2015eko azaroaren 2

Lezon, 2015eko azaroaren 2a, astelehena, goizeko 8:30etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko urriaren 19an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Usukoar Promociones S.L. enpresari HIE 4 Kabitte eremuko A-5 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2015H0030007).
L.A.E.k, Usukoar Promociones S.L. enpresaren izenean (B20904223), H.I.E. 4 Kabitte eremuko A4 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena eskatu zuen 2014ko apirilaren 1ean (erregistro sarrera zenbakia 831). Horretarako arkitektoak sinatzen duen oinarrizko proiektua aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2014ko martxoaren 25eko oniritzi zigilua darama eta aurrekontua 536.116,79 eurotakoa izanik.

Udal arkitektoak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: L.A.E.ri, Usukoar Promociones enpresaren izenean, H.I.E 4 Kabitte eremuko A-5 lursailean, aurkeztutako oinarrizko proiektuaren arabera, 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena ematea, gauzatze proiektuan honako aldaketak jasotzeko baldintzapean:

1.- Garajean ez dago oinezkoen irteerarik eta DB-SUAk adierazten du ibilgailuen ateak ez duela balio oinezkoen irteera moduan, hauentzat euren irteera propioa izan behar delako. Ez legoke arazorik irteera hori behar bezala egokitzeko eta gauzatze proiektuan oinezkoentzat irteera jaso beharko da.

2.- Aparkalekuen dimentsioei dagokienean, oinplanoetan ez daude neurri guztiak akotaturik eta zaila da plazaren neurriak antzematea, plazaren neurriak baino zutabetik zutabera daudenak ageri direlako. Edonola ere, hainbat plazek gutxieneko neurriak betetzen ez dituztela ikusten da. Horregatik, gauzatze proiektuan Plan Orokorreko 96. artikuluan ezartzen diren gutxieneko neurriak betetzen direla egiaztatu beharko da, hots, 2,30 metro zabal x 4,80 metro luze, baina 20 cm erantsiz alboan izan dezakeen itxitura bakoitzeko, eta “fondo de saco” deritzon azkeneko aparkalekua bada 20 cm horiek 40 cm bilakatuko dira.

3.- Etxebizitzek Plan Orokorreko 94. artikuluan ezartzen diren bizigarritasun baldintzak betetzen dituzte, barne antolamendua eta gutxieneko azalerei dagokienean. Etxebizitzen batezbesteko azalerak ere bete beharreko 70m²-ak gainditzen ditu.

Altuerei dagokienez, betetzeko arazorik ez da ikusten baina gogorarazten da 2,50 m-ko garaiera librea behar dutela gelek orokorrean, komunetan eta korridoreetan 2,30 metrora murriztu litekeelarik, eta gauzatze proiektuan egiaztatu beharko da neurriok betetzen direla.

Etxebizitza osatzen duten gelen kasuan bainugeletan aparailuak aurrez-aurre dauden hormetan badoaz 1,60 metroko zabalera beharko litzateke, eta horma berean badoaz 1,20m. Horregatik aparailuak konketa dagoen horman lerrokatu beharko lirateke, bainugelaren zabalera 1,47 metro baitira. Bestalde, bainugela nagusiaren azalera 3,50 m² dira eta azkeneko solairuetan ez da betetzen, 3,46 m² dituztelako. Azkeneko solairu honetan, logela nagusiek ere ez dituzte gutxieneko 10,90 m²-ko azalera betetzen (10 m² logela + 0,90 m² armairua [1,5x0,60]).

BI: Lanak hasi baino lehen, ezinbestekoa izango da, gauzatze proiektua aurkeztea, dagokion elkargoaren oniritzi-zigiluarekin, eta udalaren oniritzia jaso arte ezingo ditu lanak hasi. Oniritzia jaso ondoren soken-tiraketa eskatu beharko du.

HIRU: Hondakinen kudeaketarako azterlanari dagokionez, gauzatze proiektuarekin berria aurkeztu beharko da, hondakinak LER kodeen arabera sailkatuta eta IHOBEn ikusgai dauden irizpideen arabera. Bermea gauzatze proiektuan aurkeztu beharko den azterlan berriaren aurrekontuaren arabera kalkulatuko da.

LAU: Gauzatze proiektuarekin batera garajeen jarduerarako proiektua aurkeztu beharko da.

BOST: Lanak hasteko epea exekuzio proiektua onartzen denetik hilabete batekoa izango da eta amaitzekoa 18 hilabetekoa, hasten diren epetik zenbatzen hasita.

SEI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko du , eta ordurako jarrita izan beharko du udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berria.

Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:
Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
Eraikuntza berriaren argazkiak.
Obra berriaren eskrituraren zirriborroa
Energia zertifikazioa

ZAZPI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 21.644,84 euro ordaindu beharko dira eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik

ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzen?zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Larrezabal etxean hirugarren etxebizitza bat egokitzeko obra baimena emateko proposamena (2015H0030008).
F.J.H.k, A.L.Z. izenean obra baimena eskatu zuen Herriondo bailara 19an dagoen Larrezabal etxean hirugarren etxebizitza bat egokitu ahal izateko. Horretarako arkitekto teknikoak sinatzen duen proiektua aurkezten du, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoaren 2015eko urriaren 6ko oniritzi zigiluarekin, eta gauzatze materialaren aurrekontua 25.057,36 euro izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: A.L.Z.ri obra baimena ematea Herriondo bailara, 19an dagoen Larrezabal etxean hirugarren etxebizitza bat egokitzeko aurkeztutako proiektuaren arabera.

BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko du , eta ordurako jarrita izan beharko du udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berria.

Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:
Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
Eraikuntza berriaren argazkiak.
Obra berriaren eskrituraren zirriborroa
Energia zertifikazioa

HIRU: Lehen erabilera baimenak etxebizitza berria egokitzeaz gain, jatorrizko eraikinean hiru etxebizitza egokitzea suposatuko du, Plan Orokorraren 131. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zentzu honetan, ezinbesteko baldintza izango da jabego horizontala eratzea, eta horretarako eraikuntzan dauden solairu guztien planoak aurkeztu beharko dira obra amaierako dokumentazioan, jabego ezberdinei dagozkion azalerak eta guztionak diren elementu komunak argi eta garbi adieraziz. Jabego horizontalaren baitan, jatorrizko baserriari atxikitako lursaila (erreferentzia katastrala 02-089), sortuko diren etxebizitzei atxikita geratuko da guztion elementu komuna bailitzan, eta elementu komun hauen guztien banaketa bakoitzari dagozkion portzentajeen arabera egingo da.

LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 743 x 1,2 = 891,60 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.252,87€ ordaindu beharko dira eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. HIE 4 Kabitte eremuko C-2 lursailean 6 etxebizitza eta garjeak eraikitzeko Arditurri Bidania S.L. enpresak aurkeztu duen 2. faseko gauzatze proiektuaren onespena (2015H0030001).
2015eko urriaren 20ean M.E.V. Arditurri Bidania S.L enpresaren izenean (B75025312), H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza, trastelekuak eta garajeak eraikitzeko bigarren fasearen gauzatze proiektua aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2384). Horretarako arkitektoek sinatzen duten gauzatze proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 2015eko urriaren 6ko oniritzi zigiluarekin, eta 679,362,02 eurotako aurrekontuarekin.

Udal arkitektoak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Arditurri Bidania enpresak H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza, trastelekuak eta garajeak eraikitzeko bigarren fasearen gauzatze proiektua ontzat ematen da, jarraian adierazten diren baldintzekin:

1.- Obra baimenean jarritako baldintzak bete beharko dira distribuzioak eraikitzerakoan, hots, atarian 2 x 2 metroko espazio librea utzi beharko da.

2.- Garajeetatik eskaileretara igarotzeko erdibideko atarian, 1,50 metroko diametroa duen zirkunferentzia sartzeko moduko espazio librea utzi beharko da, ateen irekiera erradioek inbaditu ezingo dutena.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.907,03 x 1,2 = 2.288,44 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Garajeen jarduera proiektua aurkeztu beharko da, eta bertan igarobide zortasuna duelako sarbidea ematen dion alboko garajearekin jarduera nola burutuko den zehaztu beharko da.

