Esther Boticario “Euskararen paparazziak” lehiaketaren irabazlea

Al, 2017-01-30 14:21

Errenteriako ‘Garbiñe’ dendan ateratako argazkiak jaso du lehenengo saria

Urtarrilaren 13an bukatu zen “Euskararen paparazziak” argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketa hau Oarsoaldeko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko helburuarekin antolatu da eta 67 argazki inguru jaso dira.

Lehiaketaren epaimahaia Arantxa Manterola, Mendi Urruzuno, Gurutze Susperregi eta Oskar Zapirain argazkilariek osatu dute eta lehiaketan onartutako lanak aztertu eta baloratu dituzte.

Epaimahaiaren erabakiz, Esther Boticariok jaso du 400 euroko lehenengo saria, Errenteriako ‘Garbiñe’ arropa dendan ateratako argazkiarengatik. 200 euroko bigarren saria, berriz, Txus Caballerok jaso du Errenteriako Rural Navarran ateratako argazkiarengatik.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskerrak eman dizkio lehiaketan parte hartu duten guztiei eta zorionak saridun gertatu direnei.

Lehiaketan parte hartu duten argazkiak ikusgai daude www.oarsoarrak.eus web gunean.

 

Arloa edo saila