- AKTA ONARTZEA.
- 1.- Egoki irudituz gero, 2008ko irailaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- 3.- U.T.E. Lezok aurkeztutako 13. ziurtapena onartzeko proposamena, 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokiona (2006H0120004).
- 4.- Pedro Rodriguez Masak "Garagorri-eneko " Ibarbideko lurretan betelana egiteko obra lizentzia ukatzeko proposamena (2005H0030005).
- 5.- Residencia Izar Berria, S.L. "Barrutiyako" lurretan betelana egiteko obra lizentzia ukatzeko proposamena. (2007H0030022)
- 6.- IES LEZO BHI Zentroan gimnasio bat eta aterpe bat egiteko obra lizentzia emateko proposamena. (2008H0030013)
- KONTUHARTZAILETZA
- 7.- Fakturen 37. zerrenda onartzea.
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2008ko urriaren 7an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.
Ez da bileran izan Silbia Folgueira Fernández.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- Egoki irudituz gero, 2008ko irailaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.
Aldaketarik gabe akta onartu egin da.
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, irailaren 23az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
3.- U.T.E. Lezok aurkeztutako 13. ziurtapena onartzeko proposamena, 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokiona (2006H0120004).
U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 13. obra-ziurtapena.
Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo hau erabaki du:
BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 13. ziurtapena onartzea, 41.269,22 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (O- 99- 1438- 2008).
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4.- Pedro Rodriguez Masak "Garagorri-eneko " Ibarbideko lurretan betelana egiteko obra lizentzia ukatzeko proposamena (2005H0030005).
2005ko uztailaren 4an Aintzane Alzola Salaberriak, Pedro Rodriguez Masaren izenean "Garagorri-eneko " deritzon eremuan betelan bat egiteko baimena eskatu zuen.
2007ko martxoaren 22an Eusko jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailetik 2007ko martxoaren 2ko Ebazpenaren kopia bati sarrera eman zitzaion. Ebazpen honetan Pedro Rodriguez Masari Lezon, "Garagorri-eneko erreka" izeneko ibarbidean, lur beteketa bat egiteko baimena ematen zion.
2007ko maiatzaren 31an, Aintzane Alzola Salaberriak, Pedro Rodriguez Masaren izenean adierazitako lur beteketa hori egiteko obra lizentzia eskatu zuen.
2007ko azaroaren 7an, Eusko jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailetik 2007ko urriaren 25ko Ebazpenaren kopia bati sarrera eman zitzaion. Ebazpen honetan Pedro Rodriguez Masari Lezon, "Garagorri-eneko erreka" izeneko ibarbidean, lur beteketa bat egiteko baimen luzapenaren jakinarazpena iristen da Lezoko Udalera.
"Garagorri-eneko erreka" izeneko ibarbidea, Lur ez urbanizagarrian kokatzen dira.
Lezon indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioak 11 artikuluan lur ez urbanizagarrian eremu bat hondakindegi jardueratarako aurreikusten du.
"Obra hondakindegi " erabilerarako eremu konkretu hau Herriondo Bailaran aurreikusten du , hain zuzen ere lur ez urbanizagarria sailkaturiko kategorietako bat da "obra hondakindegira " xedaturikoa. Eremu konkretu honez gain ez dago aurreikusia beste lursailetan erabilera hau garatzea. Bestalde, erabilera hau aurrera eramateko Arau Subsidiarioetako 16 eta 17 artikuluen arabera ( beti ere aurreikusiriko eremuan) derrigorrezkoa da indarrean dauden Arau Subsidiarioen arabera Plan Berezi baten idazketa eta onarpena.
Halaber, 105/2008 Premiazko neurriei buruzko Dekretuko 4.3artikuluaren arabera lurzoru ez urbanizagarrian 5.000 metro karratu baino gehiagoko lurzoruak eraginpean hartzen dituzten jardunak baimentzeko, gehigarri gisa, plan berezi bat idatzi eta onartu beharko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 59.2.c.7 artikuluan adierazten denarekin bat etorriz.
Beraz, hondakinak isurtzeko erabilera hirigintza planeamenduan aurreikusia balego ere, derrigorrezkoa litzateke adierazitako plan berezia onartua izatea.
Aurkeztu den proiektua ordea, ez dago adierazitako eremuan kokatua beraz proposatzen duten " obra hondakindegi " erabilera ez dago aurreikusia. Horrela "Garagorri-eneko erreka" deritzon eremua Arau Subsidiarioetan, lur ez urbanizagarriaren beste kategorietako bat den eraikitzeko tolerantzia duen landa lurrean kokatzen da. 61 artikuluaren arabera eremu honetan galarazita daude espresuki onartzen dituen zerrendaz kanpoko erabilerak. Eta onartzen dituen erabileren artean ez dago hondakindegiarena.
Bestalde, kontuan izan behar da Lurralde Antolaketarako Artezpideak obra hondakindegiak azpiegituratzat hartzen dituela eta erabilera hau lur ez urbanizagarriko kategoria batzuetan onartzen duela beti ere garapen planeamenduak erabilera hori aurreikusten baldin badu. Beraz gure kasuan Lezoko Arau Subsidiarioek eremu konkretu batean obra hondakindegi erabilera aurreikusten ez badute, garbi dago ezin dela erabilera hori gauzatzera datorren proiekturik onartu.
Horrela Lurralde Antolaketarako Artezpideen, Ingurune Fisikoaren Antolamenduaren barruan, Jardueren kontrolari buruzko artezpide orokorren 5.3 atalean, D, azpiatalean Hondakin Solidoen Zabortegiak azpiatalean, besteak beste;zera xedatzen da:
"Debekatua dago hondakinak, zaborrak edo edozein motatako kondarrak horretarako ezarritako lekuetatik kanpo botatzea. Honelako jardueretan aritzea plangintzaren urrapentzat joko da eta lurzorua jatorrizko eran utzi beharra ekarriko du, dagokion arloko legeriaren arabera egin litezkeen bestelako ekintzen katetan izan gabe."
Hondakindegi eta zabortegi kontzeptuen definizioari dagokionez LAA Ingurune Fisikoaren Antolamenduaren barruan, Ingurune Fisikoaren Artezpideen araututako egungo jardueren eta jarduera potentzialen definizioen 6.7atalean, d.6 azpiatalean zera adierazten da:
"Obra-hondakinak eta hiriko nahi industriako hondakin solidoak botatzera destinaturiko lekuei dagokie".
Hori dela eta aurkeztu de betelan proiektuak ez ditu Lezoko udal planeamenduko arau subsidiarioak eta Lurralde Antolaketarako Artezpideak xedatzen dutena betetzen.
Udal hirigintza teknikariaren txostena ikusirik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik,Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Pedro Rodriguez Masari "Garagorri-eneko erreka " deritzon ibarbidean betelan bat egiteko obra lizentzia ukatzea.
5.- Residencia Izar Berria, S.L. "Barrutiyako" lurretan betelana egiteko obra lizentzia ukatzeko proposamena. (2007H0030022)
2007ko urriaren 2an Nikolas Larrea Erkiziak, Residencia Izar Berria, S.L.ren izenean "Barrutiya" deritzon eremuan betelan bat egiteko baimena eskatu zuen.
2008ko otsailaren 28an Ekos Estudios Ambientales, S.L. enpresak arestian adierazitako betelan eskaeraren osagarri betelanaren proiektuak aurkeztu zuten, memoria, eranskina , planoak eta aurrekontua zekarten 3 dokumentuetan.
2008ko maiatzaren 16an Eusko jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailetik 2008ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren kopia bati sarrera eman zitzaion. Ebazpen honetan Residencia Izar Berria, S.L. enpresari Lezon, Gaintxurizketa Gainean 3. poligonoko 31, 32, 55 eta 62 partzeletan, lur beteketa bat egiteko baimena ematen zion.
2008ko uztailaren 1an, Residencia Izar Berria, S.L.k adierazitako lur beteketa hori egiteko obra lizentzia eskatu zuen.
2008ko irailaren 22an, Uraren Euskal Agentziako Zuzendari Nagusiak Residencia Izar Berria, S.L.ri, Gaintxurizketa errekastoaren ezker ertzeko ibilguen polizi aldean "Barrutiyako" lurretan betelana egiteko baimenaren jakinarazpena iristen da Lezoko Udalera.
"Barrutiya" deritzon eremua edo Gaintxurizketa Gainean 3. poligonoko 31, 32, 55 eta 62 partzelak Lur ez urbanizagarrian kokatzen dira.
Lezon indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioak 11 artikuluan lur ez urbanizagarrian eremu bat hondakindegi jardueratarako aurreikusten du.
"Obra hondakindegi " erabilerarako eremu konkretu hau Herriondo Bailaran aurreikusten du , hain zuzen ere lur ez urbanizagarria sailkaturiko kategorietako bat da "obra hondakindegira " xedaturikoa. Eremu konkretu honez gain ez dago aurreikusia beste lursailetan erabilera hau garatzea. Bestalde, erabilera hau aurrera eramateko Arau Subsidiarioetako 16 eta 17 artikuluen arabera ( beti ere aurreikusiriko eremuan) derrigorrezkoa da indarrean dauden Arau Subsidiarioen arabera Plan Berezi baten idazketa eta onarpena.
Halaber, 105/2008 Premiazko neurriei buruzko Dekretuko 4.3artikuluaren arabera lurzoru ez urbanizagarrian 5.000 metro karratu baino gehiagoko lurzoruak eraginpean hartzen dituzten jardunak baimentzeko, gehigarri gisa, plan berezi bat idatzi eta onartu beharko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 59.2.c.7 artikuluan adierazten denarekin bat etorriz.
Beraz hondakinak isurtzeko erabilera hirigintza planeamenduan aurreikusia balego ere, derrigorrezkoa litzateke adierazitako plan berezia onartua izatea.
