Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek 2022ko Kuadrillategi eguna egingo dute Pasai Antxoko Ibaiondo pilota lekuan datorren maiatzaren 7an.
Maiatzaren 7ko Kuadrillategi Eguneko egitaraua lau herrietako hezitzaileek osatutako batzorde batek prestatu du eta goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara gauzatuko da. Segidan duzue behin-behineko egitaraua:
11:00etan, pasaitarrek harrera egingo diete frontoian gainerako herrietako gazteei.
Segidan, gazteak taldekatu eta joko eta jolasen tartea hasiko da. Ginkana, olinpiadak eta abar egingo dituzte.
13:30etik 15:00etara bazkaltzeko tartea izango da.
15:00etatik 17:00etara DJ UMEren musika emanaldia Ibaiondo frontoian.
17:00etan agurra egingo diete pasaitarrek gazte guztiei.
Kuadrillategi egitasmoak eskualdeko 12-16 urte arteko 400 gazte elkartzen ditu ostiraleroko saioetan eta horiez gain egiten dituzten ekintza berezietan, izan irteerak, topaketak, jolasak,… Gazteen artean euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzeko helburua du Kuadrillategik.