Erreklamazioak eta iradokizunak jartzeko azken eguna ekainaren 13a izango da
Udalbatzarrak, 2016-04-14an egindako ezohiko bilkuran, hasiera batez onartu zituen Tomas Garbizu Musika Eskolako 2016/2017 ikasturterako tasak eta hobariak. Orain, hogeita hamar eguneko epea izango da erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko. Azken eguna ekainaren 13a izango da.
Dokumentua Kontuhartzailetzan dago -Alondegi, Gurutze Santuaren plaza 3-. Erreklamazioak edota iradokizunak aurkezteko, udaletxeko Erregistro Nagusira joan behar da, astelehenetik ostiralera, 08.00etatik 13.30era.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo iradokizunik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko dira.