2004.eko Maiatzaren 10ekoa

Lezon, 2004ko maiatzaren 10ean, goizeko 9:10 etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Aitor Ocerin Ibañez bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko apirilaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

2004ko apirilaren 26an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak, azken Tokiko Gobernu Batzarra ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du. Bereziki 203. dekretua komentatu du alkateak. Dekretu horretan Fermin Urtizberea Ugartemendiari egindako likidazioak berraztertzea erabaki du, Gobernu Batzordeak 2003-12-22 eta 2004-03-29-an emandako lizentzien Eraikuntza eta Obra Zergarengatik, F. Gaintza kaleko 4ko Elizkibel etxea egokitzeko, Hirigune Historikoari dagokion tarifa aplikatu ez zaiolako, Ordenantza fiskaletan jasota dagoen bezala.

Beraz, guztira 6.840 eta 475,25 euro diren likidazioak baliogabetu egin dira eta E.O.Z.-ri dagozkion beste likidazio hauek egin dira: Tokiko Gobernu Batzordeak 2003-12-22 datan emandakoa, oinarriko proiektuaren gaineko %2,5, guztira 3.420 euro eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2004-03-29-an emana, obratze proiektuaren gaineko %2,5, likidatzeko diferentzia 237,62 euro.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- S-3 Sektorean, Babes ofizialeko etxebizitzei atxiki gabeko garaje bat gehiago egiteko lizentzia Sukia Eraikuntzak S.A.ri emateko proposamena.

Asier Lanzetak, S-3 Sektore barruan eta Auñamendi Kalean eraikitzen ari diren babes ofizialeko etxebizitzei atxiki gabeko hasierako kontratuan hitzarturikoa baino garaje bat gehiago eraikitzeko baimena eskatzen du.

2003ko ekainaren 12an Lezoko Udala eta Sukia Eraikuntzak, S.A.ren artean izenpeturiko kontratuaren arabera, besteak beste azken honek S-3 sektorean babes ofizialeko etxebizitzekin atxikimendurik gabeko 21 lurrazpiko garaje egiteko konpromezua hartu zuen.

2004ko otsailaren 18an egindako osoko bilkuran Lezoko Udalak aipatu kontratua aldatzea onartu zuen eta aldaketen artean kontratuan aurreikusitako 21 garaje atxiki gabekoak baino bat gehiago egiteko aukera ematea ontzat eman zuen. Horrela, otsailaren 25ean besteak beste aipatu aldaketa jasotzen zuen kontratuaren aldaketa izenpetu zuten Lezoko Udalak eta Sukia Eraikuntzak, S.A.k

Bestalde S-3 Sektoreko zatikako planaren arabera ere ez dago eragozpenik aparkaleku bat gehiago egitea baimentzeko, aurreikusitako 21 horiek baino askoz ere gehiago egin baitaitezke.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Sukia Eraikuntzak, S.A.ri hasieran aurreikusitako 21 garaje atxiki gabekoak baino bat gehiago egiteko baimena ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Leon-Enean (UAD-14 Eremua) etxebizitzetarako eraikin bat eraikitzeko obratze-proiektua onartzeko proposamena.

Leonenea, S.L.k Leon Enean (UAD 14 Eremua) 12 etxebizitza, lokal komertzialak, trastelekuak eta garajeak egiteko obratze proiektua aurkeztu du.

Gobernu Batzarrak 2003ko irailaren 11an egindako bilkuran obra baimena eman zion oinarrizko proiektua aztertu ondoren eta obratze proiektua ekartzeko baldintzarekin eta udalarekin sinatutako hitzarmen urbanistikoan xedatutako ordainketak egiteko baldintzarekin. Biak egin ditu baita botatze proiektua ekarri ere. Obratze proiektuaren ingurauan honela dio arkitekto aholkulariaren txostenak:

?Erreferentziako marko urbanistikoa eratzen dutena Lezoko Arau Ordezkatzaileen Aldaketa da, U.A.D. 1, U.A.D. 5, U.A.D. 7, U.A.D. 6, U.A.D. 10, 4. Polígonoa, Andreseneko Tolarieta, Goiko Plaza eta Zubitxo Kaleari dagokienez eta, halaber, Lezoko U.A.D. 14ko Zehazpen Azterketa.

