezen, aipatutako Arau Subsidiarioen aldaketaren memorian, 3. atalean "Irizpideak eta Helburuak" izenekoan, adierazten da Arau Subsidiarioen Xedapen Aldaketa honen helburua 103. Poligonoko tarteko solairuen okupazioa areagotzea dela, eta halaber haietan onartutako onarpenak aldatzea, honako irizpide hauen arabera:

Erabilera administratiboari eustea

Bilketa eta ekoizpeneko erabilerak ahalbidetzea

Erabilera horiek hartuko dituzten tarteko solairuen gutxieneko garaiera libreak ondorengo hauek izango dira:

  • Erabilera administratiboa: 2,50 m
  • Biltegiko erabilera: 3,00 m
  • Ekoizpeneko erabilera: 5,00 m

Tarteko solairuen gehienezko okupazioak ondorengo hauek izango dira:

  • Erabilera administratiboa: 100%
  • Biltegiko erabilera: 70%
  • Ekoizpeneko erabilera: 70%

Alabaina, 4. atalean "Fitxa Urbanistikoaren aldaketa proposamenean" ebazten da ezen "5. artikuluan - Partzelaren aprobetxamendua - bigarren paragrafoa aldatzen da eta honela geratzen:

"Honenbestez, kontuan hartu behar da irabazizko erabilera industrialeko partzelaren gehienezko okupazioaren ehunekoa %56koa bada ere, zerbitzu administratiboetarako, bilketarako eta ekoizpenerako tarteko solairu bat eraikitzea onartzen dela, eta lehen erabilpenaren kasuan okupazioa %100ekoa izan daiteke eta %70ekoa beste bietan..."

 

Testua aztertu ondoren pentsa daiteke ezen, arauaren asmoa ez dela tarteko oinen kopurua mugatzea baizik eta haien eraikuntzan ametitzen den gehieneko aprobetxamendua, irizpide eta helburuei buruzko atalean idatzitako paragrafotik ondoriozta daitekeen bezala, han irakur baitaiteke: erabilpen desberdinetarako tarteko oinen batuketaren gehieneko okupazioak hauek izango dira..., eta horregatik iruditzen zait 5. artikuluaren idazketak, han idazten baita "tarteko oin bat eraikitzea ametitzen da..." ez duela asmorik tarteko oin bat bakarrik ametitzen dela, baizik eta ametitutako tarteko oinen gehieneko azalera mugatzen dela finkatzen diren portzentajeei ametitua.

Horregatik, Antonio Gómez Martínezek egin duen eskaera arrazoibidezkoa eta erabat justifikagarria dela eta bi oinetan eskatutako handitzea onar daitekeela, ametitutako aprobetxamenduaren 50% baino gutxiago egingo baita, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako errekurtsoa ontzat ematea, obran hasi baino lehen aurkeztu behar izanik dagokion exekuzio proiektua, obra lizentzia aipatu diren xehetasun horiek hartan bete behar izanik, irisgarritasun dekretuari buruzkoak, eta 103 poligonoari dagokion Arau Subsidiarioen aldaketan finkatutako gutxieneko altura libreak betez.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

 

9.- 2 zenbakia duen fakturen zerrenda onartzea.

 

Kontuhartzailetzatik proposatutako 2 zenbakia duen faktura zerrenda onartu da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30etan orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna