Urriaren 31n itxiko da matrikulazioa
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak ikastaro ezberdinetan izena emateko epea zabaldu du. Gaurtik hasita, urriaren 31ra arte egongo da aukera bertan izena emateko.
Eskaintza, nagusiki, ikasle helduei zuzendutakoa da. Honakoa da:
- Taldeak: konboak, folk, eta abar.
- Ganbara musika.
- Solfeoa helduentzat.
- Informatika musikala.
- 0-3 urte bitarteko haurrentzat musika tailerra.
- Musika tresna autoktonoak: panderoa, txalaparta, alboka eta dultzaina.
- Bestelako musika tresnak: pianoa, klarinetea, saxofoia, atabala, tronpeta, bateria, txistua, akordeoia, biolina, biola, biolontxeloa, perkusioa, trikitixa, flauta, gitarra, tronboia eta tuba.
Informazio gehiago Musika Eskolan (16:30etatik 20:00etara) edo 943 529999.
Arloa edo saila