2007.eko Apirilaren 4ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2007ko apirilaren 4ean, asteazkena, 8:35etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKO bilkura egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antton Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea), Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE taldea), Maria Luz Anglada González (PP taldea) eta Mayra del Carmen Cruz Robelo (PSE taldea).

Ez da bilkurara etorri Isabel López Aulestia (IU-EB taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko otsailaren 7 eta 21eko, eta martxoaren 26ko aktak onartzea.

Otsailaren 7ko akta aldaketarik gabe onartu da. Otsailaren 21koan, erdarazkoaren lehen orrian Ainhoa Villanúa bilkuran izan zela jaso behar da. Martxoaren 26koan, erdaraz idatzitako aktaren lehen orrian, bilkurara bertaratu ziren zinegotzien artean Ainhoa Villanúa eta Mayra del Carmen Cruzen izenak jaso behar dira. Beste aldaketarik gabe azken bi akta hauek ere onartu dira.

 

2.- Mayra del Carmen Cruz Robelo zinegotzia Gizarte Zerbitzuen Batzordeko eta Pertsonal eta Barne Batzordeko kide izendatzearen berri ematea (2007ID0320020).

Mikel Antton Arrizabalagak 2007/03/09an erregistratutako idatziaren berri eman zaio osoko bilkurari. PSE zinegotzi taldearen ordezkariaren arabera Mayra del Carmen Cruz Robelo Gizarte Zerbitzuen eta Pertsonal eta Barne batzordeetako kidea izango da, Mikel Antxon Arrizabalagaren ordez.

3.- Altzate eremurako Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren behin betiko onarpenerako dokumentua onartzeko diktamena.

Alkateak batzordeko diktamena irakurri du. Honela dio hitzez hitz:

"Lezoko Udalak 2004ko abenduaren 1ko batzarrean Altzate eremua garatzeko, Errenteria eta Lezoko Udalen arteko lankidetza hitzarmen bat onartu zuen. Hitzarmen horren arabera Errenteriako Udalak Altzate eremuaren hirigintza garapena aurrera eramateko ezinbestekoa den Arau Subsidiarioak aldatzeko proiektua idatziko zuen, ondoren Lezoko Udalak izapidetzeko.

Horrela, arestian aipatu lankidetza hitzarmenak xedatu bezala, Errenteriako Udalak Altzate eremuari dagokionez Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren hasierako onarpenerako dokumentua aurkeztu zuen eta Lezoko udalak hasierako onarpena eman zion 2006ko otsailaren 1ean egindako udal batzarrean.

Altzate eremua bezala ezagutzen denak Errenteriako eta Lezoko udalerrien barruko lurzoruak hartzen ditu. Lezori dagokionez, indarrean dauden Arau Subsidiarioetako 12 eta 28 poligonoetarako xedatzen dena indargabetzea dakar Errenteriako Udalak proposatzen duen Arau aldaketak.

Lezoko udalak, 2006ko irailaren 18an, behin behineko onarpena eman zion Errenteriako Udalak Altzate eremuari dagokionez Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketarako aurkeztu zuen proiektuari eta, ondoren, Gipuzkoako Foru aldundira igorri zuen espedientea, behin betiko onarpena eman diezaion.

Haatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin izandako bilkura batean, egokitzat jo da aipatu Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketarako proiektuari eranskin bat gehitzea, Lezoko udalerriari soilik dagokion hirigintza fitxa batekin.

Lezoko udalak horrela eskatuta, Errenteriako Udaleko hirigintza saileko zerbitzu teknikoak Altzate eremuari dagokion Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketarako proiektuaren eranskin bat idatzi du, behin betiko onarpenerako izapidetuko dena hain zuzen ere.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak, 2007ko martxoaren 29an egindako batzarraldian, Jesús Mª Martiarena eta Kepa Garbizu (EAJ), Iñake Urrestarazuren (EA), Mayra del Carmen Cruz Robelo (PSOE) eta Maria Luz Angladaren (P.P) aldeko botoekin, horretarako egin diren txosten teknikoak aztertu ondoren,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Enrike Ponte, Errenteriako Udaleko Arkitektoak idatziriko Altzate eremuari dagokion Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketarako proiektuaren eranskina onartzea. Dokumentu honek ez du funtsezko aldaketarik suposatzen beraz ez da berriro jendaurrean jarri behar.

