Gaur goizean harrera egin die Lezoko Udalak Euskal Herriko Dantza Txapelketan parte hartu zuten Lezoko bikoteei.
Urriaren 18an Seguran ospatu zen 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa eta hiru bikote lezoarrek hartu zuten parte. Maren Galvez eta Gorka Granado, Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaola eta Ane Jaunarena eta Endika Osa dantzariek ordezkatu zuten Lezo.
Maren Galvez eta Gorka Granadok irabazi zuten txapelketa, eta Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaolak lehen aldiz parte hartu eta postu hoberenean sailkatzen den bikotearen saria.
Gaur goizean dozenaka herritarrez inguratuta, harrera egin die hiru bikoteei Lezoko Udalak. Irabazleei oroigarria eman die Mikel Arruti alkateak, eta hiru bikoteek oparia jaso dute gobernu taldeko kideen eskutik. Galvez eta Granadok irabazitako garaikurra urtebetez Lezoko Udaletxean.
Alkateak eskerrak eman dizkie dantzariei Lezo hain ongi ordezkatu eta garaipena lezoarrekin partekatzeagatik.
Zorionak hiru bikoteei!