Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den aurtengo Euskaraldian parte hartuko duten Lezoko entitateek agerraldia egin zuten urriaren 8an.
“Euskararen normalizazioaren aldeko norbanako Konpromisotik konpromiso kolektiboetara jauzi egitea da Euskaraldiak guztioi jarri digun erronka. Ahobizi ala Belarriprest izango da gutako bakoitza, baina eguneroko bizitzan elkarreraginean bizi garen gizataldean ere eragitea eskatzen zaigu; hizkuntza ohiturak euskararen alde lerratzea. Lantokiko taldean, elkartean, kirol klubean, dantzan, aisialdian osatzen dugun entitate bakoitzak kolektibo gisa hartzen duen konpromisoak, txikiena izanda ere, berebiziko garrantzia du euskararen erabilera handitzeko orduan.
Euskararen gurpila martxan jarri beharra dugu bizitzako alor guztietan. Ohitura hartzen goazen neurrian gero eta errazago eta normalago egingo zaigu euskaraz aritzea”.
Horixe da Lezon 29 entitatek hartu duten konpromiso edo erabakia, Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea hain zuzen ere, lehen gaztelaniaz egiten zena euskaraz egiten hastearena edo egiten jarraitzearena.
Lezoko 29 entitate horiek dei egiten diete lezoar guztiei eta herriko entitate guztiei bide horretan bidelagun izan daitezen eta eurek ere Euskaraldian parte har dezaten.
Ondorengoak dira Euskaraldian parte hartuko duten Lezoko entitateak:
- Oroitzene AEK euskaltegia
- Allerru Kirol Elkartea
- Bpxport Lezo
- Caixabank S.A.
- Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Elkartea
- Euskara Talaia
- Gaxuxa
- Haurtxo haur eskola
- Hezikuntza Guraso Elkartea
- Laboral kutxa
- Lezo herri eskola
- Lezo Institutua
- Lezoko Badian Bizi
- Lezoko EH Bildu
- Lezoko Kurkubi Saskibaloi Kluba
- Lezoko Udala
- Lezoko Zinema Ttikia
- Pasaia-Lezo Lizeoa
- Piztu Lezo
- Tiñelu elkartea
- Trapujale taldea
- Txingurri taberna
- Xalto eta Brinko Elkartea
- Xoxolur mendi kluba
- Taloka kafetegia-gozotegia
- Ixkulin elkartea
- Tomas Garbizu Udal Musika Eskola
- Txerrimuño
- Allerru-Jaizkibel ehiza eta arrantza elkartea