2011ko apirilaren 12koa

Mamia:

Lezon, 2011ko apirilaren 12an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko martxoaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- S-1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokien 14. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 14. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 14. ziurtapena onartzea, 131.972,85 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 99).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Antonio Pildain kalea, 2ko fatxada eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2011H0020009).

Miguel Ángel Correas Enríquezek, Antonio Pildain kaleko 2. zenbakian dagoen etxeko administratzaile gisa, obra baimena eskatu du etxe horretako fatxada eraberritzeko.

Baimen eskaerarekin batera, segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana ere aurkeztu du.

Udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Miguel Ángel Correas Enríquezi, Antonio Pildain kaleko 2. zenbakian dagoen etxeko administratzaile gisa, obra baimena ematea etxe horretako fatxada eraberritzeko, honako baldintza hauekin:

  • § Lanek ez dute etxearen egitura aldatuko. Bestela, ikus-onetsitako proiektu bat aurkeztu beharko da lanen aurretik.
  • § Lanek ez dituzte aldatuko ez fatxaden osagai estetikoak ez materialak.
  • § Oinezkoak eta ibilgailuak babesteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak kontuan hartuta egingo dira lanak.
  • § Aldamioak jartzeko orduan, bi metroko tartea utziko da espaloian, oinezkoek arazorik gabe ibili ahal izateko.
  • § Babes sareak jarriko dira, eta fatxada pikatzearen ondorioz sortutako obra-hondakinak hodi baten bidez botako dira kontainerrera.
  • § Lanak amaitzeko epea 45 egunekoa izango da, baimenaren jakinarazpena jasotzen denetik zenbatuta.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 1.785,42 € ordaindu beharko ditu (eraikuntzen gaineko zergarengatik 1.184,62 € eta hilabete batez aldamioak jartzeagatik 600,80 €).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Haurtzaindegiko eta Herri Eskolako garbiketa zerbitzua hedatzea onartzeko proposamena (2010H0170004).

Txosten ekonomikoa izan bitarte gaia mahai gainean lagatzea erabaki da.

5.- Lezo Herri Eskolako eraberritze lanen kontratazio espedientea onartzeko proposamena (2011H0100001).

Udal arkitektoak Herri Eskolako jangela eraberritzeko lanen dokumentazio teknikoa idatzi du.

Era berean, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria idatzi da.

Lezoko Udalak hiru enpresa -Endarak Eraikuntzak, S.L., Construcciones Nigurko, S.L. eta Aduriz Lujanbio, S.L.- gonbidatuko ditu aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera.

Obra Lezoko Udalak kontratatuko du eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren %60aren diru laguntza du.

Onarpen prozeduran diren 2011ko udal aurrekontuetan bada partida gasturik honetarako, baina esleipena ezingo da egin partida hori behin betikoz onartu aurretik. Dena den txosten ekonomikoa egin beharko da.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Udal arkitektoak Herri Eskolako jangela eraberritzeko lanei buruz idatzi duen dokumentazio teknikoa onartzea.

BI: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.

HIRU: Endarak Eraikuntzak, S.L., Construcciones Nigurko, S.L. eta Aduriz Lujanbio, S.L. enpresak aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera gonbidatzea.

LAU: Esleipena egin ahal izateko gastu partida jasotzen duen udal aurrekontuak behin betiko onartua egon behar du eta txosten ekonomikoak aldekoa izan behar du.

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- Aiton Borda tabernaren ustiaketa, garbiketa eta atezaintzarako kontratuaren luzapena burutzeko proposamena (2011GZ170001).

2009ko martxoaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarrean Aiton Bordako taberna, atezaintza eta garbiketa zerbitzuaren ustiaketa kontratua Aintzane del Río Gonzálezi adjudikatzea onartu zen. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango zela adostu zen, lau urterarte bitarteko luzapena posible litzatekeelarik.

2010ean urtebete luzatu zen kontratua, 2011eko apirilaren 4a bitarte. Udal teknikariak 2011ko apirilaren 6an sinatutako txostena ikusirik, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea Aintzane del Ríori Aiton Borda tabernaren ustiaketa, garbiketa eta atezaintza zerbitzuaren kontratua luzatzea beste urte betez, hain zuzen, 2011-04-04tik 2012-04-04 arte.