BI: Altzate eremuari dagokion Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketarako proiektuaren eranskina Gipuzkoako Foru Aldundira igortzea aipatu arauen aldaketa puntualaren espedienteari behin betiko onarpena eman diezaion."

Jendartetik Aitor Sarasolak dio aukera galdu dela etxebizitza babestu gehiago egiteko. Legearen minimoak bete direla soilik, ez gehiago ez gutxiago, horiek mugitzeko inongo saiorik izan den aditzera eman gabe, ezta saiorik izan den udalaren aprobetxamenduarekin babes ofizialeko etxebizitzak lortzeko.

Jendartetik Mikel Mitxelenak, Altamirako Auzo Elkartearen izenean, gogoratu du auzo elkarteak aldaketa horri egindako alegazioa. Leporatu dio osoko bilkurari 2003ko uztailaren 8an, Errenteriarekin mugaketa akta onartu izana, nahiz eta hiru egunengatik epez kanpo egin, eta orain, legealdiko azken ohiko bilkuran, mugaketa haren ondorioa den eta Errenteriako udalak nahi izan duen ordenazio urbanistikoa onartu izana.

Diktamena bozkatu da eta bilkuran diren hamaika zinegotzien aldeko botoarekin diktamena onartu egin da.

4.- 2007/08 ikasturteko Musika Eskolako tasa eta hobarien ordenantza fiskalaren aldaketa onartzeko diktamena.(2007KO290001)

Alkateak Ogasun eta Kontuetako Batzordearen diktamena irakurri du. Honela dio diktamenak:

"Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2007ko martxoaren 29n egindako bilkuran, Aroia Goienetxea (E.A.J.-P.N.V.), Kepa Garbizu (E.A.J.-P.N.V.), Iñake Urrestarazu (EA) eta Mª Luz Anglada (P.P.) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Tomas Garbizu musika eskolako tasen eta hobarien aldaketa onartzea 2007/20087 ikasturterako.

BI: Aplikatuko diren tarifak hauek izango dira:

Musika Eskola 2007-2008

ASIGNATURA

TASAK

Lezokoak

Kanpokoak

Tresna

240

362

Osagarri 1

120

181

Musika eta Mugimendua + kantua

159

236

Tresna + Osagarri 1

299

448

Tresna + Osagarri 2

336

505

2 tresna

481

723

2 osagarri

240

362

Grabazio Estudioa (Orduka)

38

58

2. Osagarritik aurrera bakoitzeko

32

47

HOBARIAK, "TOMAS GARBIZU" LEZOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULA TASEN ORDAINKETAN

Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak:

1.- Lezon erroldatuta egotea eskatzen den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.

2.- Udal zerga eta prezio publiko guztiak ordaindurik edukitzea.

MATRIKULA TASEN ORDAINKETAN HOBARIA HONAKO HAUEK IZANGO DUTE:

1.-Aplikazio arauetan dagoen taulan ageri diren diru sarrerak gainditzen ez dituzten ikasleak. Hobaria: tasa horien %75.

2.- Famili ugariak. Kide bakoitzaren hobari eskubidea: %25.

APLIKAZIO ARAUAK:

1.- Kideen zenbatekoa erabakitzeko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean jasorik dagoen dokumentazioa hartuko da kontuan.

2.- Tasen hobari eskabideak Musika Eskolako Bulegoan aurkeztuko dira matrikula egiterakoan eta dokumentazio hau bateratuko zaie:

2.a) Bizikidetzaren Ziurtagiria

2.b) "Sarrera ekonomikoengatik eskatuz gero, Errentaren azken deklarazioaren kopia aurkeztu beharko dute edota Foru Diputazioaren ziurtagiria esanez ez dutela deklarazioa egiteko obligaziorik.

2.c) Errenta Deklarazioa aurkeztean "GUZTIRA OSAGARRI POSITIBOAK" zehazpena begiratuko da.

