1998.eko Otsailaren 11ekoa

Agiri mota

Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hamaikan, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian, UDALBATZA, bere bere OSOKO BILKURA OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean, eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue.

Xabier Loiola Aristik dihardu idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabalek itzultzaile gisa.

1.- AURREKO BILERETAKO AKTEN ONARPENA: 97/12/04) (BILKURA EZ OHIKO ETA PREMIAZKOA), 97/12/10 (BILKURA OHIKOA), 97/12/18 (BILKURA OHIZ KANPOKOA) ETA 98/01/22 (BILKURA OHIZ KANPOKOA).

Abenduaren 4an egindako bilkurako akta onartu egin da.

Abenduaren 10ean egindako bilkurako akta onartu egin da, ondorengo zuzenketa hauek eginik:

P. Garbizuk esan du, bi aktetako 3. Orrialdean jasotako bere mintzaldian ez dela zuzen jaso Lezoko diagnostiko urbanistikoaren dokumentuari egin zion aipamena. Esaten duena hau da: "... II. Liburukian jasoa, 191. Orrialdean......... Hirigunearen hedakuntza naturalarentzat oztopoak"; eta horren ordez hau esan behar du: "I Liburukiko 23. Orrialdean jasoa: futbol zelaitarako gordetako esparrua (4 S.O. Lopene), ez bere azalerarengatik (11.345 m/2) ezta bere kokagunearengatik ere, hirigune erdian egonik (etxebizitza erabilpenetarako egokiago litzatekeelarik, gero gertatu den bezala) ez zen egokiena kirol instalazio batzuk jartzeko, erdizka bederen osoak izatekotan. Ekipamendu molde horrek, azalera dezentea behar duelako eta erabilpenaren modu eta aldikakotasunagatik, kokagune aldirikoagoa ere onartuko zuen, egoitzagunearen hedakuntza txukuna eragotzi gabe". Zuzenketa onartu egin da.

J.M. Botok eskatu du, hirugarren orrialdeko hirugarren paragrafoan jasotako bere mintzaldian, "Dozagarati mesede egitearren izan zen...." esan ordez, espresuki bere esakera jaso dadila: "Dozagaratibotoa mesedetzeko eta ordaintzeko izan zela...". Zuzenketa onartu egin da.

Abenduaren 18an izandako bilkurako akta onartu egin da.

Urtarrilaren 22an izandako bilkurako akta onartu egin da, Iñake Urrestarazuk planteaturiko zuzenketa egin ondoren. Hain zuzen aktako lehen orrialdean, aztergai zerrendako lehen puntuko hirugarren paragrafoaren bukaeran honela dio: "I. Urrestarazuk gogorazi du berak salatu zuela udalbatza batean horrelako batzordea sortu izana eta haren funtzionamendua." Eta esan behar duena, ordea, hau da: "I. Urrestarazuk gogorazi du berak salatu zuela udalbatza batean horrelako batzordea sortzeko modu okerra eta haren funtzionamendua".

2.- DIKTAMENA, UDALTZAINGOKO KIDEEI SOLDATAREN %20KO OSAGARRI ESPEZIFIKOA EMATEKO.

Alkateak diktamenaren aurkezpenari ekin aurrez esan du ezen, proposamenaren legezkanpokotasunaz ohartarazten duten bi txosten teknikoren berri izan duela. Idazkariari eskatu dio bi txostenak udalbatzaren aurrean irakur ditzan.

Idazkariak irakurri du Kontuhartzailearen txostena eta, gero, berea ere, txosten horiek biak espedientean jasorik daudelarik eta proposamenaren legezkanpokotasunaz ohartarazten dutelarik.

Txosten horien aurrez aurre, gaia mahai gainean uztea planteatu du alkateak, barne batzordeak berriro aztertu eta behar bezala bidera dezan.

J.M. Botok espero du mahai gainean uzteko proposamena aurrera irtengo dela zeren, bere iritzirako, gaia ezin baita aurkeztu egin den bezala: txostenak zinegotziei igorri gabe, osagarriaren zenbatekoa erabaki gabe, e.a.

