2012ko uztailaren 3a

Lezon, 2012ko uztailaren 3an, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko ekainaren 19an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Eguneko Zentroa eta Apartamentu Babestuen obraren bermea exekutatzea (2008H0110003)


Eguzki Eraikuntzak, SLk 2010eko apirilaren 28an, udalaren erregistroko 1.537 zenbakiarekin Eguneko Zentroa eta Apartamentu Babestuen eraikuntza lanak egiteagatik jarritako bermeak itzultzea eskatu zuen.

Bermeak hurrenez hurren, 90.622,76 € eta 84.362,32€koak ziren.

Obraren akatsengatik sortutako ezbeharrak 2.822,24€ kostua ekarri dio Lezoko udalari bizilagunei eragindako kalteak ordaintzean. Horrela jasota dago udal zerbitzu teknikoek idatziriko txostenean.

Bestalde Udal zerbitzu teknikoek instalakuntzak aztertu ondoren txosten bat egin dute eta aurkitutako gabezi eta ezbeharrak deskribatu eta baloratu dituzte, orotara 1.665,91€tan.

Arlo publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 100 eta 101 artíkuluak xedatzen dutena kontuan izanik,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:


BAT: Eguzki Eraikuntzak SLk jarritako bermetatik 4.488,15 € exekutatzea arestian aipatu txosten teknikoan adierazitako gabeziei aurre egiteko eta udalak –eraikuntzen akatsengatik- ordaindu behar izan dituen kalte ordainak konpentsatzeko.

BI: Kopuru hori exekutatu ondoren Eguzki Eraikuntzak SLri bermeak itzultzea.


3. Eskola Garraioaren kontratazioaren luzapena (2010H0170003)

Lezoko Udalak, 2010eko irailaren 21ko Tokiko Gobernu Batzordearen akordioren bitartez Autocares Belintxon, S.L.ri behin betikoz esleitu zion eskola garraio zerbitzuaren kontratua, ondorengo baldintzetan:

1. Prezioa hilabeteko: BEZ gabe 9.919 €.

2. Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

Kontratu hau arautzen duen baldintza administratiboen pleguaren 4 atalaren arabera, kontratuaren iraupena bi urtekoa da kontratuaren esleipenetik hasita luzagarria izan daiteke urtetik urtera gehienez beste bi urte egin arte.


Lezoko Udalak interesa du kontrataturiko zerbitzua urte betez luzatzeko eta horretarako Autocares Belintxon, SLrekin baldintza ekonomiko berriak hitzartu ditu.

Idazkariak, gastua onartu aurretik beharrezkoa den Kontuhartzailearen txostena ez dagoela ohartarazi du. Alkateak dio, badagoela kontsignazioa aurrekontuan, orain arteko gastua jaitsi baita. Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du


BAT: Autocares Belintxon, S.L.ri 2010ko irailaren 21ean esleituriko eskola garraio zerbitzua urtebetez luzatzea ondoren zehazten diren baldintzetan:

1.- Luzapen hau 2012ko irailaren 21 sartuko da indarrean.

2.- Prezioa hilabeteko BEZ barne 8.813,4 € izango da eta ez da luzapenak irauten duen bitartean prezioarengan inongo igoera edo berrazterpenik ezarriko.

BI: Gainontzeko baldintzak jatorrizko kontratuan zehazturikoak izango dira.

HIRU: Esleipendunak luzapena indarrean sartzeko espresuki eta idatziz onartu beharko ditu akordio honetan ezarritako baldintzak, akordio honen jakinarazpena jaso eta 15 eguneko epean.

4. Iturrin bailara, 41eko (108 Pol) marmolgintza jardueraren aldeko proposamena (2010H0050011)

2010eko uztailaren 15ean Francisco Javier Pereira Moreirak (34805751G) jarduera proiektua aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2553) jarduerarako lizentzia eta irekitzeko baimena eskatuz.

Udaleko teknikariek eginiko txostenak aztertu ondoren:

a) Lokala marmolgintza jarduerarako erabiliko da.

b) Marmolgintza jarduera hau Iturrin-108 poligonoari dagokion arautegiarekin bat dator.

Hori dela eta, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Iturrin bailara, 41ean marmolgintza jarduera jartzeko, espedientearen aldeko informea ematea.

BI: Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro Sailari espedientearen kopia bidaltzea, zuzenketa neurriak jar ditzan.


KONTUHARTZAILETZA

5. Faktura zerrenda onartzea (2012KO110025)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:


BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrenda:

Zbkia/ Nº €
23 158.445,84


BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.


KULTURA

6. 2012ko Santakrutz jaietarako dirulaguntzak onartzea (2012KU010002)

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Kultura saileko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: jarraian agertuko diren elkarteei, guztira 24.795€ €tako dirulaguntza ematea 2012ko Santakruz jaietako ekitaldien antolaketan parte hartzeagatik.

BI: Ordainketa modu honetan egitea:

1. Erabaki honen onarpenean, %80

2. Egitasmoa zuritzerakoan: %20


Elkartea/Erakundea Onartutakoa € AD
[287 partida]
Allerru Kirol Elkartea [danborrada] 1.600,00 360-1
Altzate 1.600,00 360-2
Gazte Asanblada 3.500,00 360-3
Ixkulin elkartea 12.650,00 360-4
Murixka Dantza Taldea 1.750,00 360-5
Tiñelu Elkartea 2.275,00 360-6
Jaizkibel Allerru 1.320,00 360-7
Zero Zabor 100,00 360-8
GUZTIRA 24.795,00


HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


KIROLA

7. 2012 urteko udaran Josetxo Etxandiren 37. pilota txapelketa antolatzeko diru-laguntza Allerru Kirol Elkarteko Pilota Taldeari (2012KI010002)

Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeak, JOSETXO ETXANDIren XXXVII. oroitaldia antolatzeko egindako eskaera aztertuta, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta teknikariak egindako txostena aztertu ondoren, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: ALLERRU PILOTA TALDEAri 12.000 €tako (AD-340) dirulaguntza ematea, 2012. urtean Josetxo Etxandiren oroitaldia antolatzeko eta baldintzak jasotzen dituen hitzarmena onartzea.

BI: Diru-laguntza, honela ordaintzea:

1. Hitzarmena sinatzerakoan 11.000,00 € aurrerapen gisa

2. Beste 1.000,00 €ak hitzarmenean eskatutako dokumentazioa aurkezterakoan.

3. Ordainketa Allerru K.E.ren Pilota Taldeko kontuan (2101 0052 2600 0687 6817) egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8. 2012ko urtarriletik apirila bitarteko Famili Esku hartzearen programa (2012GZ310003)

Ikusirik Gizarte Langileak egindako txosten teknikoa, eta Idazkariak, gastua onartu aurretik beharrezkoa den Kontuhartzailearen txostena ez dagoela ohartarazi ondoren, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT:- Onartzea 2012ko urtarriletik apirilera famili esku hartzearen programan kontratua berritu gabe eta Gobernu Batzordetik pasa gabe jarraitu diren zerbitzuak.

BI: Onartzea famili esku hartzearen programan 2012ko urtarriletik apirilera egindako gastua.


GASTUA ESKUHARTZEAK 2012 URTARRILETIK APIRILERA


2012ko kasuak urtarrila - apirila
G - S 1772,83€
L -A 578,9€
G- P 1763,3€
4115,03€

2012ko kasuak urtarrila - apirila
B - G 1580,10€
B – N 1170€
P – G 1768,39€
A - B 951,28€
5469,77€

GUZTIRA:9.584,80€


HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9. 2012ko GLL/AES aldaketa (2012GZ020002)

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT:Zuzentzea 2012ko martxoaren 6ko Tokiko Gobernu Batzarrak C.C.P. onartutako Gizarte Larrialdiko Laguntza kopurua .

BI: C.C.P. 2012.urterako 789€ko Gizarte Larrialdiko Laguntza onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Ekainaren 19an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.


Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930714tik 930721ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna