Fruta eta barazki errezeten irabazleak

Ar, 2014-11-11 09:23

Lezoko hiru irabazleetako bakoitzak 50 euroko erosketa txartel bana jasoko du

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatuta, irailaren 22tik urriaren 22ra Sasoian sasoiko barazki eta frutak erabiliz errezeta lehiaketa egin da Lezon, Errenterian, Pasaian eta Oiartzunen. Guztira, 45 errezeta jaso dira, eta sariak joan den astean banatu ziren Errenteriako Euskaldarrak gastronomia elkartean.

Hain zuzen, bertako bazkideak izan dira epaimahaia osatu dutenak, Alfontso Mindegia buru zutela. Lezon jasotako errezeta guztien artean, hiru hauek saritu dituzte 50 euroko erosketa txartel banarekin:

  • Marisa Jimenez, Patata olio-ozpinduak errezetarekin. 
  • Giorgio Studer, Fruta mazedonia azkenburuko errezetarekin. 
  • Rosa Robledo, Entsalada frutekin errezetarekin.

Sari-banaketa ekitaldian Ainhoa Zabalo Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, “euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko egiten diren egitasmo multzoaren barruan kokatzen da errezeta lehiaketa”. 
 

Arloa edo saila