Alkatearen proposamena botaziora eraman da eta udalbatza osatzen duten zinegotziek aho batez onartu dute.

3.- ALKATEAREN PROPOSAMENA, MAIXABEL UNZAIN ZAPIAIN ZINEGOTZIAREN ORDAINKETA EGOKITZEKO PROPOSAMENA.

Alkateak planteatu dio udalbatzari Maixabel Unzain Zapiain zinegotziaren ordainketa egokitzeko bere proposamena onartzea.

Proposamenak honela dio hitzez hitz:

"Udalbatzaren osoko bilkurak 1996ko otsailaren 22an ospaturiko batzarraldian, Maixabel Unzain erabateko dedikazioko erregimenean liberatzea erabaki zuen.

Egun horrez gero egiten ari den lana ikusirik, Gizarte Ongizate eta Pertsonaleko eskuordedun gisa Udaleko lanean ematen dituen orduak kontutan izanik, gainera, alkatetzaren laguntzarako egunero egiten dituen lanak kontutan izanik, eta lan horiek guztiak egitearengatik gaur egun jasotzen duen ordainketa askieza dela iritzirik, ondorengo akordio hau hartzea proposatzen diot Barne Batzordeari:

BAT: Maixabel Unzain Zapiaini ARCEPAFEko 12 nibelari dagokionaren %50 kopuruko ordainsaria abonatzea (119.990,- pta gordinak hilean), Pertsonaleko eta Gizarte Ongizateko eskuordedun gisa, Alkatetzaren laguntzarako beste lanez gain, egiten dituenengatik.

BI: Akordio hau 1998ko urtarrilaren 1.tik hasita sartuko da indarrean."

Azaldu du ezen, proposamena ez duela inolako batzordek diktaminatu, eta proposamen hori barne batzordearen erabakira jartzeak, zinegotzi interesatua batzorde horretako lehendakaria izanik, quorum arazoak e.a. suposatuko zituela eta, beraz, zuzenean plenoaren esku jartzea erabaki zuela haren premiazkotasuna berretsi gabe.

Halaber argitu du alkateak, bere iritziz aurrekontuan kontsignazio aski badagoela eta baina, ez balego, behar den aldakuntza egingo litzatekeela.

Iñake Urrestarazuk dioenez, proposamena ez zegoen barne batzordean zertan trataturik, gainerako beste zinegotzien ordainketak ere batzordean tratatzen ez direnez.

J.M. Botoren aburuz alkatearen planteamendua lardaskeria bat da zeren, gauza asko ez baitira esaten, eta esaten direnak zuzen jaso gabe baitaude. Esateko, ordainketa ez dago zuzen jasorik zeren, haren iritziz, hilean 139.988 pezta kopuru gordina eman beharko bailuke, proposamenean azaltzen den kopurua 14 hilabetekoa izango baita.

J.M. Botok ez du eztabaidatzen zinegotzi liberatuak eta bere eginkizunak betetzen dituena kobratu behar duenik. Alabaina harritu egiten du planteamendu hori Hbtik etortzeak zeren, gai horri buruz deabruak astindu izan baititu beste talde politiko batek planteatu duenean. Arazoaren funtsari dagokionez planteatu du ezen, zinegotzi baten dedikazio esklusiboarengatiko ordainketak batera ezina izan behar duela zinegotziak plenoetara, batzordeetara e.a. etortzeagatik talde politikoari ematen zaion kalte-ordainarekin. Horren ildotik dio ezen, 1996ko otsailaren 22tik gaur arte HBk kobratu egin duela zinegotzi hori pleno eta batzordeetara etorri izanagatik nahiz eta zinegotzi horri jadanik ordaintzen zitzaion udal lanetara dedikatzeagatik. Haren iritziz, ordainketa bikoitz hori ez da eman behar eta, kalkulatzen duenez, HBk ez zegokion ia bi milioi kobratu ahal izan du denboraldi horretan.

