Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean “Tarte bat barrura begira” izeneko tailerrak ematen ari da egunotan Luis Oiarzabal “coach”-a.
Nork bere barnera begiratzeko eta hausnar egiteko denbora tarte bat hartzeak duen garrantziaz jabe araziko ditu ikasleak Luis Oiarzabalek. Azken batean, bere esanetan, dena gure barnean baitago.
Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak aipatu duenez, tailer hauek helburu asko betetzen dituzte aldi berean; euskaltegietako ohiko dinamikatik at, euskaraz orotariko gaiak jorra daitezkeela ikusarazten diete euskara ikasleei eta herritarrei. Askok eta askok gai jakin horri buruzko lehen ezagutza euskararen bidez izango dute. Era horretako azalpen, tailer eta hitzaldi modukoak ulertzeko gai direla ere erakutsiko diete saioek, hala, motibazioa areagotuz. Galderak egin ahal izateak eta emailearekin, nahiz beste hartzaileekin, solasean jarduteko aukerak ere ikaste eta finkatze prozesuan mesede egingo diela sinetsita gaude. Erabilera natural bat ezagutuko dute eta eurak partaide izango dira.
Harrera bikaina izaten ari da tailer hau eskualdeko euskaltegietako ikasleen artean.
Egutegia:
• 2017-5-23: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 09:30 - 11:30
Kontaktua: Gema Amundarain (943 004 340)
• 2017-5-24: EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia (Errenteria)
Ordua: 09:30 - 11:30
Kontaktua: Ane Amondarain (943 449 680)
• 2017-5-25: Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 18:30 – 20:30
Kontaktua: Saioa Ballesteros (943 493 957)
• 2017-5-30: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 10:00 - 12:00
Kontaktua: Raul Perez (943 525 545)
• 2017-5-31: Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 15:30 - 17:30
Kontaktua: Jon Diaz de Mendibil (943 519 144)
• 2017-6-01: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 09:00 - 11:00
Kontaktua: Borja Arbelaitz (943 340 233)