Proiektua azterturik seinala daiteke, bertan betetzen direla indarrean dauden xedapen urbanistikoak eta teknikoak. Horrela beraz, betetzen dira erabilpen baldintzak, aprobetxamenduarenak, etxebizitzen zenbatekoarenak, altuerarenak, profilenak, hegalenak e.a.

Hortaz, nire iritzirako, dagokion obra lizentzia eman daiteke, gainera aurkeztu ahal izan beharko delarik horiei dagokien Segurtasun eta Osasun Txostena.

Obrak burutara eramateko, aldez aurretik egin beharko da horiei buruzko zuinketa akta eta 18.000 eurotako balioko abala jarri beharko da urbanizazio obrak ere egingo direla bermatzeko.

Garajeak irekitzeko lizentzia eman baino lehen, horri buruzko jarduera proiektua aurkeztu eta tramitatu beharko da, eta hartan gutxienez adierazi beharko dira martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren IV. Eranskinean seinalatzen diren zehaztapenak, hartan finkatzen baita jarduera lizentzia lortu beharretik salbuetsirik dauden jardueren zerrenda, otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurreikusten denaren ildotik, alegia, Euskadiko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra. Jarduera salbuetsiak?.

Txosten teknikoa ikusi ondoren, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Leonenea, S.L.ri obratze proiektua onartzea, Leon Enea deritzan eta UAD 14 Eremuan kokaturik dagoen esparruan 12 etxebizitza, lokal komertzialak, trastelekuak eta garajeak eraikitzeko, horretarako Segurtasun eta Osasun Txostena aurkeztu beharko dutelarik

BI: Obrak burutara eramateko, aldez aurretik egin beharko da horiei buruzko zuinketa akta, eta 18.000 eurotako balioko abala jarri beharko da, urbanizazio obrak ere egingo direla bermatzeko. HIRU: Era berean ematen zaio eraikina eraisteko lizentzia.

LAU: Eraikuntzen gaineko zergaren likidazioa guztira 10,90 euro da.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Zubitxo kaleko 3.enean etxebizitzetarako eraikin bat eraikitzeko obratze-proiektua onartzeko proposamena.


Ignacio Lopetegik Zubitxo kaleko 3.ean 6 etxebizitza, trastelekuak eta lokal komertzialak eraikitzeko proiektua aurkeztu du. Proiektu hori Lezon indarrean dauden Arau Subsidiarioetako 9 Exekuzio Unitatean dago kokatua.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 17ko bilkuran, lizentzia eman zion oinarriko proiektuari.

Dena den, gaurko bilkura honetan eraisteko baimena emateko proposamena bazegoen ere, joan den ostiralean hasiak dira eraiste lanak udal baimenik gabe eta proposamenak dioen dokumentazioa aurkeztu gabe. Grua ere hasi dira jartzen beharrezko dituen dokumentazio eta baimenak udalean azaldu gabe. Guzti horregatik zigortze espedienteari hasiera emateko proposamena egin du alkateak.

Horiek guztiak kontutan hartuta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Zubitxo kaleko 3 eta 5ean sei etxebizitza, trastelekuak eta bebarru komertzialak eraikitzeko, obratze proiektua onartzea, alabaina, obrari ekin baino lehen zuinketa akta jaso beharko duelarik eta era berean, Zubitxo kaleko espaloian jartzeko estolderia-kutxeta bat egin beharko du, etxeko ur zikinen erregistro gisa baliatzeko. Gutxieneko neurriak 60x60 izango da eta galdara-burdinazko taparen gainean idatzita LEZOKO UDALA UR ZIKINAK.

BI: Era berean ematen zaio lizentzia Zubitxo kaleko 3 eta 5 zenbakidun etxeak eraisteko, ondorengo baldintza hauekin:

· Zubitxo kalean eta Pikukaleko espaloian oinezkoen babeserako jarri beharreko aldamio eta itxituren planoak aurkeztu behar dituzte.

· Oinezkoen zirkulazio erosorako aldamio-itxitura barruko aldean behar diren argi publikoen moldaketa egokia aurkeztu beharko dute.

· Bide publikoaren okupazioaren m2 zenbatekoa zehaztu behar dute, bai itxiturarentzat baita garabia jartzeko ere, eta okupazio horretan aurreikusitako denbora.

· Lizentzia honi bateratutako baldintza bakoitza eta guztiak bete beharko dituzte.

HIRU: Eraikuntzaren gaineko zergaren likidazioa guztira 3,67 euro da.

