Bigarren saria Masajista izeneko esketxarentzat izan da
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, Buruntzaldea osatzen duten udalekin batera, eskualde horietako gazteei (12tik 16 urte bitartekoak) zuzendutako motxian eby esketx lehiaketa antolatu, eta pasa den abenduaren 5ean sari banaketa ekitaldia egin zuen.
Gazteek musikari edo musika talderen baten euskarazko parodia egin behar zuten, jatorrizko letra aldatuta. Lehiaketaren lehen edizioa izan da, eta 25 bideo aurkeztu dira; horietako batzuk 2.000 ikustalditik gora izan dituzte dagoeneko. Bideo guztiak www.motxianeby.com webgunean daude ikusgai.
Irabazleak
Errenteriako Niessen Kulturguneko aretoan eman ziren ezagutzera bi esketx irabazleak. Lehenengo saria Ohea izeneko lanarentzat izan da. Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 2C taldeak egin du esketxa, eta Amaiur Torrecilla Askasibarrek jaso zuen saria.
Bigarren saria Masajista lanarentzat izan da, Pasaia Lezo Lizeoko DBH 4ko taldeak eginda. Irati Agirre Vegak jaso zuen saria.