Aurkeztu den proiektua ordea, ez dago adierazitako eremuan kokatua beraz proposatzen duten " obra hondakindegi " erabilera ez dago aurreikusia. Horrela "Barrutiya" deritzon eremua Arau Subsidiarioetan, lur ez urbanizagarriaren beste kategorietako bat den eraikitzeko tolerantzia duen landa lurrean kokatzen da. 61 artikuluaren arabera eremu honetan galarazita daude espresuki onartzen dituen zerrendaz kanpoko erabilerak. Eta onartzen dituen erabileren artean ez dago hondakindegiarena.
Bestalde, kontuan izan behar da Lurralde Antolaketarako Artezpideak obra hondakindegiak azpiegituratzat hartzen dituela eta erabilera hau lur ez urbanizagarriko kategoria batzuetan onartzen duela beti ere garapen planeamenduak erabilera hori aurreikusten baldin badu. Beraz gure kasuan Lezoko Arau Subsidiarioek eremu konkretu batean obra hondakindegi erabilera aurreikusten ez badute, garbi dago ezin dela erabilera hori gauzatzera datorren proiekturik onartu.
Horrela Lurralde Antolaketarako Artezpideen, Ingurune Fisikoaren Antolamenduaren barruan, Jardueren kontrolari buruzko artezpide orokorren 5.3 atalean, D, azpiatalean Hondakin Solidoen Zabortegiak azpiatalean, besteak beste;zera xedatzen da:
"Debekatua dago hondakinak, zaborrak edo edozein motatako kondarrak horretarako ezarritako lekuetatik kanpo botatzea. Honelako jardueretan aritzea plangintzaren urrapentzat joko da eta lurzorua jatorrizko eran utzi beharra ekarriko du, dagokion arloko legeriaren arabera egin litezkeen bestelako ekintzen katetan izan gabe."
Hondakindegi eta zabortegi kontzeptuen definizioari dagokionez LAA Ingurune Fisikoaren Antolamenduaren barruan, Ingurune Fisikoaren Artezpideen araututako egungo jardueren eta jarduera potentzialen definizioen 6.7atalean, d.6 azpiatalean zera adierazten da:
"Obra-hondakinak eta hiriko nahi industriako hondakin solidoak botatzera destinaturiko lekuei dagokie".
Hori dela eta aurkeztu de betelan proiektuak ez ditu Lezoko udal planeamenduko arau subsidiarioak eta Lurralde Antolaketarako Artezpideak xedatzen dutena betetzen.
Udal hirigintza teknikariaren txostena ikusirik eta Halaber Estudios Geoteknikos Aymat, S.L.U.k idatziriko txostena kontuan izanik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Residencia Izar Berria, S.L.ren izenean "Barrutiya" deritzon eremuan betelan bat egiteko obra lizentzia ukatzea.
6.- IES LEZO BHI Zentroan gimnasio bat eta aterpe bat egiteko obra lizentzia emateko proposamena. (2008H0030013)
Arantza Laca Mugrazak, Hezkuntzako Luralde Ordezkari gisa, exekuzio proiektua aurkeztu du José Manuel Ibargoyen Cancio jaunak idatzia, eta obra lizentzia eskatzen du IES LEZO BHI Zentroan gimnasio bat eta aterpe bat egiteko.
Obraren xedea estalitako pista edo gimnasio bat eraikitzea besterik ez da eta espazio irekiaren parte bat estaltzea euri egunetarako aterpe bat formalizatzeko.
Gaur egun bi modulu aurrefabrikatu daude, bakoitza gutxi gora behera 6m x 22 m duena eta horiek kendu egin nahi dira, horien ordez 24,86 m x 15,3m duen gimnasioa eraikitzeko. Gainera 10m zabal eta 20m luzeko zerrenda bat estali nahi da dagoen eraikinaren harmailen eta gimnasioaren artean estalpe bat eratzeko, estali gabeko kirol-pistaren hegoaldean. Obra hori baliatzen da zenbait arrapala egiteko zentrorako sarbidearen eta kirol-pista bien artean dauden desnibelak konpontzeko
Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik,Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Arantza Laca Mugrazari, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren Ordezkari gisa, obra lizentzia ematea IES LEZO BHI Zentroan gimnasio bat eta aterpe bat egiteko.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 28.641,90 euro ordaindu beharko du.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
7.- Fakturen 37. zerrenda onartzea.
Faktura-zerrenda onartu egin da.
Hilerrian azken aldian izaten ari diren apurketa eta lapurretak komentatu dira eta horietan udalak izan dezakeen erantzukizuna. Gaia aztertzekotan gelditu da Zerbitzu-zinegotzia.
J. R. E. udal brigadako langilea ostiral honetan erretiratuko dela gogoratu da.
Gizarte Segurantzak P. D. udaleko etxez etxeko langilearen baja sei hilabetez luzatu duela eta haren kargu egingo dela jakinarazi da.
Hemendik urte bukaera bitarteko bilera-egutegiaren errepasoa egin da.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.