TAMAINA HANDIKO HONDAKINEN BILKETAN ETA FURGONETA IBILTARIAN ALDAKETAK EGONGO DIRA GABONETAN

Or, 2025-12-19 14:48

Abenduan aldaketak egongo dira tamaina handiko hondakinen bilketan, jai-egunekin bat datorrelako ohiko egutegia.

Abenduaren 24an eta 31n egingo da bilketa hurrengo bi asteetan, horregatik, tamaina handiko hondakinak asteartean (abenduak 23 eta abenduak 30) atera beharko dira, 20:00etatik 22:00etara edukiontzi guneetan

Bestalde, abenduaren 25ean ez da furgoneta ibiltaririk egongo, hileko azken osteguna jai-eguna denez ez delako zerbitzurik eskainiko.

Lezoko Udalak herritarren lankidetza eskertzen du eta gogorarazten du hondakinak ezarritako egunetan eta modu egokian ateratzea funtsezkoa dela zerbitzuaren funtzionamendu egokia bermatzeko.

Arloa edo saila