Merkataritzari eta euskarari loturiko argazki lehiaketa azaroaren 14tik abenduaren 3ra bitartean.
Urteak dira, Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Testuinguru horretan, “Euskararen paparazziak” izeneko argazki lehiaketa antolatu dute azaroaren 14tik abenduaren 3ra bitartean.
Edonork har dezake parte argazki lehiaketan. Horretarako, euskara eta merkataritza edo ostalaritza uztartzen dituen argazkia bidali behar da ondoko whatsapp zenbakira: 608 170 384 edo emailez euskararenpaparazziak@gmail.com helbidera. Aipatutako gaiak hobekien uztartzen dituen argazkiak 400 euroko saria irabaziko du eta bigarrenak 200 eurokoa.Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki bidali ahal izango ditu lehiaketara.
Lezoko merkatariei eskaria
Azaroaren 14az geroztik martxan da “Euskararen paparazziak” argazki lehiaketa. Lehiaketaren helburua da merkataritza eta Euskara hoberen uztartzen dituen argazkiak ateratzea. Hori posible izateko, Lezoko merkatariei deia egiten dizuegu zuen denda, taberna, kafetegi, etab.-etako kanpoalde zein barrualdeak euskaraz polit apaintzeko.
Euskaraz apaintzeak lagun zaitzake.
Informazio gehiago nahi duenak www.oarsoarrak.eus