Lezoko Udaleko Euskara-Kultura Departamentuak gazteen aisialdia, eta merkataritza eta erakundeak euskalduntzeko planen inplementazioa kontratatzeko pleguen iragarkia argitaratu du.
Jarraian 2013ko urtarrilaren 4ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeanargitaratutako iragarkia ikus dezakezue.
Kontratatzeko baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoen agiria ikusi nahi izanez gero ondorengo lotura jarraitu:
ENTREGATZEKO EPEAK:
Eskaerak entregatzeko azken eguna urtarrilaren 19a izango da. Larunbata denez eta Lezoko Udaleko bulegoak larunbatetan itxiak daudenez, bertan erregistratu nahi duenak urtarrilaren 18an egin beharko du, eguerdiko 13:00ak baino lehen.
Urtarrilaren 19an korreoz bidali daiteke egun horretan erregistratu dela frogatuz. Ondoren fax-a (943-528.664) bidali behar da eskaera korreoz egin dela jakinaraziz (plieguetan jartzen duen moduan).