2.d) Obligaziorik ezaren ziurtagiria aurkeztuz gero, Deklarazio hori ez egiteko Foru Diputazioak gehieneko sarreratzat hartutako baremoak edukiko dira kontuan.

2.e) Famili ugarien kasuan, famili ugariaren liburua, eguneratuta.

3.- Hobari eskubidea duten pertsonei, matrikula ordaintzerakoan aplikatuko zaie hobaria.

4.- Hobariek metatze-izaerarik ez dutenez, onuradunak gehien interesatzen zaiona aukeratu ahal izango du.

5.- Hobaria ematea gertatzean, hori eskatu den ekitaldirako bakarrik izango da.

6.- Tasa-hobarietarikoren baten onura jasotzeko proposatzen diren baldintzak ikasle batek betetzen baditu, baina aurreko ikasturtean klaseetara asistentzia %85 baino gutxiagokoa izan badu, beste gabe automatikoki ukatu egingo zaio eskaera.

Sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula."

 

Familiakideen kopurua

Sarrera ekonomikoak

Hobariak

1

8.424

% 75

2

13.743

% 75

3

18.034

% 75

4

21.387

% 75

5

24.271

% 75

6

27.061

% 75

7

29.694

% 75

 

Diktamena aho-batez onartu da.

 

5.- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak egin dituen bileretako gai zerrenden kopiak prest dituela eta, bere bulegoan utzi dituenez, bilera ondoren banatuko dituela. Haien inguruan informazio gehiago eskatuz gero emango dela.

6.- Galde-eskeak.

1.- Mikel Antton Arrizabalagak hainbat galdera egin ditu: udal aurrekontuaren onarpen prozedura nola dagoen; Eguneko Zentroaren bideragarritasun planaren iragarkia GAOra bidali den; Hirigintza Arau Subsidiarioen tramitazioa nola dagoen.

Alkateak erantzun dio, Aurrekontu zirriborroan azken aldaketa egin behar izan duela, futbol zelaiko desjabetzearen inguruko azken epaiak miloi bat euro ordaintzea suposatzen duelako. Dena den, espero du datorren asterako batzorde deialdia egin ahal izatea.

Jauregialdeko obrak esleitzeko plegua bukatu samartua dagoela dio alkateak, baina ,kontsignazioa izateko udal aurrekontuak behar dituenez, haren zain omen dago.

Eguneko Zentroaren bideragarritasun plana jendaurrean jartzearen iragarkia GAOra bidali omen da, eta ez dakiela noiz argitaratuko den.

Arau Subsidiarioen tramitazioan, berriz, Foru Aldundiko Errepide Sailak egin beharreko txostenaren zain omen daude, aurrera segitzeko.

2.- Jendartetik Aitor Sarasolak dio, azken udalbatza arrunta izanik, aprobetxatu nahi duela hemendik aurrera egin daitezken osoko bilkuretan izango ez den gai zerrendako "galde eskeak" puntua. Horrela dio, gaurko bilera honen 2. puntuaren haritik, "legez baliogabetutako zerrendari 1.061 lezoarrek emandako botoei, eta haiei zegozkien zinegotzi karguei, muzin egin eta ez dagozkizuen karguak okupatzen jarraitzen duzue, egoerari probetxua ateratzen, alderdi legeak sortutako egoera mantentzea interesatzen zaizuela agerian utziz". Dena den, eta behar bada horregatik ere, esaten die ezker abertzaleak jarraitu egingo duela udal lana egiten.

3.- Jendartetik galdetu dute ea udalak baimenik eman duen Algeposa inguruko herri bidea harri handi batekin ixteko eta, hala ez balitz, zein neurri hartuko dituen berriro ere herri bidea erabili ahal izateko.

Alkateak dio udalak ez duela baimenik eman bidea ixteko. Gaia aztertuko duela eta erabakia hartuko duela.

Jendartetik, Olamarta baserrian bizi direnek, etxera joateko bidea hori izanik, zera galdetu diote alkateari: ea noiz aginduko duen harria kentzeko. Alkateak berriro dio gaia begiratuko duela.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:10etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta .etik .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna