Lezoko Udalak gazteentzat antolatutako Sexualitatearen inguruko hurrengo bi saioak datorren astean izango dira. Hurrengo asteko asteartean, maiatzaren 13an, 17 eta 24 urte bitarte dituztenentzat eta asteazkenean, maiatzaren 14ean, 12-16 urte bitartekoentzat izango dira saio hauek.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bultzatutako Treba Gazteak programa baliatuz, Lezoko nerabe eta gazteentzat saioak antolatu ditu Lezoko Udalak maiatzerako. Gazteen garapen integralean eragiteko helburua dute jardunaldi hauek, zuzenean eragiten dieten gaiak ezagutu eta euren bizitzan kudeatzeko baliabideak emateko ikastaroak dira.
Jardunaldi honetan aniztasuna, berdintasunezko praktika afektiboak edota arriskurik gabeko eredu sexual osasuntsuen naturalizazioa bezalako gaiak sakonduko dituzte. Izena ematea beharrezkoa izango da. Bi saioak doakoak izango dira eta Ageda Blascok gidatuko ditu, sexualitaean formatzailea da haur, nerabe, eta familiekin.
Arauaz harago: aniztasuna, sexu-eskubideak eta praktika afektibo parekideak (17-24 urte)
Saioaren helburu nagusia aniztasunari eta harreman parekideei buruzko hausnarketa egitea izango da, ikuspegi antikolonial eta feminista batetik: zaintzaren etika baterantz, sexu-jarrera kritiko eta gozagarri baterantz.
Azalpen teoriko eta hausnarketan oinarritutako dinamika eta jolasen bitartez hurrengo helburuak landuko dituzte:
- Nagusi den sexu-ereduaren berrikuspen kritikoa egitea.
- Harreman sexualak, maitasuna eta erotismoa baldintzatzen duten gizarte-egiturei buruz hausnartzea.
- Gure erotika lantzeko beharrezkoak diren gakoak partekatzea eta aztertzea.
- Autonomia eta erabakiak hartzea sexualitatean.
Eguna: maiatzak 13, asteartea
Ordua: 18:30-21:30
Lekua: Kultura Aretoa
Izen-ematea hemen
Gorputza eta harremanak: plazera, adostasuna eta zaintza. (12-16 urte)
Jardunaldi honen helburu nagusia hurrengo gaiak era sakonagoan lantzea izango da: praktika seguruak, pornografia, STIen prebentzioa, sexting-aren erabilera kontzientea eta sexortsiotik/grooming-etik edo beste sexu-indarkeria digital batzuetatik bereiztea.
Talde-dinamiken, ikus-entzunezkoen, kasuen analisien eta role-playing ariketen bidez, honako puntu hauek landuko dituzte:
- Gorputz, sexu eta genero-aniztasunaren oinarrizko ulermena sustatzea.
- Praktika seguruak eta adostuak.
- Sexting-a, arriskuak eta biolentzia sexual digitalen prebentzioa.
Eguna: maiatzak 14, asteazkena
Ordua: 18:30-20:30
Lekua: Kultura Aretoa
Izen-ematea hemen