Mikel Arruti Lezoko alkateak, Lezokoak Merkatarien eta Hostalarien Elkarteko Edurne Mitxeok eta Oarsoaldea Garapen Agentziako Iker Garcíak gaur aurkeztu dute Lezoko Hiri Ekonomiaren Kudeaketa Plana, tokiko merkataritza sustatzeko eta digitalizazioa bultzatzeko helburuarekin. Horrek, Lezon tokiko merkataritza biziberritzeko eta egokitzeko egin beharreko urratsak zehazten ditu merkataritza sektorean dauden erronkei aurre egite.
Mikel Arruti alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, “tokiko merkataritza udalerrien garapenaren eta bertan ematen diren gizarte dinamiken funtsezko parte da, baita gizarte kohesioaren eta eragile ekonomikoen artean elementu nagusietako bat, hiri-motore bilakatuz”. Azken denboraldi honetan merkataritza sektoreak behera egin duela eta Lezon, bertako Hiri Ekonomia proiektua abian jartzeko beharra ikusi zutela azaldu du alkateak: “Lezokoak elkartearekin eta Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera abaiaratu dugun Hiri Ekonomiaren Kudeaketa Planak merkataritza-sarea mantentzea eta indartzea izango ditu helburu herritarrentzat merkataritza-gune erreferente bihurtzeko."
Lehen pausoa emanda, alkateak planaren lau balio nagusiak nabarmendu ditu: "Kooperazioa, berrikuntza, aniztasuna eta iraunkortasuna izango dira planaren oinarriak".
Hiri Ekonomia Planaren ildo estrategikoak eta helburuak
Planaren garapena 5 ildo estrategikoetan oinarrituko da:
- Enpresen lehiakortasuna: Lezoko merkatariek digitalizazioarako, berrikuntzarako eta gaitasunak eskuratzeko tresna eta baliabideak izango dituzte.
- Hiri-espazioa: Eskaintza eta eskaria uletzea eta merkataritza-lokal hutsak berraktibatzea.
- Sentsibilizazioa: Herritarrak tokiko merkataritzaren garrantziaz jabetzea, gazteetatik hasita helduetaraino.
- Dinamizazio eta Komunikazioa: Lezokoak elkartea indartuz eta tokiko merkataritzaren balioa azpimarratuz.
- Gobernantza: Etengabeko ebaluazioa eta parte-hartzea sustatzea.
Lezoko Merkataritzaren biziberritzea
Edurne Mitxeok, Lezokoak elkarteko presidenteak emandako pausoaren garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Gaurko aurkezpena oso garrantzitsua da guretzat eta plan hau inflexio puntu izango dela uste dugu Merkataritza eta hostalaritza Lezon biziberritzeko eta egokitzapen digitala eta berrikuntza bultzatzeko”. Mitxeok azpimarratu duenez, elkartearentzat oso positiboa da udalaren babesa eta lankidetza izatea, eta horrek herritarrei zerbitzu hobeak eskaintzeko aukera emango die: “Irrikitan gaude hasteko, bilera asko egin ditugu eta orain, ideiak eta ekintzak praktikan jartzeko garaia iritsi da.”
Iker Garcíak, Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariak,berriz, erakunde publiko eta pribatu artreko lankidetza azpimarratu nahi izan du: “Oarsoaldea garapen Agentziarentzat halako planak estrategikoak dira udalerri batek aurrera egin dezan. Tokiko ekonomiaren eraldaketa eta biziberritzea lankidetza publiko-pribatuaren indarrean oinarritzen da, eta Oarsoaldeak Lezon eginiko prozesua oso baliogarritzat jotzen du”. Lezoko Hiri Ekonomiaren Kudeaketa Planaren helburuak garatzeko, Elkarteak eta Oarsoaldeak aurrera begira jarraituko dute lankidetzan, planaren eraginkortasuna eta arrakasta bermatzeko.