Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 126 gazte elkartzen dira ostiralero
Inoizko partaidetza handienarekin sendotzen doa Kuadrillategi egitasmoa. Ostiralero Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 12-16 urte arteko gazteak elkartzen dira lagunartean, eskolatik kanpo, eremu naturaletan euskararen erabilera sustatzeko xedez, horixe baita, hain zuzen, eremurik egokiena.
Ikasturte honetan 126 gaztek eman dute izena –iaz, 110–. DBH1eko, 51 (urte horretan Lezon jaiotakoen % 77); DBH2ko, 33 (urte horretan Lezon jaiotakoen % 71); DBH3ko, 21 (% 48); eta DBH4ko, beste horrenbeste (% 46).
Bertan, jarduera programatuak egiten dituzte: tailerrak, hitzaldiak, jokoak, irteerak, eta abar. Beti ere, gazteekin adostutakoak. Hemendik ikasturtea bukatu bitartean aurreikusita dauden ekintza edo irteerak hurrengoak dira:
- Martxoak 7: Eskiatzera bidaia (DBH 1-2)
- Martxoak 15: Ur kirolak egitera bidaia (DBH 3-4)
- Apirilak 25: KTG eguna (talde osoa)
- Apirilak 25-26: Asteburu pasa (talde osoa)