Urtero legez, Lezoko Udalak 2025eko egutegia herritarren argazkiekin osatuko du. Horiek aurkeratzeko lehiaketa bat egin da eta Raúl Jimeno Martínez izan da aurtengo irabazlea. Bere argazkia egutegiaren azalean agertuko da. Lehiaketara 178 lan aurkeztu dira, eta abenduaren 19tik aurrera egutegiak herritar guztien eskura izango dira.
Lezoko Udalak tradizioari eutsiz, 2025eko egutegia herritarren parte-hartzearekin osatzeko argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Guztira, 178 argazki aurkeztu dira lehiaketara, eta Raúl Jimeno Martínez izan da aurtengo irabazlea. Bere lanak egutegiaren azalean agertzeko ohorea izango du, eta epaimahaiak aukeratutako beste 12 argazkik hilabete bakoitza ilustratzeko balioko dute.
Egutegia bi formatu ezberdinetan argitaratuko eta banatuko da, 1.500 aleko pareta-egutegia eta 400 aleko mahai-egutegia. Herritarrek abenduaren 19tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte udal bulegoetan, ordutegi ofizialean.
Lehiaketara aurkeztutako 13 argazki onenak Udalaren webgunean ikusgai egongo dira abenduaren 9tik aurrera, parte-hartzaileen talentua eta sormena balioan jartzeko helburuarekin. Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei, egutegi honek Lezoko herriaren irudiak zabaltzen jarrai dezan lagundu dutelako.