J.M. Botok esan du bere taldea ez litzatekeela zinegotzi liberatuari soldata duin bat ordaintzearen kontra izango (bere iritzirako, planteaturiko soldata ez da hainbesterainokoa ere), betiere beste kontzeptu batzuengatik ez kobratzekotan eta betiere lanerako balio izatekotan, batzordeek lan egin dezaten, zeren, heren iritziz, gaur egun ez baita horrela gertatzen.

Alkatea bat dator J.M. Botoren iritziarekin, liberaturik eta udalak ordaindurik dauden zinegotziak bilkuretara etortzeagatik taldeek ez kobratzeari dagokionez. Esan du, berak ez duela inoiz agindurik eman ordainketak horrela egin daitezen eta iragarri du arazo hori udal Kontuhartzailearen eta Idazkariaren informaziora eramango dela. Halaber gogorazi dio Haziendako zinegotzi eskuordetuari, aurreko beste udalbatza bilkuraren batean seinalatutakoaren ildotik, zinegotzien ordainketa kontzeptuak berrikusteko beharra, udal bilkuretara etortzeak inolako ordainketa murrizketarik eragin ez diezaien.

P. Garbizuk uste du momentu egokia dela arazoa osorik hartzeko eta zinegotzien ordainketak era globalean erabakitzeko, alkatearen eta zinegotzien ordainketak era puntualean eta irizpide orokorrik gabe erabakitzearen egoera luzatu ordez.

J.M. Martiarenak planteatu du gaia mahai gainean uztea planteaturiko arazoak argitu arte.

Alkatea ez da gaia mahai gainean uztearen aldekoa eta, horrela, gaurko egoera eskasa luzatzearen aldekoa.

Alabaina, gaia mahai gainean uzteko eskaera planteaturik, hori bozkatu egin da. Idazkariak argitu du, halaber, bozketa honek erabakiko duela ea plenoak onartzen duen aurrez batzordean diktaminatu gabeko gai hau premiazkotasunez tratatzea. Bozketaren emaitza hau izan da: sei boto aldekoak, Jesus Mª Martiarena Jaka, Pello Garbizu Azkue, Mirari Rekalde, Iñake Urrestarazu, Jose Mª Boto eta Nicanor Barradas Piris; kontrakoak sei boto, Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª EtxebesteBengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Agustina Pontesta Garmendia, eta abstentzio bat, Maixabel Unzain Zapiain.

Bozketa parekatua suertatu denez, idazkariak argitu du ezen, Ley de Bases de Régimen Local delakoaren 46,2,d) artikuluaren arabera, errepikatu egin behar dela, eta parekaturik segiko balitzLehendakariaren kalitatezko botoak erabakiko duela, hori automatikoki hala izango delarik, bozketaren emaitza alkateak bigarren bozketan egingo duen hautaketaren aldera lerratuz.

Gaia mahai gainean uzteko proposamenari buruzko bigarren bozketa eginik emaitza lehengo bera izan da eta, beraz, alkateak proposamenaren kontra botatu duenez, hura ezetsirik geratu da.

Plenoak proposamena bozkatzea onartu duenez, bozketa planteatu da. Aldeko zazpi boto eman dira, Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Pello Garbizu Azkue, kontrakoak hiru, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Rekalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu eta hiru abstentzio: Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta Maixabel Unzain Zapiain. Beraz, alkatetzaren proposamena onartu egin da.

4.- DIKTAMENA, UDALEKO KONTUHARTZAILEAREN POSTUA (HABILITAZIO NAZIONALA DUTEN FUNTZINARIOENTZAKOA) BETETZEKO 1998KO LEHIAKETA ARRUNTEAN PARTE HARTZEARI BURUZKOA.

Kontuhartzaile lanpostua hornitzeko 1998an egingo den deialdi arrunt bakarrean parte hartzeko erabakia otsailaren 10a baino lehen hartu behar da, baita oinarriak onartu ere. Horrela egin ezik, baremo espezifikorik gabe (Udalak banatzen dituen 7,5 punturik gabe) aterako da lanpostua, Estaduak urtean zehar egingo duen deialdi bateratuan.

Hala, komenigarriago da deialdi arruntean parte hartzea, 94, 95, 96 eta 97. urteetan egin zen bezala; eta 1994ko urtarrilaren 4an onartutako oinarriak kontuan hartuz. Horiek horrela, Udal Osoko Bilkurak aho batez zera ERABAKI DU:

BAT: Parte hartzea izaera nazionala duen eta hutsik dagoen kontuhartzaile lanpostua hornitzeko 1998ko deialdi arrutean, 1994ko urtarrilaren 4an Osoko Bilkurak lanpostua hornitzeko onartu zituen oinarriak erabiliz.

BI: Erabaki hauen berri ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari.

5.- DIKTAMENA, INTERES KULTURAL DUTEN URTEKO PROGRAMA ZEIN EKINTZA PUNTUALETARAKO DIRULAGUNTZA ESKABIDEAK BIDERATZEKO ARAUDIA ONARTZEAZ.

Alkateak aurkeztu dio udalbatzari iharduera kulturaletarako subentzioak eskatzeko arautegiaren hastapeneko onarpena, kultura batzordeak planteaturiko arautegia delarik. Argitu du ezen, proposamen hori ez zela diktaminatu kultura batzordean hartara behar hainbat zinegotzi joan ez zirelako quorum osatzeko, eta beraz, gaia tratatu aurrez proposamenaren premiazkotasuna bozkatu beharko litzatekeela.

Mintzaldien saioa irekirik, P. Garbizuri egoki iruditzen zaio proposamen horri udal ordenantzaren lerruna ematea. Alabaina, iluna iruditzen zaio 17. Puntuaren idazkera, zeren espreski ez baita seinalatzen ea subentzioak emateko organo eskudunak errespetatu behar izango duen ala ez ordenantzan xedatutakoa, eta interesgarria iruditzen zaio puntu hori argitzea.

J.M. Botori iruditzen zaio ordenantza herren geratzen dela baldin eta kultur erakundeentzako subentzioak bakarrik hartzen baditu, gizarte erakundeak arautu gabe geratuz.

Nahiz eta lehen momentuan alkateaordenantza hori gizarte erakundeetara ere hedatzearen alde azaldu den arren, idazkariak ohartarazi duenez ordenantzak kasu horretan egokitzapen batzuk beharko lituzkeela, besteak beste eskabideak aztertzeko batzorde eskudunarenak, alkateak etsi egin du ordenantza aldatzeari dagokionez, eta kultura batzordearen proposamena bozkatu egin behar dela iruditzen zaio. P. Garbizuren proposamenaren aurrez aurre alkateak proposatu du 17. puntua honela idaztea: "Ordenantza honen arabera, Gobernu Batzordeari dagokio subentzioak emateari edo ukatzeari buruz erabakitzea". Proposaturiko aldaketa onartu egin dute bertan direnek.

P. Garbizuk eta Mirari Rekaldek galdetu dute ea Ordenantza bateragarria den 2.225/93 Dekretuarekin, haren bidez onartzen baita lizentzia publikoak emateko prozeduraren arautegia. Idazkariak argitu du ezen, Estatuaren Administrazio Orokorrak eta harekin loturiko entitateek gestionatzen dituzten subentzioak arautzen dituela hark. Esan du, alabaina, gaingiroki hartan erabakitako prozedura jasotzen duela, nahiz eta ez jaso, esateko, isilaldiaren ondorioak eta zein epetan gauzatzen den.

Proposamenaren presakotasunaz bozketa planteaturik aldeko hamabi boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Abstentzioa izan da Pello Garbizu Azkuerena.

Ordenantzaren hastapeneko onarpenerako proposamena onartu egin da aldeko hamar botoz: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi; bi boto izan dira kontra: Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris. Pello Garbizu Azkuek ez du bere iritzirik eman. Beraz, ondorengo akordio hauek hartu dira:

BAT: Interes kulturaleko ihardueretako urte osoko programak nahiz ekintza puntualak subentzionatzeko ordenantza arautzailea hastapenez onartzea.

