2010.eko Maiatzaren 4ekoa

Lezon, 2010ko maiatzaren 4an, asteartea, 8:30 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Jon Legorburu Arrastuaren lehendakaritzapean, Iñigo Esnaola Arbiza eta Pili Legorburu Etxegarai.bertan direlarik.

Ez dira izan Haritz Salaberria Goikoetxea eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko apirilaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- S-1 Sektoreko Plan Partzialaren bigarren aldaketa hasieraz onartzeko proposamena (2010H0410001).

 

Xabier Txurruka Fernandez Arkitektoak aholkulariak eta Jose Maria Abad Urruzola Abokatuak idatziriko S-1 Sektoreko Zatikako Planaren 2ºaldaketa proiektua aurkeztu du, Construcciones Sukia Eraikuntza, S.A.

Laburbilduz Zatikako Plan honen aldaketan proposatzen diren aldaketak ondorengo hauek dira:

1.- C-1 Lursailaren lurpeko oinaren azalera 84,70 m² handitzea, udal etxebizitza tasatuei dagozkien garajeak oin bakarrean sartzeko.

2.- 10 ordenantzaren aldaketa, gune libreen tokiko sistemaren azalera zuzentzen da.

3.- 18 ordenantzaren aldaketa, arropa zintzilikatzeko hegalkinak aurreikustea.

4.- 25 ordenantzaren aldaketa, C-1 lursailari lurpean gehitzen zaion zatiaren gainean erabilera publikoko zortasuna ezartzea.

Azterketa juridikoa

2/2006 legearen bigarren xedapen iragankorra arabera egiturazko antolamendu eta antolamendu xehatuko zehaztapenei buruz lege horretan ezarritako erregulazioa aplikatzekoa izango da, legea indarrean sartzen denetik aurrera, hau da 2006ko irailaren 20a, indarrean dauden arau eta planetarako.

Horrela aipatu legearen 53 eta 56 artikuluek xedatzen dute egiturazko antolaketa eta antolaketa urbanistiko xehekatua.

Aurkeztu den Plan Partzialaren moldaketan, aldatzen diren zehaztapenak, hau da gune libreen tokiko sistemaren definizioa, eraikinen oinarrizko elementuen zehaztapena, lerrokadura eta sestrak eta partzela banaketak, 56 artikuluan xedatzen diren zehaztapenak dira beraz antolaketa xehekatuari dagozkionak eta ondorioz zatikako plan baten bidez aurreikusi eta aldatu daitezkeenak.

Bestalde dokumentuaren izapidetzeari dagokionean 2/2006 legearen 95 artikuluaren arabera haserako onarpena eman ondoren jendaurrean egon behar dun plan partzialaren moldaketak 20 egunez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen iragarkia argitaratzen denetik.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 1 Sektoreko Plan Partzialaren bigarren aldaketa hastapenez onartzea.

BI: Plan Partzial hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

3.- S-1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokien hirugarren ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

 

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 3. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean,Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 3. ziurtapena onartzea, 44.688,58 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 420).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- AIU 16 Altzate eremuko hiritartze proiektua behin betikoz onartzeko proposamena (2010H0430001).

 

Residencial Ibai-Gain, S.A.k Errenteria eta Lezoko udalerrien artean dagoen AIU 16 Altzate eremuko hiritartze proiektua aurkeztu zuen.

Udal Arkitekto aholkulariak idatziriko txostena kontuan izanda

Lezoko Udalak 2010ko otsailaren 12ean 10/126 Alkatetza Dekretuaren bitartez AIU 16 Altzate eremuko Hiritartze Proiektuari haserako onarpena eman zion.

Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010ko martxoaren 1ean. Prentsa idatzian era argitaratu zen iragarkia.

Jendaurrean egon den epean ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

2/2006 Hirigintza eta Lurzoru Legearen 194 eta 196 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: AIU 16 Altzate eremuko Hiritartze Proiektuari Behin betiko onarpena ematea, udal arkitekto aholkulariak ezarritako baldintzak kontuan izanik.

BI: Adierazitako aldaketa hauekin Hiritartze Proiektuaren testu bateratu bat aurkeztu beharko du Residencial Ibai-Gain, S.A.k Lezoko Udalean.

BI: Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea, aipatu testu bateratua aurkeztu ondoren.

PERTSONALEKO GAIAK

5.- Udal honetan hutsik dagoen igeltsero ofizial plaza barne sustapenez betetzeko deialdia eta oinarriak onartzeko proposamena (2010PE090001).

 

Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko martxoaren 9an egindako bilkuran, Lezoko Unibertsitateko Udaleko 2010. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartu zuen.

Lan Eskaintzan honetan, barne sustapenez bete beharreko ofizial igeltsero plaza bat barneratua dago. Plaza honen oinarriak dagoeneko prestatuak dituzte udaleko teknikariek.

Horiek horrela, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Unibertsitateko Udaleko ofizial igeltsero plaza, barne sustapen bidez betetzeko, lehiaketa-oposaketako oinarriak onartzea.

BI: Udal honetan hutsik dagoen eta 2010. urteko lan eskaintza publikoan barneratutako ofizial igeltsero baten plaza barne sustapenez hornitzeko lehiaketa-oposiziorako deialdia egitea.

HIRU: Deialdi publikoaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

6.- Euskara sailak 2010. urteko dirulaguntzak banatzeko arautzen duen araudi berriari hasierako onarpena emateko proposamena (2010KU030001).

 

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko egin duen deialdia ikusirik, eta udal teknikariak, emandako txostena ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2010 arautzen duen araudi berriari hasierako onarpena ematea.

BI: Egiten diren dirulaguntza eskaeran banaketa alkatearengan uztea.

7.- 2010eko Mendekoste jaietarako dirulaguntzak onartzeko proposamena (2010KU010001).

 

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, era berean, Kultura, Kirolak eta Gazteria saileko zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2010eko Mendekoste jaiak egin ahal izateko, jarraian agertuko ditugun elkarteei guztira 7.059,37 €tako dirulaguntzak ematea.

BI: Ordainketa modua dela eta, direla tarte, hasieran, kantitate horien %80 banatuko da (5.647,50 €). Gainontzeko %20 (1.411,87 €) diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

Jarraian banan banako dirulaguntzen xehetasunak.

Erregistro Zbkia

Dekretu Zbkia

Elkartea/Erakundea

80%

AD

999

306

Murixka Dantza T.

1.000,00 €

800,00 €

190

1036

311

Murixka Dantza T.

1.000,00 €

800,00 €

199

1037

310

Mañontzi Bertso Eskola

1.259,37 €

1.007,50 €

A-187

1268

309

Gazte Asanblada

2.150,00 €

1.720,00 €

A-188

1335

308

Zabarre Taldea

1.000,00 €

800,00 €

191

1153

314

Tiñelu elkartea

650,00 €

520,00 €

200

7.059,37 €

5.647,50 €

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

8.- Fakturen 13. zerrendaren onarpena.

 

Onartu egin da fakturen 13. zerrenda.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Familia eskuhartze programarako eskaera onartzeko proposamena (2010GZ310002).

 

Ikusirik interesatuak egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea interesatuaren partehartzearen luzapena familia eskuhartze programan beste urtebetez.

BI: Familia hezitzailea den Mª José Perez-ek eramango du aurrera eskuhartzea.

HIRU: Udalak beregain hartuko du eskuhartzearen kostua, guztira 5.191,64€ (AD-224).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko apirilaren 20az geroztik, hartutako erabakien berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna