Udaleko talde politiko guztiek aho batez onartu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren aldeko adierazpen instituzionala
Bihar/ Etzi, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, Lezoko Udalak EAEko Herri Administrazioek adostutako Adierazpen Instituzionalarekin bat egin du.
Zer egin dezaket nik euskararen alde? izenburu duen adierazpenak dio Euskararen Eguna “indarra hartzeko eguna” dela, helburu argi batekin: bi hizkuntza ofizialen arteko berdintasuna lortzea, euskara indartsu eta osasuntsu bizi dadin lurralde guztitan.
Herritar guztiak eta gizarte eragileak gonbidatu nahi ditugu galdera hori bera egitera eta nork bere neurriko erantzuna hausnartzera, guztion ekarpenak baitira baliagarri eta onuragarri euskararen biziberritzerako eta guztion arteko elkarbizitza sendotzeko.
Udalak ere Euskara eta bizikidetza linguistikoa sendotzeko konpromisoa hartu du. Konpromiso horri lotuta baitago adierazpenaren izenburua. Denok egin dezakegu eta zerbait euskararen alde.
Ospa dezagun, bada, pozik eta harro Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta bizi dezagun aurrera begira euskara, gure artean eta egunerokoan, hizkuntza bizia eginez, Zer egin dezaket nik euskararen alde? galderari erantzunez eta galdera bera euskal gizarte osoan zabalduz.