2019KO EKAINAK 13 EZOHIKOA

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2019ko Ekainaren 13a, 9:00, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea).

Ez dira bilerara etorri Ainhoa Zabalo Loiarte, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Igor Cordero de la Fuente (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. 2019ko maiatzaren 30ean ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea (2019ID200004).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

Ondoren, Jesus Maria Martiarena, alkateak Udal armarriaren pin-ak banatu dizkie zinegotziei.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:05ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432687 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna