Udal bulegoetan telefono bidezko komunikazio zerbitzuan gorabeherak azaroaren 20ko astean ere

Az, 2023-11-22 13:24

Lezoko Udalak jakinarazi nahi du berriro telefono zerbitzuan arazoak direla eta, udalarekin telefono bidezko komunikazioan gorabeherak egon daitezkeela. Arazo horiek Lezoko Udaleko bulego guztiei eragiten die.

Hala ere, udalak gutxiengo zerbitzuak ditu martxan kanpoko telefono deiak jaso ahal izateko eta herritarren arreta zerbitzua bermatzeko: 

Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa (HAZ): 943524650

Udaltzaingoa: 943524003

Alkatetza: 943529886

Gizarte Zerbitzuetako bulegoa: 943521094

Musika Eskola: 943529999

Liburutegia: 943519592

Telefono zerbitzua berreskuratzen denean jakinarazi egingo da. Lezoko Udalak eragozpenak barkatzeko eskatu nahi die herritarrei.