Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia, abian

Ar, 2022-05-31 11:46

Lezoko Udalak euskaltegiko matrikulen 100% itzultzen du.

Lezoko Udalaren helburu nagusietako bat, euskararen ezagutza eta hobekuntza sustatzea da, familia giroan eta gizartean oro har, euskararen erabilera bultzatuz.

Ion Pombar, Euskara zinegotziaren esanetan: “Urtero, hainbat diru-laguntza eskaintzen ditugu Euskara sailetik hizkuntza sustatzen laguntzeko. Euskaltegiko matrikulen %100 itzultzen dugu Lezoko Udalean adibidez. Aurten, diru-laguntza hauetan 35.400 euro inbertituko ditugu”.

6 dirulaguntza daude:

  1. Euskara ikasi euskaltegian (Lezoko Udalak euskaltegiko matrikulen %100 itzultzen du %85etik gorako asistentzia duten ikasleei.
  2. Unibertsitateako udako euskaraz emandako ikastaroetan matrikulazioa: UEU eta EHU-UPV.
  3. Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa egiteko.
  4. Elkarteen/Erakundeen lokaletako edota merkataritzako enpresetako errotulua euskaraz jartzeko.
  5. punto.eus domeinua hartzeko.
  6. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeak.

Euskaltegian euskara ikasteagatik eskaintzen den diru-laguntza, uztailaren 1a baino lehen eskatu behar da. Beste dirulaguntzak, urtean zehar eskatzeko aukera dago.

Oinarri zehatzak eta eskabideak egiteko eranskinak, Lezoko Udaleko webgunean eskuratu daitezke (diru-laguntzak atalean).

Arloa edo saila