2019KO MARTXOAK 25

Lezon, 2019ko martxoaren 25ean, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2019ko martxoaren 11n egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210005).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

EUSKARA

2. Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzuak jardunbide ireki bitartez kontratatzeko espedientea hasteko proposamena (2018ID170006).

2019-Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatuko dituen enpresaren esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzuak kontratatzeko espedientea hastea, jardunbide ireki bitartez.

BI: Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko kontrataziorako baldintza pleguak onartzea.

HIRU: Kontratuaren iraupena urte baterako eta urtez urte lau urtera (1+1+1+1) arte luzagarri izatea.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea: 243.636,36 (%21 BEZ: 51.163,64). Guztira 294.800,00 € (A-198 / A-1999 / A-200 / A-201 / A-202).

BOST: 2019rako, kontratua uztailetik abendura bitarterakoa izango denez, 36.850,00 €ko gastua onartzea, urtekoari dagokionaren erdia

SEI: Egingo diren aurrekontuetan datozen lau urtetarako (2020, 2021, 2022 eta 2023) kreditua konprometitzea

ZAZPI: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari

ZORTZI: Lizitazioa deitzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean proposamenak aurkeztu daitezen. Era berean, Lezoko kontratatzaile profilean argitaratzea

KULTURA

3. Pasaia Lezo Lizeoari 2009/04/21ean udalarekin sinatutako hitzarmenaren aurtengo ordainketaren lehen zatia ordaintzeko proposamena (2019KU360003).

Pasaia Lezo Lizeoaren izenean, P.E.k 2019/02/20an, 557 sarrera erregistroa duen idatzia aurkeztu du. Bertan, 2009/04/21ean udala eta berak ordezkatzen duen erakundearen artean sinatutako hitzarmenaren aurtengo ordainketaren lehen zatia egin dezagun eskatzen du.

Aipatu eskaria, bere garaian sinatu zen hitzarmena eta udal teknikariaren txosten teknikoa aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena ikuskatu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: PASAIA-LEZO LIZEOAri 100.000,00 €tako dirulaguntza ematea.

BI: Aipatu hitzarmenari aurtengo aurrekontuan dagokion dirulaguntza 100.000,00 €koa izango da 2132 partida eta (AD-160) kargura egingo da.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota 70.000,00 € (%70) eta behin ikasturtea amaituta eta zuriketa egin eta gero, beste 30.000,00 € (%30).

MUSIKA ESKOLA

4. 2019-20 ikasturterako Tomas Garbizu Udal Eskolaren matrikula araudia onartzeko proposamena (2019ME030001).

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako Eskola Kontseiluak 2019ko otsailaren 19an egindako bileran ontzat eman zuen 2019-20 ikasturterako Matrikula Araudia.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2019-20 ikasturterako Tomas Garbizu Udal Musika Eskolaren matrikula araudia onartzea.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. Apirilaren 18tik 22ra Aiton Borada taberna ixteko egin duen eskaera onartzeko proposamena (2019GZ320003).

Aiton Borda taberna apirilaren 18tik 22ra ixteko eskaeraren espedientea aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea N.N.k apirilaren 18tik 22ra taberna ixteko egin duen eskaera.

BI: N.N.k abuztuan taberna 4 egunetan irekitzea eta oporrak abuztuaren 5tik aurrera egitea.

HIRU: Esleipendunak tabernan eta Elkartean erabaki honen berri ematea

6. Aiton Borda elkarteari 2019. urterako diru-laguntza emateko proposamena (2019GZ360002).

Aiton Borda elkarteak aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda elkarteari 2019. urterako 12.500€ko diru-laguntza ematea (AD-221).

BI: Diru-laguntza izendu moduan onartzen da, eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Diru-laguntzaren onarpenaren ondoren %70a ordainduko da, eta beste %30 gastua zuritu ondoren.

7. 2019.urteko GLL eskaeren zerrenda onartzeko proposamena (2019GZ020053).

2019ko GLL eskaerak onartzeko espedientea aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2019.urteko GLL eskaeren zerrenda. Gastua guztira 14.171,98€ (A-137).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero 2019ko martxoaren 11z geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK / RUEGOS Y PREGUNTAS

9. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:25ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432855tik 1432858ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna