Euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritu ohi dira
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bosgarren urtez banatuko du datorren azaroaren 28an Oarsoarrak Euskararen Saria 19:00etan Errenteriako Xenpelar etxean. Eskualdeko lau udalek jendarteko alor guztietan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritu ohi dituzte urtero Euskararen Egunaren bueltan.
Epai-mahaiak dagoeneko erabakia hartua du, baina ekitaldi eguna iritsi arte ez dute ezagutzera emango. Epai-mahaia honako hauek osatzen dute:
- Juan Ramon Cano, Pasaiako udaleko kultura zinegotzia)
- Arantxa Urbe, Ikastolako irakaslea)
- Josu Arruabarrena, AEKko irakaslea
- Asier Salaberria, Mañontzi bertso eskolako kide
- Ane Badiola, Ttur Ttur euskaltzaleen bilguneko teknikaria
- Goiatz Labandibar, idazlea)
- Juan Ramon Makuso, idazlea
Ekitaldian, euskararen inguruko praktika onak saritzeaz gain, bigarren aipamen berezi bat ere egingo diote euskararen inguruan egin den ibilbide on bati. Epai-mahaiak saritua hautatzerako orduan, beste irizpideen artean, banako, elkarte, lantoki, erakunde edo talde horrek Oarsoaldean duen eragina eta kanpora begira duen proiekzioa kontutan hartu dute.