BI: Aintzane del Ríok 2011-03-29ko Tokiko Gobernu Batzarraren arabera "ondasun-erkidegoa" eratzen duenean, kontratu hau egoera horretara egokituko da.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea (AD-182).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Familia eskuhartze programan parte hartzeko proposamena (2011GZ310002, 2011GZ310003, 2010GZ310006, 2010GZ310007 eta 2010GZ310008).

Ikusirik hainbat familiak egindako eskaerak eta Gizarte Langileak egindako txostenak. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea G.S familiaren (2011GZ310002 espedientea) parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez, luzatzeko aukerarekin. Orekagune gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia saioen kostua, guztira 3.274,00 € (AD-140).

BI: Onartzea L.A. familiaren (2011GZ310003 espedientea) parte hartzea udalak eskaintzen duen familia esku hartze programan urte betez, luzatzeko aukerarekin. Gloria Miguel Gonzalez, Egoki gabinetekoak eramango du aurrera esku hartzea, eta Udalak beregain hartuko du terapia saioen kostua, guztira 2.144 € (AD- 175).

HIRU: Onartzea L.G. familiaren (2010GZ310006 espedientea) parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez, luzatzeko aukerarekin. Gotzone Ruiz psikomotrizistak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du saioen kostua, guztira 2480,00 € (AD-143).

LAU: Onartzea A.B. familiaren (2010GZ310007 espedientea) parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez, luzatzeko aukerarekin. Orekagune gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 2691,92 € (AD-142).

BOST: Onartzea P.G familiaren (2010GZ310008 espedientea) parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez, luzatzeko aukerarekin. Orekagune gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira 5374,64 € (AD-141).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- 2011ean familia-dirulaguntza banatzeko irizpideak onartzeko proposamena (2011GZ020003).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta 2011. urterako, Udalak Gizarte Zerbitzuetarako onartu den aurrekontua, aldi berean, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea 2011. urterako, "Familia-dirulaguntza" udal diru-laguntza banatzeko honako irizpide hauek:

  • GLL laguntza jasotzeko Eusko Jaurlaritzaren irizpideetatik kanpo gelditzea.
  • Beharrizan egoera batean egotea, egoera hori gizarte txosten bidez egiaztatu beharko delarik.

9.- Gizarte larrialdietarako laguntza eskatu dutenen onartuen eta ez onartuen zerrenda onartzeko proposamena (2011GZ020002).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta 2011. urtean, Gizarte
Zerbitzuetako saileko aurrekontua, aldi berean, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea 2011.urteko GLL/AES eskarien onartuen zerrenda eta ez-onartuen zerrenda (A- 176).

BI: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aurrean, Bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aurrean. Bi hilabeteko epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo sei hilabeteko epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

10.- Aiton Borda Elkarteari 2010 urteko dirulaguntzaren 2. zatia ordaintzeko proposamena (2010GZ050002).

Aiton Borda elkarteak egin du zuriketa, eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, era berean, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Aiton Borda elkartearen zuriketa ontzat ematea.

BI: Aiton Borda elkarteari diru-laguntzaren bigarren zatia ematea, baina aurkeztu duten defizitaren araberakoa: 3.187,6€tako (AD-160).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Apartamentu babestuetan sartzeko eskaera onartzeko proposamena.

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa eta udal araudia, era berean, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea apartamentu babestuetan sartzeko Pedro Lecuonak egin duen eskaera.

BI: Onartzea Pedro Lecuonak apartamentu babestuen erabilpenagatik ordaindu behar duen hileroko prezioan %75ko beherapena egitea.

HIRU: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aurrean, Bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aurrean. Bi hilabeteko epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo sei hilabeteko epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

PERTSONALA

12.- Karrerako funtzionario izendatzeko proposamena, Lezoko udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente plaza bat betetzeko (2011PE100005).

2009ko apirilaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 77. zenbakian, Lezoko Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozedurako deialdia argitaratu zen.

Oposizio-lehikaketa garatu ondoren, Euskal Herriko Poliziari buruzko legearen 51. atalarekin bat etorriz, hautatutako hautagaiek prestakuntza ikastaro bat eta praktika-aldia gainditu behar zituzten.

