Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gaztek har dezakete parte apirilaren 21a arte.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeko euskara Zerbitzuek elkarlanean jarri dute martxan 2013ko Motxian Ebu mezu lehiaketa. Aurreko urteetan eskualde bakoitzean antolatua izan den egitasmoaren helburua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da.
Aurtengo edizioan, lehiakideek 140 karaktere inguruko mezu bat bidali beharko dute honako galderari erantzunez: mezu bat jaso duzu: “Zmz atzokoa?”. Lehiaketan parte hartzeko hainbat bide zabaldu dir: SMSak eta WhatsApp-ak bidali daitezke 608 955 602 zenbakira, motxianebay@gmail.com helbidera ere igorri daiteke mezua eta nahiago izatera, sare sozialen bidez ere helarazi daiteke mezua: Buruntzaldea Euskaraz eta Oarsoarrak perfiletara Facebooken eta Twitterren eta Motxian Eby kontura Tuentin.
Mezuaren aurretik, parte hartzaileek herria jarri beharko dute. Izan ere, eskualde bakoitzean irabazle bat eta bost finalista sarituko dira. Eskualde bakoitzeko irabazleak 200 euroko erosketa txartela jasoko du bere eskualdeko dendetan gastatzeko. Finalistentzat, 60 euroko beste bosna erosketa txartel ere banatuko dira eskualde bakoitzean.
Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 2an izango da, 19:00etan, Perurena auzoan, bi eskualdeek bat egiten duten lekuan.