LAU: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko du , eta ordurako jarrita izan beharko du udal ur zerbitzuko arduradunekin adostutako ur kontagailu berria.

Lehen erabilera baimena lortzeko ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
Eraikuntza berriaren argazkiak.
Obra berriaren eskrituraren zirriborroa.
Energia ziurtagiria.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzen?zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


EUSKARA

5. Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.rekin dirulaguntza arautzen duen hitzarmena onartzeko proposamena (2015KU360006).

Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.rekin sinatu beharreko hitzarmena ikusirik eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak Tokiko Gobernu batzarrera darama ondorengo, ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Diru laguntzaren baldintzak jasotzen dituen hitzarmena onartzea eta sinatzea.

BI: Alkatea ahalmentzea hitzarmena sinatzeko.

HIRU: Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ri 17.000 euroko (AD-093) dirulaguntza-ekonomikoa ematea, 2015. urteari dagokionez.

LAU: Hitzarmenak 2 urteko iraupena izango duenez, 2016rako kreditua konprometitzea kopuru berarekin (AD-611, 17.000,00 euro).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Kuadrillategi egitasmoan, kontratu baldintzen aldaketa onartzeko proposamena (2015ID170003).

2015-Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatuko dituen enpresaren esleipenerako espedienteari dagokion udal langilearen proposamen teknikoak azterturik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Bi begirale berri kontratatzea Kuadrillategi egitasmorako, horretarako egin behar den kontratu baldintzen aldaketa onartzea.

BI: Bi begirale berri kontratatzeko 2015, 2016 eta 2017 urtetarako 6.620,00 euro urteko gastua onartzea. (2015: AD-672; 2016: AD-674 eta 2017: AD-677)

HIRU: Ordainketa baldintza agirietan jasota dagoen bezala egitea.
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

7. 2015/2016 Ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko Hezikuntza Guraso Elkartearekin dirulaguntza arautzen duen hitzarmena onartzeko proposamena (2015KI010002).

Hezikuntza Guraso Elkarteak, eta bere izenean Javi Saiz Tolosak, Eskola Kiroleko Programa burutzeko aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Diru laguntzaren baldintzak jasotzen dituen hitzarmena onartzea eta sinatzea.

BI: Alkatea ahalmentzea hitzarmena sinatzeko.

HIRU: HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEA (Javi Saiz)ri 50.000 €tako diru-laguntza (AD-663) ematea 2015/2016 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

LAU: 35.000 €ko ordainketa egitea (%70) hitzarmena sinatzerakoan.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


MUSIKA ESKOLA

8. 2015-2015 ikasturterako Tomas Garbizu Udal Musika eskolaren urteko Plana onartzeko proposamena (2015ME030002).

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako Eskola Kontseiluak 2015eko urriaren 20an egindako bileran ontzat eman zuen 2015-16 ikasturterako Eskolaren Urteko Plana.

Horiek horrela, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2015-16 ikasturterako Tomas Garbizu Udal Musika Eskolaren Urteko Plana onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9. Aiton Bordako esleipendunak egindako hainbat eskaerei erantzuna emateko proposamena (2015ID320016)

Nerea Nuñezek egindako hainbat eskaeren espedientea azterturik,

Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ukatzea Aiton Borda tabernako sarreran mahai bat jartzeko eskaera.

BI: Onartzea 2016ko urtarrileko astelehenetan taberna goizez (9:00etatik 12:00etara) irekitzeko eskaera.

HIRU: Onartzea 2015eko abenduaren 25ean eta 2016ko urtarrilaren 1ean taberna ixteko eskaera

LAU: Onartzea 2016ko abuztuan 4 opor egun gutxiago egin, eta, horren ordez, Aste Santuko 4 jai egunetan taberna ixteko eskaera. Jai egun horietan esleipendunak Elkartea zehaztutako ordutegietan (10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:30etara) ireki eta itxi beharko du.

BOST:Esleipendunak taberna eta Elkarteari dagozkion aldaketen berri emamgo du.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2015eko urriaren 19az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 09:50etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105894tik 1105902ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna