EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK EZ!

Al, 2024-11-18 15:56

Lezoko Udalak, indarkeria matxistaren aurkako borrokan duen konpromiso tinkoari eutsiz, Pasaiako Udalaren Adierazpen Instituzionalarekin bat egin du, 2024ko azaroaren 17an izandako indarkeria matxistaren erasoa salatzeko. Adierazpen horretan, eraso saiakera hori aho batez gaitzesten da eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko deialdi bateratua egiten da.

Lezoko Udalak biktimarekin bat egiten du erabat, bere babes osoa adierazten dio eta lanean jarraituko du, bai instituzioetatik bai herritarren lankidetzarekin, biolentzia jarrera hauek desagertarazi daitezen.

Lezoko Udalak gonbidapena luzatzen die herritar guztiei gaur arratsaldean, azaroaren 18an, 19:30ean, Pasaiako Serafín Esnaola plazan egingo den eraso honen aurkako gaitzespen-bilkurara.

Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!

Arloa edo saila