125 euroko balioa duen erosketa saskia

Ar, 2014-11-04 10:18

Zozketan parte hartzeko txartelak Lezoarrak tabernan edo-eta Sagar Zulo jatetxean bete behar dira

Merkataritza euskalduntzeko planaren barruan, Udala 125 €ko balioa duen erosketa saskia zozketatzen ari da. Urriko azken hamabostaldian, Zubitxo janari-dendako eta Ximak ile-apaindegiko bezeroek izan dute zozketa horretan parte hartzeko aukera. Datozen egunotan, berriz, Lezoarrak tabernako eta Sagar Zulo jatetxeko bezeroek izango dute aukera hori.

Egitekoa oso erraza da: bi komertzio horietan euskaraz jardutea eta norbere datuekin txartela bete eta dagokion kutxan uztea. Txartelak betetzeko epea azaroaren 14an beteko da.

Lehenengo hamabostaldian 300 txarteletik gora bete dira. Hamabostaldi hau amaitzean, guztiak zaku batean sartu eta irabazlearen izena aterako da. Saria azaroaren 19an banatzea aurreikusten da.

Merkataritza euskaratzeko plana
Lau komertzio horietako ordezkariak Udalako Euskara sailak joan den ikasturtean antolatu zuen herriko merkatarientzako ikastaroan aritu ziren, eta sari gisa, Udalak abiatu duen ekimenean parte hartuko dute.

Merkatariekin egiten den ikastaroaren helburua da egunerokoan bezeroekin izaten den gutxieneko komunikazioa euskaraz egin ahal izateko baliabideak eskaintzea da. Arduradunek aurreratu dutenez, ikasturte honetan ekimenarekin jarraitu nahi dute, baina oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko duten ikastaroa.


 

Arloa edo saila