Aipatu hautaketa prozeduran aurreikusitako prestakuntza ikastaroa gainditu ondoren eta praktika-aldiko epea garatu ondoren, 2011ko martxoaren 22an, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendariaren ebazpena eman da, Aitzol Aranzabe Sumillera Lezoko Udaltzaingoko agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduran jasoriko praktika-aldian gai dela izendatuz, eta ondorioz, beronen gainditzea aitortuz.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aitzol Aranzabe Sumillera karrerako funtzionario izendatzea Lezoko Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente plaza bat betetzeko.

BI: Ebazpen honen berri interesatuei ematea eta honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

HIRU: Aitzol Aranzabe Sumillerak 10 egun izango ditu kargua hartzeko, izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Langileen 2011eko opor egutegia onartzeko proposamena (2011PE060002).

Udal honetako departamentu eta langileek 2011. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, era berean, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2011. urteko opor egutegia onartzea:

  • § Idazkaritza.
  • § Gizarte Zerbitzuak.
  • § Kontuhartzailetza.
  • § Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
  • § Euskara eta Kultura.
  • § Brigada.
  • § Udaltzaingoa.
  • § Udaltzainburua.
  • § Eskoletako kontserjea.

BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14.- Lan murrizketa luzatzeko egindako eskariari erantzuna (2011PE100006).

Izaskun Quintas Etxeberriak, 2011ko martxoaren 31ean aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun duen lan murrizketa, 2011ko apirilaren 13an hasi eta 2012ko apirilaren 12ra bitarte luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, Izaskun Quintas Etxeberriak egunean 4 ordu eta 15 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:30etatik 13:45etara. Hau da, egun egiten duen lan ordutegia.

Eskaria azterturik, eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, aldi berean, eskariak Gizarte Zerbitzutako oniritzia duelarik, eta Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Ontzat hartzea Izaskun Quintas Etxeberriak bere alabaren zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo zehaztasunekin:

  • § Egunean 4 ordu eta 15 minutu lan egingo du.
  • § Sarrera eta irteera orduak: 9:30etatik 13:45etara.
  • § 2011ko apirilaren 13an hasi eta 2012ko apirilaren 12a bitarte iraungo luke.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

15.- Fakturen 9. erlazioa onartzea.

Onartu egin da fakturen erlazioa.

MUSIKA ESKOLA

16.- Musika Eskolako eskaintza ofizialean ez dauden proiektu eta jardueren arautegia onartzeko proposamena (2011ME030001).

Tomas Garbizu Musika Eskolako Eskola Kontseiluak 2011-01-23an egindako bileran onartu zuen TGLUMEko eskaintza ofizialean ez dauden kultur esparruko proiektuen, hezkuntza proiektuen eta jardueren arautegia proposatzea.

Orain, dagokion udal organoak berretsi eta onartzea dagokio. Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: TGLUMEko eskaintza ofizialean ez dauden kultur esparruko proiektuen, hezkuntza proiektuen eta jardueren arautegia onartzea.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

17.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2011eko apirilaren 29az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

18.- Jaizkibel Hiribidea1, 5 zenbakia duen lokalean tailer mekanikoa jartzeko obra baimena. (2011H0050003).

Jaizkibel Hiribidea 1, 5 zenbakia duen lokalean, konponketak egiteko tailer mekanikoa jartzeko jarduera proiektua aurkeztu du Yuri Berasategik. Jarduera baimena tramitatzen ari da, jendaurrean eta behar diren txostenak eskatu dira eta haien zain dago espedientea.

Dena den Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposatu du behin behineko obra baimena ematea, hau da, jarduera baimena tramitatzen den bitartean obrak hasi egin ahal izateko baimena. Baimenduaren gain izango dira gero jarduera baimenarekin ezartzen diren baldintza eta neurri zuzentzaile guztiak ezartzearena, baita ere orain egingo ez lituzkeenak.

Idazkariak ohartu du jarduera baimena eman baino lehen ezin dela obra baimenik eman. Ezta ere jarduera ezingo da ireki jarduera baimeneko obra eta baldintza guztiak betetzen ez badira.

Horiek guztiak entzunik, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du:

BAT: Behin behineko obra baimena ematea Yuri Berasategiri Jaizkibel Hiribidea 1, 5 zenbakia duen lokalean taller mekanikoa egokitzeko aurkeztutako proiektuaren arabera.

BI: Behin jarduera baimena eskuratuta behin betiko obra baimena eskuratu beharko du eta obrak baimen horretara egokitu beharko ditu.

HIRU: Udalaren irekiera baimena derrigorrezkoa da jarduera irekitzeko.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.521tik 885.530ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna