Kafea eta tertulia beti natural eskatzen eta egiten dituzte Oarsoaldeko herritarrek; euskaraz, alegia. Eskualdeko kafetegietan euskararen erabilera handitzeko egiten ari diren ekimenen artean, kafetegietan ateratako argazkiak bidaltzearena izango da hurrena.
Ekainaren 15etik uztailaren 6ra partekatu zeuk ere Facebook-en edo Twitter-en Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo edota Pasaiako kafetegiren batean ateratako selfia edo argazkia, banakakoa edo taldekakoa, zutik, eserita, buruz behera, nahi duzun bezalakoa (#kafetertulia traola erabili). Argazkia konpartitzen duzuenon artean 50 katilu zozketatuko dira.
Esandakoa, beraz; Oarsoaldeko kafetegietan eskatu kafea euskaraz eta gero goza ezazu euskaraz hitz eginez. A! eta une goxo horri argazkia egin eta partekatu Facebook-en edota Twitter-en.