BI: Ordenantza hori iragarki bidez jendaurrera azaltzea Probintziako Boletin Ofizialean eta udaletxeko iragarki taulan, hura aztertu ahal izateko eta alegazioak aurkezteko hogeita hamar eguneko epean. Inolako alegaziorik izango ez balitz, behin betiko onartutzat emango da, haren testua Boletinean argitaratzea aginduz, hartan argitaratu ondoren indarrean sartuko delarik.

6.- GALDE ESKEAK.

1.- I. Urrestarazuk galdetu du diagnostiko urbanistikoaren tramitazio egoerari buruz, zeren, haren kontrako alegazioak udalbatzaren ohiko bilkura honetan tratatuko zirela uste baitzuen.

Alkateak erantzun dio, alegazioak idazle-ekipoari igorri dizkiola eta haiek dagokien txostena egin ondoren hirigintza batzordean tratatuko direla eta beharrezkoa balitz baita plenoan ere.

2.- J.M. Botok galdera batzuk egin ditu:

2.1.- Galdetu du ea Jaizkibelen garbiketa lanak egiten edo zuhaitzak botatzen ari diren.

Mendietako batzordeko lehendakariak, J.M. Etxebestek, erantzun dio esanez, partikular bat ari dela pinua ateratzen (Olazar baserria) eta aldez aurretik elkarrekin erabaki dutenez, erabiltzen ari diren bidea berriro lehen bezala utziko dutela.

2.2.- Galdetu du ea nork eta zein irizpiderekin moldatu duen Urdaburuko eta 2. Poligonoko trafikoa.

Alkateak erantzun dio, Udaltzainburuari agindu ziola trafikoa molda zezan auzo horietan.

J.M. Botoren iritziz, moldaketa hori astakeria da. Bi auzoen arteko lotura ez da debekatu behar. Galdetu du ea norengana zuzendu behar duen hori aldatzeko.

Alkateak esan dio, kexua aurkez dezala idatziz alkateari zuzendurik.

2.3.- Iradoki du udalak iragarri beharko lukeela zaborrak uzteko zirkuluen kokaguneen aldaketa.

2.4.- Galdetu du ea ezer egiten ari den kiroldegiko garajeez.

Idazkariak seinalatu du adjudikaziodunen zerrenda bukatzen ari direla.

3.- Pello Garbizuk galdera batzuk egin ditu aldez aurretik idatziz alkateari aurkeztuz.

3.1.- Euskal Herriaren XXXV. Itzuliko etapa amaieraren organizazio-komitearen gastu-egiaztapenaz egin ditu galderak, baita gobernu batzordearen 1995ko martxoaren 9ko akordioari egindako jarraipenaz.

Alkateak erantzun dio udal teknikariei txostenak eskatu behar dizkiela gaia erabakirik uzten saiatzeko.

3.2.- LKS Consultores delakoaren estudioaz galdetu du udaleko administrazio-arlo desberdinei buruz: ea gobernu ekipoak haren konklusioak bere egiten dituen, ea gestio-komitea bildu den, e.a.

Alkateak erantzun dio gobernu ekipoak bere egiten dituela estudioaren konklusioak oro har. Konklusioetariko batzuk jada jarri direla martxan, esateko, kulturako organigrama. Gestio-komiteari buruz iragarri du, haren lehen bilerarako deia hilaren 23rako egingo dela.

4.- J.M. Martiarenak adierazi du, gaur bertan burutu direla 1997ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazio lanak eta haren emaitzen arabera dagoen finantza-karga %11,48koa dela eta 1998ko aurrekontuan aurrikusitako maileguaren kontzertazioarekin %14ra helduko litzatekeela.

Aktaren amaiera.

Eta beste aztergairik ez dagoenez, 20:45 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia, bertan diren zinegotzi guztiek nirekin batera sinatzen duten akta hau jasorik eta nik, idazkari gisa, hau guztia ziurtatuz.

Eguna