Mintzagun tailer berriak Oarsoaldeko euskaltegietan

Al, 2022-03-21 18:58

TxukuntZen-eko Maitane Ormazabal adituaren eskutik, martxoaren 28ra bitartean.

Maitane Ormazabal antolatzaile profesionalak nork bere espazioak txukun izaten erakutsiko die Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. TxukuntZen-eko adituak “Ordena eta txukunketa” izeneko tailerrak emango ditu martxoaren 28ra bitartean Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.
 

Oarsoaldeko Euskaltegien zerrenda honakoa da:

2022-3-21: Xenpelar AEK (Errenteria) | Ordua: 10:00 - 11:30

2022-3-22: Txirrita AEK (Pasai Antxo) | Ordua: 10:00 - 11:30

2022-3-22: Intxixu AEK (Oiartzun) | Ordua: 18:00 - 19:30

2022-3-23: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia) | Ordua:  10:00 - 11:30

2022-3-28: Oroitzene AEK (Lezo) | Ordua: 10:00 - 11:30

2022-3-28: EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia) | Ordua: 16:00 - 17:30

Arloa edo saila