2019KO APIRILAK 30 EZOHIKOA

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2019ko Apirilaren 30ean, 9:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Enrique Figueroa Laboa eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea)

Ez dira bilerara etorri Alfredo de la Puente Pagola eta Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente eta Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. Maiatzaren 26an egingo diren Hauteskundeetarako hautets mahaietan egongo direnen zozketa (2019ID250002).

2019ko maiatzaren 26an egingo diren Udal, Gipuzkoako Batzar Nagusi eta Europar Parlamenturako hauteskundeetan arituko diren hautez mahaikideak aukeratzeko, INEren CONOCE aplikazio informatikoa erabiliz zozketa egin da.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:10ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432673 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna