Soziolinguistika Kluserrak Lezoko euskararen erabilera datuen berri emango du, asteartean arratsaldeko 19:00etan Kultur Aretoan
Soziolinguistika Kluserrak bi urtean behin Euskal Herriko zenbait herritako euskararen erabilera maila neurtzen du, tartean Lezokoa. Neurketa horien bidez Lezoko kaleetan lezoarrek erabiltzen duten hizkuntza neurtzen da.
Hori dela eta, azken datuen berri emateko hitzaldia eskainiko dute asteartean, hilaren 9an, Kultur Aretoan arratsaldeko 19:00etan.
Bertan, egindako azken neurketa datuak azaldu eta euskararen erabilerak izan duen bilakaeraren berri ere emango da. Interesa duen edonor hurbildu daiteke aurkezpenera eta Udaletik herritarrrak parte hartzera animatu dituzte.