LAU: Baimenik gabeko eraiste obrak egiteagatik eta baimenik gabe grua jartzeagatik zigor espedienteari hasiera ematea.

BOST: Hogeita lau orduko epea ematea erabaki hau jasotzen duenetik, orubea ixteko udal teknikariak aginduko dion bezala.

SEI: Eraiste obrak gelditzeko agindua ematea bigarren erabakian aipatu dokumentuak ekarri eta onartu arte.

ZAZPI: Grua jartzeko lanak gelditzea Industriako baimenak, aseguru poliza eta baimen eskaera onartu arte. Bitartean beharrezko diren segurtasun neurriak hartuko ditu.

ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Sukia Eraikuntzak S.A.ri S-3 Sektoreko azalera-eskubidearen gain hipoteka eratzeko baimena emateko proposamena.

Joan Manuel Egañak, SUKIA ERAIKUNTZAK, S.A.ren izenen, S-3 Sektorean kokatzen den 1 zenbakidun lursailaren azalera eskubidean gehienez 5.300.000 euroko hipoteka eratzeko baimena eskatzen du.

Horri buruz egindako txosten juridikoa ikusirik, honela baitio:

?2003ko ekainaren 3an Lezoko Udalak SUKIA ERAIKUNTZAK, S.A.ri S-3 Sektorean kokatzen den 1 zenbakidun lursailaren azalera eskubidearen lagapena egin zion.

2003ko ekainaren 12an Lezoko Udalak eta SUKIA ERAIKUNTZAK, S.A.ren artean izenpeturiko kontratuaren arabera, besteak beste, azken honek lagatako azalera eskubidearen gainean hipoteka sortu nahi bazuen, udalari baimena eskatu behar ziola xedatzen zen.

Bestalde sortu nahi den hipotekaren gehienezko kopuruak azaleraren jabetzaren besterentze salneurria ezingo zuela gainditu ere xedatzen da aipatu kontratuan?.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: SUKIA ERAIKUNTZAK, S.A.ri, S-3 Sektorean kokatzen den 1 zenbakidun lursailaren azalera eskubidearen gainean gehienez 5.300.000 euroko hipoteka sortzeko baimena ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONAL ETA BARNE-GAIAK

7.- Aitor Iztueta Garaikoetxea, karrerako funtzionario izendatzeko proposamena, Administrazio Orokorreko Teknikariaren plaza betetzeko.

Aitor Iztueta Garaikoetxea 2003ko maiatzaren 13an praktiketako funtzionario izendatua izan zen Administrazio Orokorreko Teknikariaren plaza betetzeko. Izendapenean, plazaren oinarriek araututakoaren arabera 12 hilabeteko probaldia ezarri zen.

Praktika aldia baloratzeko eratutako Ebaluazio Batzordea, Jesus Mª Martiarena Jaka, Pedro Etxarri Ollokiegi eta Imanol Ugalde Etxabek osatzen dute.

Ebaluazio Batzordeak, aldiro, praktika aldian bete beharreko lanak eta egin beharrekoak jarri dizkio Aitor Iztueta Garaikoetxeari.

Praktika aldia amaitzear dagoen honetan, Ebaluazio Batzordeak ez du inongo txostenik egin praktikatako funtzionarioaren aldetik helburuak bete izanari buruz.

Horiek horrela, eta aurkako txostenik ez dagoenez, Aitor Iztueta Garaikoetxeak Administrazio Orokorreko Teknikariaren plaza betetzeko jarritako praktika aldia gainditutzat ematen da, eta alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Ontzat eta gainditutzat ematea Aitor Iztueta Garaikoetxeari Administrazio Orokorreko Teknikariaren plaza betetzeko ezarritako praktika aldia.

BI: Aitor Iztueta Garaikoetxea karrerako funtzionario izendatzea Administrazio Orokorreko Teknikariaren plaza betetzeko.

HIRU: Interesatuei akordio honen berri ematea.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2004-2005. ikasturteko egutegia onartzeko proposamena.

Xanti Espina Anduezak, ?Tomas Garbizu? Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, 2004-2005 ikasturteko egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Alkateak, aurkeztutako proposamena, Pertsonaleko Teknikariarekin batera aztertu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea, Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2004-2005. ikasturterako aurkeztutako lan eta eskola egutegia.

BI: Interesatuei akordio honen berri ematea.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.---ari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 310.---ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna