Apirilaren 28tik maiatzaren 9ra izena emateko aukera
Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen Udaleku Irekietarako izen-emate epea apirilaren 28an zabalduko da –maiatzaren 9ra arte izango da matrikulatzeko aukera–.
Udaleko Irekiak hiru eta hamar urte arteko neska-mutilei –2004tik 2011era jaioak– zuzendutako jarduera da. Lezon egingo dira, uztailaren 1etik 30era (biak barne), astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian, 9:30etatik 13:30etara –lanean ari diren gurasoentzat eta beti ere taldea sortuko balitz Haurtzaindegi zerbitzua jarriko da, 8:00etatik aurrera–.
Matrikulak Euskara eta Kultura sailean edo www.lezo.net web gunean egin behar dira.